2. alea
edukiak
edukiak
Udarregi Ikastola

erreportaje nagusiaerreportaje nagusia

PIERCING: Zulatuko al gara?

irudia

Piercing ingelesezko pierce hitzetik dator eta zulatu esan nahi du, beraz, piercing-a zulatzea da, norberaren gorputza zulatzea belarritako edo apaingarri bat jartzeko helburuarekin.
Zulaketa hauek balore kulturala, erlijiosoa, erotismoa, moda, edo gizartearen aurreko jarrera inkonformistak azaltzen dituzte.Gehienetan pintxo txiki edo uztai txiki bat izaten da bolatxo txiki batez hornituta.
Piercing bat jarri nahi izanez gero kontu handia eduki behar dela jakin behar da batzuetan gorputzak ez baitu onartzen, ondo garbitu behar da ez gaiztotzeko.

HISTORIA

Oso zaila da jakitea zein urtetan hasi ziren zehazki piercing-ak egiten baina lehenengo aztarnak k.a 700.urte ingurukoak dira. Maya kulturaren “Jaguar Zaintzailearen” irudia da eta gizonei beren emazteek egiten omen zizkieten zulaketak erritu honi “odolaren erritua” deitzen zitzaion. Afrikako tribu bateko emakumea
Eskimalen artean ere uste da gizon gazteei zulaketaren bat egiten zitzaiela, piercing moduko bat jarriz helduarora iristean, tribuko helduekin ehiza egiteko gai zirela adierazteko.
Mayen artean oso ohikoa zen bai ezpaina, bai sudurra eta baita belarriak zulatzea ere gero bitxiak sartzeko.
Afrikako tribu askotan oso ohikoa da neska gazteak ezkontzeko hitzarmena egitean beren, ahoko beheko ezpaina handitzen hastea. Prozesu honek ezkondu arte irauten du. Ezkontzerako momentuan andregaiak zenbat eta plater handiagoa izan ezpainean orduan eta dote edo ezkonsari handiagoa jasoko du senargaiaren familiaren eskutik.
Inkisizio garaian Karmelitoei uztai antzekoak jartzen zitzaizkien kastitate edo zigor modura.
Piratek ere Ekuatorea igarotzen zuten bakoitzean belarrian belarritako bat jartzeko ohitura zuten.
XVII. mendean belarrian metalezko tira bat jartzea terapeutikoa zela uste zuten eta ezkerrean jarriz gero deabrua ez omen zen zuregana hurbiltzen.

ZAURIA ORBAINITZEKO DENBORA

Piercing-a egin ondoren denbora hau behar da zauria ixteko, sendatzeko:

• Belarriko kartilagoak 8 eta 12 aste artean behar du.
• Lobuluak belarriaren behealdea alegia, 4 eta 6 aste artean behar du.
• Bekainak 6 eta 8 aste artean behar du .
• Sudurrak 6 eta 8 aste artean behar du.
• Zilborrak 3 hilabetetik urte betera
• Ezpainak 4tik 6 aste artean.
• Mihiak 2tik 3 astera.
• Sexu genitaletan 8 eta 12 aste artean izaten da.

ZULAKETAREN ARRISKUAK:

• Piercing-aren ingurua gaiztotzea, infekzioa.
• Alergiak.
• Odol jario handia.
• Zainak lehertzea.
Gerta liteke gorputzak ez onartzea eta hilabete ondoren uztaia edo belarritakoa moztu edo kendu behar izatea.




ZULAKETARI BURUZ

Piercing-a jartzeko lehenik boligrafo batekin markatzen da zuloa egin beharreko gunea. Ondoren “anestesia” moduko zerbait ematen da. Leku bakoitzean desberdina izaten da. Azkenik jostorratza pasa eta piercing-a kokatzen da.
Beti ere oso garrantzitsua izaten da zuloa itxi arte garbia mantentmihiko zulaketazea bakteriek kalte handia egin baitezakete.Hasieran zerbait arina eta txikia jartzen da zuloa itxi arte.
Zuloa egiterako higiene arau guztiak errespetatu behar dira zuloa ixteko arazorik izan ez dadin.
Behin piercing-a jarri eta infekzioren bat sortzen bazaizu seguruenik berriz ere infektatzeko arrisku handia dago merkatuan.


PIERCING-EN MATERIALA

Piercing-a egiteko material erabiliena titanioa, platinoa, nibioa eta urrea dira. Burdin kirurgikoa oso erabilia da baina titanioak abantaila gehiago ditu: azkarrago sendatzen da, pisu gutxiago du eta kolore aukera ugariagoa dago.

BITXIKERIA BAT

Munduan piercing gehien dituen pertsona Elaine Dadivson da eta 2000. urtean hautsi zuen errekorra 462 piercingekin (192 bat aurpegian). Egun 3.920 piercing eta tatuaje ditu. Elaine Dadivson 2005.urtean

 

 

 

 

 

 

IKASTOLAKO PIERCING BATZUK

MIhiko piercing-aEzpaineko piercing-aSudurreko piercing-a


Mutilen belarritakoaHiru belarritako belarri bakarrean


Azalera itzuli