erreportaje nagusia
EUSKAL LIGATIK ESPAINIAKO SEKTORERA , ESKUBALOIAN
Usurbil K.E –ko neskak euskal ligatik Espainiako sektorea jokatzera joan ziren Muriedas-era , Santander ondoko herri batera. Hara joateko lehenik Gipuzkoako txapelketa jokatu zuten eta bigarren postuan geratu ziren. Gipuzkoako txapelketatik Euskadiko txapelketara pasa ziren euskal ligara eta han bigarren geratu ziren. Espainiako sektorean azkenak geratu ziren, ez baitzuten partidurik irabazi, hala ere, oso esperientzia positiboa izan da gure neska kirolarientzat.
(Argazkian: Enara Urdangarin , Aitziber Barreña , Garazi Lizaso eta Maider Rekondo)