20. alea
edukiak
edukiak
Udarregi Ikastola
  • hasiera
  • Elkarrizketa
  • egoera-berezia-zen-ilegalizazioa-zela-eta-egoera-berezia-zelako-pentsatu-nuen-ezin-nuela-ezezkoa-eman

erreportaje nagusiaerreportaje nagusia

EGOERA BEREZIA ZEN, ILEGALIZAZIOA ZELA ETA EGOERA BEREZIA ZELAKO PENTSATU NUEN EZIN NUELA EZEZKOA EMAN

irudia

Gaurkoan Mertxe Aizpurua Usurbilgo alkatesari egingo diogu elkarrizketa. Mertxe Aizpurua 1960. urtean jaio zen, eta kazetaritza ikasi zuen. GARA aldizkarian, pare bat urtez kazetaritza lana egin ondoren, azken urteetan bertako zuzendari bezala aritu da. Usurbilgo alkatetzara aurkeztu zen Bildurekin, eta 2011. urtean hautatua atera zen, Usurbilgo lehen alkatesan bihurtzen zelarik.

IHINTZA: Zergatik erabaki zenuen kazetaritza ikastea?
MERTXE A.: “Gustatzen zitzaidalako eta erraztasuna nuelako idazteko.”
IHINTZA: Zenbat urterekin hasi zinen kazetaritza lanean?
MERTXE A.: “Karrera bukatu baino lehen, 21 urterekin.”
I: Gogoratzen al duzu, zuk argitaratutako lehen berria?
M: “Bai. Elkarrizketa bat izan zen Imanol Urbietari, ume kantuak egiten dituen gizon zarauztarrari.”
I: Zein postutan egon zara lanean kazetaritzan? Eta zure azken postua zein izan da?
M: “Denak pasa ditut, eskala guztiak pasa ditut. Zuzendari izan arte.”
I: Zenbat urtez egon zara GARA aldizkarian lanean?
M: “Hasieratik, GARA sortu zen 1999. urtetik.”
I: Zergatik erabaki zenuen Usurbilgo alkatetzara aurkeztea?
M: “Egoera berezia zen, ilegalizazioa zela eta egoera berezia zelako pentsatu nuen ezin nuela ezezkoa eman.”

I: Alkatetzan, astean zenbat egunez egiten duzu lan?
M: “Behar diren guztiak.”
I: Zein lan da alkatetzan egin beharrekoa?
M: “Udalaren aurpegi izatea, baita lan taldea koordinatzea ere.”
I: Alkatesa izateak zure bizitzan eragin handia izan al du?
M: “Desberdina da, eta bai, gauza asko ikasten dituzu, honelakoa izanda eragina.”
I: Alkatetza postuak denbora librerik uzten al dizu?
M: “Saiatzen naiz, baino batzuetan ezinezkoa da.”
I: Denbora libre horretan kirolik, afiziorik,..?
M: “Zinea eta lagun artean egotea.”

Elkarrizketa honen ondoren espero dugu gure irakurleek, alkatesa dugun Mertxe Aizpurua hobeto ezagutzea.


Azalera itzuli