2. alea
edukiak
edukiak
Udarregi Ikastola

albisteakerreportaje nagusia

INTERPUEBLOS: Usurbil/ Lasarte-Oria

irudia

“INTERPUEBLOS” HERRIEN ARTEKO ESKU PILOTA TXAPELKETA

Apirilaren 25ean, ostiralean esku pilota partiduak izan ziren Usurbilen. Bertan, kadeteek, jubenilek eta afizionatuek hartu zuten parte. Partiduak, Lasartekoen aurka izan ziren.
Kadeteak, Xabier Sancho, Markel Galarraga eta Imanol Zinkunegi izan ziren, Partidua, Xabierrek eta Markelek jokatu zuten, Imanol suplente zen, baten batek mina hartuz gero aldatzeko. Partidua, 22-7 irabazi zuten Unai eta Gorkaren aurka.
Jubeniletan, Imanol Esnaolak eta Eñaut Esnaolak jolastu zuten, hauek 11-22 galdu zuten Jonpe eta Xabiren aurka.
Afizionatuetan, Iker Zinkunegik eta Enrikek Huizik jolastu zuten, hauei ere galtzea tokatu zitzaien 10-22 galdu zuten Landa eta Mikelen aurka. Guztira Usurbilen1-2 galdu zuten.
Ondoren, Lasarten jokatu zuten, kadeteak, Xabier eta Markel 5 eta 0 galtzen hasi ziren, baina azkenik 6-22 irabazi zuten.
Jubenilek ere hobeto jokatu zuten eta 15-22 irabazi zuten. Afizionatuetan, Ikerren partez Javi Sanchok jokatu zuen eta Usurbilen ez bezala 17-22 irabazi egin zuten, guztira 0-3 irabazten atera ziren.


Azalera itzuli