20. alea
edukiak
edukiak
Udarregi Ikastola

erreportaje nagusiaerreportaje nagusia

PIERCING EDO TATUAJERIK NAHI?

irudia

Kultura desberdinetan emakumeei piercieng-ak jaiotzean egiten dizkiete, guri hemen Euskal Herrian belarritakoak jartzen dizkiguten bezala.

Piercieng-ak, edozein adinekin egin daitezke, baina derrigorrezkoa da gurasoen baimena, negozioa ilegala ez bada behintzat. Tatuajeak berdin, gurasoen baimena derrigorrezkoa da 18 urtez beherakoentzat.
Belarritakoak pistola berezi batez egiten dira, sakagailuari eman eta segituan belarrian geratzen da. Piercieng-ak aldiz orratz batekin egiten dira, baina posible da belarritakoak jartzeko erabiltzen den pistolarekin egitea, hala ere, orratza gehiago erabiltzen da. Tatuajeak berriz, lehenengo errotulagailuz egiten dira, nahi duzun irudia emanez, ondoren tinta botatzen duen orratz-dun tresna batez egiten dira, azalean ziztadak eginez tinta azalean geratzen da, eta horrela tatuajea sortzen da, hori baino lehenago tatuajea egin nahi duzun lekuan baselina antzeko bat ematen dizute anestesiatzeko eta orratzaren ziztadek min handirik ez egiteko.
Piercieng-en zuloak esku zikinekin ibiltzeak edo eta sendatzea gaizki egiteak, edo belarritakoa gaizki garbituta aldatzeak, Hepatitis C sor dezake, gaitz horietatik babesteko piercing-a egitean gomendagarriena sueroa ematea da. Tatuajeari ez badiozu krema ematen behar duen tokian edo eta eguzkiak tatuajearen tokian ematen badizu gaiztotu edo gaitzak sortu daitezke. Horregatik gomendagarria da sukaldeko plastikoarekin tatuajea estaltzea gaitzetatik babesteko.

Tatuajeak gutxi gorabehera 50euro balio dute, baina tamanuaren arabekoa da, eta piercieng-ak lehen aipatu dugun moduan: pistolarekin 4-5 euro eta beste modura jostorratza erabilita 50euro gutxi gorabehera. Askok eta askok, gazteek batez ere, gurasoei eskatzen diete, dirurik ez dutelako, urtebetetzetarako ere eskatu ohi dute, edo Gabonetan.
Piercieng-ak kentzea nahiko erraza da, kendu eta zuloa itxi arte itxarotea besterik ez da. Tatuajeak berriz , zailagoa da, laser tratamendu bat egin behar da eta gainera oso garestia da, hala ere, marka beltz bat geratzen da. Beraz tatuaje bat egin aurretik ondo pentsatzea komeni da.




Piercieng edo tatuaje bat egin eta gehiago egitera animatzen direnak ere badira. Batzuk, irudi askorekin bere bizitza erreflejatzen duten tatuajez betetzen dute gorputza, beraien bizitzan zerbait berezia gertatzen den bakoitzeko egiten dituztenak.
Gure ustez, gizarte honetako jende asko modak gidatuta bizi da, eta berdin zaie zenbat diru gastatu, baina baita ere bada jendea gustuko duena honelako gauzak egitea eta gustuz kapritxo baten moduan egiten dituztenak. Guretzat, tatuajeak politagoak dira piercieng-ak baino bai estetikoki eta bai esanahi pertsonalagoa dutelako. Baina bere gorputz osoa tatuatzen duenak ez zaizkigu oso politak iruditzen estetikoki, nahiz eta esanahi polit bat izan, kargatuegia baita, eta piercieng-ekin berdina gertatzen zaigu, bere tamainan ondo daude baina gehiegi egin gabe.




Azalera itzuli