erreportaje nagusia
Ihintza: Zuretzat zer da arrauna?
Aizperro: Kirol polita da, galdera zaila egin didazu, niretzat asko esan nahi du, bizitzeko kirol polit bat da. Orio bezalako herri batean asko bizitzen den kirola.
Ihintza: Nola deskribatuko zenuke kirol hau?
Aizperro: Kirol gogorra da, asko zaindu beharrekoa eta oso exigentea.
Ihintza: Zein da zure ustez arraun munduko gauzarik ederrena?
Aizperro: Taldean ibiltzeko dagoen giroa, aldageletan, beti brometan.
Ihintza: Zer aldatuko zenuke arraunetik?
Aizperro: Arraun mundua orokorki ondo dago, ez nuke askorik aldatuko.
Ihintza: Aurtengo denboraldirako zein asmo dituzu?
Aizperro: Iazko denboraldiko maila edukitzea, hobetzea oso zaila da. Hori eginez gero konforme.
Ihintza: Arraunean bakarrik ibili zara, ala beste kirolen bat probatu duzu?
Aizperro: Bizikleta eta aizkora probatu ditut. Baina arraunarekin gelditu naiz.
Ihintza: Noiz hasi zinen arraunean?
Aizperro: 18 urterekin hasi nintzen serio entrenatzen, Orion.
ETA ORAIN GALDEKETA MOTZ BAT: Orioko beste arraunlariak
.jpg)
Pelikula bat: Akziozkoak, kotxeenak…
Janari gogokoena: Txuleta eder bat.
Animali gustukoena: Tigrea
Bizitzeko leku bat: Orio