20. alea
edukiak
edukiak
Udarregi Ikastola

erreportaje nagusiaerreportaje nagusia

ESKUBALOIA MUNDUAN

irudia

ZENBAIT BITXIKERIA

“Urrezko baloia” moduko saririk ba al dago?
Bai. Eskubaloian “Palmaresa” saria deitzen zaio. Lehengo urtean (2011) gizonezkoetan Mikel Hansen deituriko danimarkarrak lortu zuen eta emakumeetan Heidi Loke norvegiarrak.

Zein da munduko jokalaririk onena?
Munduko jokalari onena Nicola Caravatic deitzen da, eta Monpelier frantziarra. Gaur egun Caravatic atxilotuta dago, partidu bat amañatu zuelako.
Zer da ASOBAL liga?
Espainar estatuko txapelketa nagusia da.
Zein dira ASOBAL liga profesionaleko bi talderik onenak?
Bi talderik onenak Atl. Madrid eta Barça dira.

ESKUBALOI TXAPELKETA NAGUSIAK

Espainiar estatuan txapelketa nagusiak ASOBAL liga eta Errege kopa dira, FC Barcelona izan da titulu gehien dituena (2010 arte, 9), baita txapeldun orde sarrien gelditu den taldea ere. Are gehiago, Ohorezko Maila zelakoa eta gaur egungo Liga kontuan hartuta ere titulu gehien duen taldea da (17 txapelketa eta 15 txapelketaorde). BM Granollers bigarrena da historia osoko zerrendan 10 titulurekin, eta Atletiko de Madrid hirugarrena da 7 txapelketarekin.

Euskal Herrian, Portland San Antonio talde nafarrak 2002 eta 2005ean titulua irabazi zuen, eta 1998, 2000 eta 2007an bigarren postua eskuratu zuten. Halaber, Bidasoa kirol kluba 1995ean txapelduna izan zen, aurreko urtean txapeldunorda eta 1987an (ligak ASOBAL izena eduki baino lehen) txapelduna ere bai, La Salleko talde gipuzkoarra 1964 eta 1965ean txapeldunordea izan zen liga zaharrean.

Azkenik, emakumezkoen txapelketei dagokionez Itxako nafarrak ABF liga hiru aldiz irabazi du (2009, 2010 eta 2011ean), eta Erregina Kopa bi aldiz (2010 eta 2011). Akaba Bera Bera gipuzkoarrak Erregina Kopa eskuratu du bitan (2007 eta 2009).

Eskubaloian jokatzen duten emakume aipagarrienak hauek dira: Eli Pinedo, Nely Carla Alberto, Andrea Barno eta Patricia Elorza brontzezko domina irabazi zuten eskubaloian Londreseko Joko Olinpikoetan Espainiako taldearekin batera.

2011ko eskubaloiko jokalaririk onenak aipatuko ditugu orain. Hiru jokalari onenak aukeratu zituzten, Heidi Loke (norvegiarra), Katrine Lunde Haralden (norvegiarra) eta Andrea Lekic (serbiarra). Horrez gain, Allison Pineau (frantziarra), Metz eta Andrea Penezic Krim (kroaziarrak) lehian ere egon ziren.

URTE DESBERDINETAN IZENDATUTAKO EMAKUMEAK: JOKALARIRIK ONENAK

Urte desberdinetan jokalari onenak izateagatik saridunak hauek dira:

2010: Cristina Neagu (Errumania)
2009: Allison Pineau (Frantzia)
2008: Linn-Kristin Riegelhuth (Norvegia)
2007: Gro Hammerseng (Norvegia)
2006: Nadine Krause (Alemania)
2005: Anita Görbicz (Hungaria)
2004: Anita Kulcsar (Hungaria)


2011-2012 denboraldiko parte-hartzaileak: Emakumeen Ohorezko Maila Bera Bera
BM. Alcobendas
BM. Castro Urdiales A.A.
BM. Elda Prestigio
BM. Mar Samunto
BM. Porriño
BM. Ro´Casa
C.B. Mar Alacant
Elche Mustang
C.Le.Ba.Leon .BM
FEVE BM. Gijon
Itxako Reino de Navarra
Etxebarriko Kukullaga
UCAM Murcia


Eskubaloiko jokalari euskaldun aipagarrienak hauek dira:

Julen Aginagalde Akizu (Irun, 1982ko abenduaren 8a). Normalean, pibote moduan jokatzen du ASOBAL Ligako Atl. Madrid taldean.1,95 neurtzen du eta 110 kg-ko pisua.


Mikel Agirrezabalaga García (Zarautz, Gipuzkoa, 1984ko Apirilaren 8a) . Ezker lateral moduan jokatzen du ASOBAL ligako FC Barcelona taldean.1,94 neurtzen du eta 91 kg-ko pisua . Espainiko Eskubaloi Selekzioarekin internazionala izan da eta 2010. urtean Europako Gizonezko Eskubaloi Txapelketa jokatzera deitua izan zen.



Eskubaloia Euskal Herrian arrakasta handia duen kirola da eta mundu mailan, batez ere Europa mailan asko praktikatzen da. Eskubaloia kontaktu jolasa dela esan genezake. Hori bakoitzaren indarra neurtzeko oso baliagarria da eta gainera ondo pasatzen da eskubaloian jokatzen.



Azalera itzuli