2. alea
edukiak
edukiak
Udarregi Ikastola

irteerakIrteerak

DBH1eko ikasleak Lizarran

irudia

DBH1-eko IKASLEAK LIZARRAN

Maiatzaren 29an abiatu ziren DBH1eko ikasleak Nafarroa aldera, bi egun bertan igarotzeko asmotan. Hasiera batean, hainbat egitasmo zituzten, baina euriteen ondorioz, hauek piska bat aldatu ziren.
Lehenengo egunean, Urbasa aldean ibili ziren Pilatosen balkoitik Urederren jaiotza ikusiz, eta ondoren, ibai honen ertzetik ibili ziren, nahiz eta ezin izan ibaia zeharkatu, ur erauntsi handia egin baitzuen. Ondoren, bazkaldu eta Lizarra ezagutu zuten, afalondoren dantzaldiaz gozatu ahal izan zuten.
Hurrengo egunean, goizean gosaldu ondoren, eskalada egitera joan ziren, eta nahiz eta ondoren piraguismoa egin behar zuten, olinpiar jokoak egin zituzten.
Bi egunak igarota, autobusa hartu eta Usurbil aldera hurbildu ziren.

Pilatosen balkoitik Urederraren jaiotzari begiraPilatosen balkoitik Urederraren jaiotzari begira.Mendian zehar ur jausiari begira.Erreka inguruak begiratuz.


argazkiak ikusi

Argazki bilduma