20. alea
edukiak
edukiak
Udarregi Ikastola

irteerakIrteerak

DONOSTIA-PASAI SAN PEDRORA IBILALDIA

irudia

Aurreko ostiralean, azaroak 9, D.B.H.2-ko ikasle eta irakasleak Donostiatik Pasai San Pedrora egin zuten ibilaldia oinez.

D.B.H. 2-ko bi ikaslerekin hitz egin ondoren esan digute, ibilaldia nekagarria egin zitzaiela, eta horren ondorioz ez zitzaien asko gustatu, gainera ibilaldia zail samarra egin zitzaien.
Bestalde, ez omen zitzaien oso esperientzia ona iruditu.
Herria ere ez omen zuten oso ondo ikusi portuan egon baitziren, baina ikusi zutena gustatu zitzaien.
Bukatzeko, ibilaldi horren helburua bertako paisaiak ikustea eta ikasle nahiz irakasleen arteko harremana sendotzea zen eta helburuak lortu zituztela esan digute.
Azkenik aipatu, ibilaldi hau argazkigintza tailerreko argazki lehiaketarako argazkiak ateratzeko aprobetxatu zutela.


argazkiak ikusi

Argazki bilduma