20. alea
edukiak
edukiak
Udarregi Ikastola

erreportaje nagusiaerreportaje nagusia

JAI GIROA ETA EUSKAL GIROA EUSKAL JAIETAN

irudia

Lehen Euskal Astea Urruñan 1853. urtean ospatu ziren Anton Abbadiak antolatuta.
XX. mende hasieran ospatu zen lehen aldiz Euskal Astea Zarautzeko herrian eta beste hainbat herrietan ere bai, esate baterako Donostian. Euskal Astea euskaldunen antzinako tradizioak berreskuratzean datza.

Dokumentuek diotenez, 1925. urtetik ospatzen dira astebetez Zarauzko Euskal Jaiak, irailaren 9an Arantzazuko Gure Amaren jaiegunean amaitzen direlarik. Zarauztarrak eta ondoko herritako bisitariak hiribilduraino hurbiltzen dira.
Lehenengo Euskal Jaiak Donostian Jose Antonio Begiristain alkatearen laguntzaz ospatu ziren. Ekintzak Zubietako Hipodromoan ospatu ziren erromeri handi batekin. 1961.urtean Euskal Jaiek bere jatorrizko izena berreskuratu zuten; Euskal Jaiak edo “ Fiestas euskaras”. 8 urteetako geldialdiaren ondoren, 1994. urtean berriro berreskuratu ziren Euskal Jaiak Donostiako Alde Zaharreko Jai Batzordearen eskutik. Baina gu Zarauzko Euskal Jaietan murgilduko gara.
Euskal Jaiak uda luzatzeko egin ziren, hasieran uda abuztuan bukatu beharrean iraila hasieran bukatzeko eta horrela Euskal Jaiak udako azken festak izateko sortu ziren.
Euskal Jaietako egunetan, baserritar jantziak jazten dituzte herritarrek, Euskal tradizio herrikoiak berreskuratu nahian. Bertan ekintza kultural batzuk ospatzen dira; herri kirolak, dantza, bertsolariak etab.
Geroz eta kanpotar gehiago ikusten dira baserritar jantziarekin Zarauzko kaleetan; afrikarrak, arabeak... Festa hau beste hainbat tokietan ospatzen da, esate baterako; Donostian, Hernanin ( orain dela hiru urte hasi ziren ospatzen ) eta Ordizian.
Orain arte idatzi dugun informazioa hainbat iturri ezberdinetatik ateratakoa izan da, baina gure ikastolan Mertxe Loiola irakasle zarauztarra izanik berarekin hizketaldi bat izan ondoren honako informazioa lortzeko aukera izan dugu:
Alde batetik, aurten Euskal Jaiek 100 urte bete dituzte eta horrek ekintza bereziak egitea ekarri du, adibidez jendeak orain dela 100 urteko jantziak jantzita, udaletxe aurrean jarri eta garai hartako aurreskua egin zuten, garai haiek gogoratu nahian. Horrez gain, jende heldua urtero bezala, San Pelaiora joaten da erromerian, baina beste alde batetik, gazteak diskoteketan geratzen dira “boteiloila” egiten. Boteiloia kontu berria da Zarauzko Euskal Jai hauetan, geroz eta kanpotar gehiago joaten dira mozkortzera, zeren eta beraientzat festa hauek festa normal batzuk dira, horrek herriko jendearen haserretzea ekartzen du, anbulantziak gora eta behera ibiltzen direlako jendea eramanez ospitaletara. Azkenik, urtero bezala Munoako Plazan herritarrek antzerki bat prestatzen dute herriarentzat. Hori ikusi ondoren koadrilak hamaiketako eder bat egitera joaten dira baserritar jantzi egokiak jantzita. Hamaiketakoa bukatu ondoren, koadrila batzuk kantatzera ateratzen dira soinua eta panderoa harturik.

Amaitzeko gure iritziz, Euskal Jaiak herritarrentzako festak dira. Ondo iruditzen zaigu kanpotarrak festa horietara joatea, baina ez mozkortzera baizik eta tradizioa jarraitzera. Gure ustetan gazteen arteko “boteiloilaren” debekua horrelako egunetan modu egokiagoan eraman beharko lukete aurrera.


Azalera itzuli