2. alea
edukiak
edukiak
Udarregi Ikastola

albisteakerreportaje nagusia

GIPUZKOAKO LIGA IRABAZI DUTE BI USURBILDARREK

irudia



Apirilaren 12az geroztik Orioko arraunketa elkarteko neskak, bi usurbildar tartean, Gipuzkoako liga irabazi dute, garaipen handia klubarentzat, orain arte neskek ez baitute ligarik irabazi. Gainera arraunketa elkarteko bateletako 200.bandera izan da.
Batelan Irati Lertxundi eta Sarai Lizaso usurbildarrak aurkitzen ziren, Leire Etxeberria, Maite Arruti, Jone Uranga, Lide Lertxundi, Mirian, Enara Beloki, Andrea de Diego, eta patroi lanetan Nadeth eta Lore izan dituztelarik. Bi batel atera dituzte ligan eta bigarrena ere ez da gaizki ibili, hirugarren postua lortu baitu.
Txapelketetan ez dute horrelako zorterik izan, izan ere, hirugarren postuarekin konformatu behar izan baitute Gipuzkoan, eta Euskadiko txapelketan berriz finalera ez ziren sartu, ziabogan ataskatuta gelditu baitziren bigarren zihoaztenean. Bosgarren postuarekin konformatu behar izan zuten bigarren finala irabazita.
Bestalde Aitor Agirre usurbildarrak ere parte hartu du infantil mailan, Gipuzkoako txapelketan bosgarren postua lortuz

Argazkian Aitor agirre, Irati Lertxundi eta Sarai Lizaso ikus daitezke


Azalera itzuli