2. alea
edukiak
edukiak
Udarregi Ikastola

erreportaje nagusiaerreportaje nagusia

Zerbait esan nahi dizut, konektatuta al zaude?

irudia

Gaur egun, gure artean, nerabeon artean, komunikatzeko gehien erabiltzen ditugun baliabideak ordenagailua eta telefono mugikorrak dira.
Ordenagailuari dagokionean adibide garbiena messengerra da, ia nerabe guztiok dugu eta egunero erabiltzen dugu.
Oso erabilgarria da urruti dauden lagunekin “ hitz egin “ dezakezulako eta aurpegira esaten ausartzen ez garen gauzak ere adierazteko modu erraza eta zuzena delako. Gainera, jendea ezagutu dezakezu, honekin batera lagun gehiago egiten dira.
Messengerra, internet bitartez erabil dezakezun programa da. Messengerrak berak ez du kosturik baina hau edukitzeko internet beharrezkoa da, internetak ordea, kostua du, hilean 30-40€ artean. Messengerrak gu komunikazioan jartzeko erabiltzen duen sistema honakoa da: guk jendearekin komunikatzeko bidaltzen ditugun mezuak sare bidez iristen dira hartzailearengana. Erabiltzaile bakoitzak kontu pertsonala du eta norberak bere messenger kontura sartzeko pasahitz propioa behar du izan.
Horrez gain, messengerrean gauza edo dokumentu pertsonalak gorde ditzakegu, adibidez; argazkiak, eskutitzak…
Programa honekin momentuan bertan nahi duzun hartzailearekin hitz egin dezakezu aurrena. Edo bestela bere buzoian mezua utzi.
Elkarrizketak eduki nahi dituzun hartzaileen kontua eduki behar duzu zure messenger programan sartuta, hartzailea izango dena “konektatuta” noiz dagoen jakiteko eta berarekin “hitz egin” ahal izateko, momentuan bertan.
Guzti hau, telefono mugikorraren bitartez ere egin daiteke, honek internet zerbitzua baldin badu.
Messenger bitartez zuzeneko elkarrizketak hartzaile batekin eduki nahi baditugu bere baimena izan behar dugu eta hark gurea elkarrizketa aurrera eraman ahal izateko.
Teknologikoki punta-puntakoak diren komunikabide hauek ordea, dena ez dute abantaila.
Zenbait erabiltzaileek benetakoak ez diren identitateak asmatzen dituzte, existitzen ez diren pertsonak sortuz, gezurretan aritzen dira alegia.
Bestalde, jendearekin aurrez aurre topatzean ahozko komunikazioa zailtzen dute. Alde batetik, esan beharrekoak “esanda” daudelako, idatzita, alegia. Bestalde, messenger bitartez ezagutu dugun pertsonarekin aurrez aurre topatzean lotsa sentitzen dugu.
Ikasketa mailan ere baditu bere eraginak. Messengerrean erabiltzen ditugun laburbildurek sekulako mina egiten diote gure ortografiari. Psikologikoki ere nolabaiteko “engantxea” sortzen du messengerrean neurririk gabe aritzeak eta bada jendea etxera iritsi orduko argia piztu baino lehen ordenagailua pizten duena.
Komunikabide honen alde onak eta txarrak ikusi ditugu. Alde txarrak, kaltegarriak izan daitezkeenak, saihesteko, guztiari bezala, neurria hartzea da aproposena.


Azalera itzuli