2. alea
edukiak
edukiak
Udarregi Ikastola

irteerakIrteerak

DBH 2 Bardeetan

irudia

DBH 2 BARDEAK

Maiatzaren 15-16an DBH 2-ko ikasleek kurtso amaierako bidaia egin zuten Bardeetara.
Lehenengo, Usurbildik atera ziren goizeko 8:30etan Bardeetarako bidea hartuz. Iritsi bezain laster, gida batekin bueltaxka bat eman zuten erreserba natural honetan zehar. Bertan Espainiako ejertzitoa tiro frogak egiten ikusi zuten.
Ondoren, Argedas herrira joan ziren bazkaltzera eta tripak ondo bete ondoren bertan zeuden etxebizitza bihurtutako kobazuloak ikusi zituzten. Eguna bukatzeko, Senda Vivako aterpetxera joan ziren deskantsatzera.
Hurrengo egunean goizean goiz esnatu ziren, gosaldu eta bertako parkeaz gozatzeko. Bertan, tigreak, lehoiak, tximinoak, hartzak, txori tropikal ezezagun asko, txorien erakustaldi bat… ikusi zituzten. Baita ere, “kaida libre”, car, “boxley”, eta abarrez gozatzeko aukera eduki zuten.
Arratsaldeko 6ak aldera, egun zoriontsu bat pasa ondoren, Usurbilera itzuli ziren.

 


argazkiak ikusi

Argazki bilduma