20. alea
edukiak
edukiak
Udarregi Ikastola

erreportaje nagusiaerreportaje nagusia

AURTEN 11 TXAPELA IRABAZI DITUT... ETA HILABETE FALTA DA URTEA AMAITZEKO

irudia

Gaurkoan Iñigo Altuna pilotari gazteari egingo diogu elkarrizketa. Iñigo, 33 urteko berrobitarra dugu, herri oso txikikoa. Gaur egun, industria lantegi batetan aritzen bada ere, Frontis esku pilota enpresan ibilia dugu mutila. Gaur egungo krisiaren eraginez, enpresa duela bi urte itxi zuten eta berari pilotan ibiltzea asko gustatzen zaionez, Usurbilgo pilota elkartera etorri da.

Ihintza: Noiz hasi zinen pilotan jolasten?
Iñigo A. : “Zortzi urterekin hasi nintzen. Etxe ondoan izan dut beti frontoia eta orduak eta orduak ematen nituen bertan. Herri txikia izanik, aukera handirik ez genuen beste kiroletarako eta horretan ibiltzen nintzen”.

Ihintza: Betidanik izan al duzu seguru pilotan ibili nahi zenuela?
Iñigo A. :”Bai, oso garbi nuen, oso gustura ibiltzen nintzen”.

IH :Ondo ibili al zinen Frontisen? Giro ona al zenuten?
I.A. :”Bai, oso ondo ibili nintzen. Pilotarion artean oso giro ona genuen eta pena handia hartu genuen enpresa desagertuko zela jakinarazi zigutenean”.

IH: Zer zara, aurrelaria edo atzelaria?
I.A. :Atzelaria, betidanik jokatu izan dut atzean.

IH: Kopa eta txapel asko irabazten al zenituen?
I.A. :”Bueno (ja,ja,ja)...egia esan, ez genituen txapelketa asko jokatzen, herri ezberdinetako festetan jokatzen genuen eta hauek partidu hutsak izaten ziren, hau da, txapelketetatik at zeuden”.

IH: Usurbilen hasi zinenean ondo hartu al zintuzten?
I.A. :”Bai, oso ondo...aurretik ere jendea ezagutzen nuen, emaztea usurbildarra dut eta horrek ere asko erraztu zidan hona jokatzera etortzea”.

IH: Orain ere postu berdinean segitzen al duzu jolasten?
I.A. :”Bai, beti atzean”.

IH: Partiduak errazak egiten al zaizkizu?
I.A. :”Ja,ja,ja...normalean bai...egia esan, lehen Frontis profesional mailako enpresa zen eta partidu oso gogorrak egiten genituen eta orain erritmoa eta dena oso ezberdina da. Horrek ez du esan nahi orain ere partidu zailik ez dagoenik....gazteak aurrera doaz eta ni adinean ere aurrera...”.

IH: Partidu bat hasi aurretik zerbait berezia egiten al duzu partida ondo joateko?
I.A. :”Normalean partiduak arratsaldez izaten direnez, goizean goiz jaiki, txakurrekin mendian bueltaxka bat eman, bazkaldu eta siesta egiten dut, ahal dudanean behintzat! hori da partiduaren aurretik dudan ohitura eta orain arte ondo joan zait”.
IH: Partiduan zehar, zerbait gaizki irteten bazaizu esaten al dituzu egokiak ez diren hitzak?
I.A. :”Ja,ja,ja....ba egia esan bai....berotu egiten naiz eta badakizu...nahiz eta badakidan frontoian oso itsusia geratzen dela, baina ezin izaten dut ekidin”.

IH: Noiz duzu erretiratzeko asmoa?
I.A. :”Ja,ja,ja.....momentuz ez dut erretiroan pentsatzen....oraindik sasoian nagoela iruditzen zait eta ahal dudan arte jarraituko dut”.

IH: Orain alabatxo bat duzula jakinda, denerako denborarik ba al duzu? Pilota, lana, emaztea, alaba...:
I.A. :”Ba egia esan bai...alaba oso txintxoa dugu eta horrek asko egiten du...ez digu zazpi hilabetetan (zazpi hilabete ditu) gau txar bat bera ere eman eta horrek pilotarako eragin handia du, lo ondo egitea oso garrantzitsua da pilotan aurrera egiteko...baita beste gauza askotarako ere baina batez ere kirola egiteko...”.

IH: Erretiratzean, oraindik pilota partidak ikusten jarraituko al duzu?
I.A. :”Bai, asko gustatzen zait ikustea ere”.

IH: Bukatzeko.... kopa eta txapela asko izango dituzu.. baina, zein izan da zure gustukoena?
I.A. :”Egia esan, ez dut berezirik...aurten 11 txapela irabazi ditut eta oso gustura nago denekin! Gainera, urtea bukatzeko hilabete falta da eta agian besteren bat irabaziko dut! Esperantza da azkena galtzen dena eta!”.


IH: Bueno, eskerrik asko tartetxo hau gure galderei erantzuteko hartzeagatik. Ondo izan eta beste bat arte.

I.A. :Eskerrik asko zuei, nirekin gogoratzeagatik.


Azalera itzuli