20. alea
edukiak
edukiak
Udarregi Ikastola

irteerakIrteerak

DBH1 Ernioko kobazuloetan

irudia

Pasa den azaroaren 7an, asteazkena, DBH1eko ikasle eta irakasleak Iturriotzeko kobazuloetara joan ziren autobusez, nahiz eta kobazuloetaraino oinez joan behar izan. Irteera hau beraientzat lasaigarria izan zen eta naturarekin eta beraien ikaskide eta irakasleekin harremanetan jartzeko aukera bat. Ikasle batzuekin hitz egin ondoren, jakin dugu kobazuloetarako irteera oso gustura egin zutela, abentura berri baten moduan hartu zutelako. Nahiz eta ikasleren bat ez zen sartu beldurraren ondorioz. Kobazuloan nahiz eta animalia gutxi ikusi, saguzarrak ikustera iritsi ziren, batzuentzako xaguxarrak ikustea esperientzia berri bat izan zen . Baina ez zuten oso gustura hartu kobazuloetatik irten ondoren egin behar zuten ibilaldia. Gutxi gora behera, hiru orduz ibili ziren Iturrioztik Aiaraino. Ibilbidea amaitu ondoren autobusa hartu zuten eta Usurbilera bueltatu ziren.


argazkiak ikusi

Argazki bilduma