19. alea
edukiak
edukiak
Udarregi Ikastola

erreportaje nagusiaerreportaje nagusia

Munduaren amaiera

irudia

Zer dago heriotzaren ondoren? Askok eta askok galdera hori egiten diote bere buruari, izan ere munduaren amaiera inoiz baino gertuago dagoela diote zenbait jakintsuk. Ez da lehenengo aldia horrelako zerbait gertatuko dela aurreikusi dutela, hortaz, azkenerako kasurik ere ez diogu egiten, baina, ez da lasai egoteko gaia, oraingoan ez da besteetan bezalakoa, hau da munduaren amaiera!!

NASAko zientzialariek ez dela egia diote. Gorriz markatuta dago abenduaren 21a, egun horretan eguzkia eta lurra lerro zuzen batean jarriko dira, eta Maya egutegia bukatuko da.

Nibiru izeneko planeta batek lurraren aurka joko zuela aurreikusi zen 2003. urtean baina ez zenez ezer ere pasa, 2012. urtera arte atzeratuko zela esan zuten. Meteorito handi hau hiri handiren batean eroriko omen da, esaterako New Yorken, Madriden edo Pekinen. Minutu bat baino gutxiagora, hiri osoa, kontinente osoa, erabat iluna eta energia elektrikorik gabe egongo da. Energia elektrikorik gabe geldituz gero, gure bizitzako oinarrizko sistemak galduko lirateke ; uraren horniketa, uraren tratamenduak, elikagaien garraioa, komunikabideak...

Honek gizarte aberats eta teknologikoei egingo lieke kalte handien, bestalde, garatu gabeko herrialdeentzat ez litzateke horrenbesteko arazoa izango. Lehenik ur edangarria agortuko litzateke eta etxebizitzetan bizi diren pertsonak izango lirateke urik gabe geldituko ziren lehenak. Ondoren nahiz eta 72 orduz erietxeak martxan egon, medizina modernoa agortuko litzateke eta egoera ez litzateke hobetuko denbora luzera arte. Berdina gertatuko litzateke gas natural eta erregaiekin ere, energia elektrikoa behar dutenez ez genuke bat ere edukiko eta ikatza 30 bat egunera agortuko litzatekeela kalkulatzen da. Gainera zentral nuklearrek ere ez lukete balioko, automatikoki programatuta baitaude arazo elektriko handi bat gertatzean deskonektatzeko. Baina, konpainia elektrikoek badaukate arazo horri aurre hartzea, esaterako boltajeak estutzea...

Maien zibilizazioak egutegi zehatz bat sortu zuen orain 2.000 bat urte. Maien kalkuluen arabera, Lurrak aro berri bati ekingo dio 2012ko abenduaren 21ean. Honek, gure planetaren bukaera ekar lezakeela uste zuten maiek.
Maiak ez dira abenduaren 21erako Munduaren Bukaera seinalatu duten bakarrak:

-Web bot: ordenagailuko programa bat da zenbakiekin profeziak egiteko , hainbat profezia asmatu ditu Antraxekin erasoak , 2003eko itzaldi handia, Catrina hurakana.... iragarri zuen

-La sivila: leizezulo batean bizi zen, Apalu jainkoa bere gorputzaren jabe egin zen, bere aurreikuspenak haritzezko orrietan idazten zituen. Bere profeziak Hupiter tenpluan gordetzen ziren, aurreikusi zuen munduak 800 urteko 9 garai edukiko zituela, Italiaren konkista, Jesusen berpizkundea...

-Apoloko Sazeidotikoak: lurpeko kamara batera joaten zen trantzean sartzeko; hainbat profezia: Sokratesen fama errege izendatu aurretik, Persa konkistaren porrota eta Alejandro Magnoren konkista eta bere azkeneko profezia munduaren amaiera izan zen

-Mayak: Mayen egutegia esaten dutenez zehatzena da, 1519an Cortes eta bere konkistatzaileak mundu berri bat deskubritu zuten (Amerika). Mayen hipotesietako bat 2012ko abenduaren 21 Lur planeta eguzkirantz inklinatuko da eta poloak alderatuko dira.

-I-ching: Txinako munduko testurik zaharrenean “ariketa” bat bezala proposatzen zuen. Txanpon bat hartu aurpegia ateratzen bada, marra hori zuzena izango da baina gurutzea ateratzen bada okertua. Hori 6 aldiz eginez gero gauzak iragarri ahal dituzu. Teence Machak I-chinarekin Imperio erromanikoaren erorketa iragarri zuten. Mundu berria deskubritu zutenean marra zuzen bat atera zen 20.mendean eta marra horrek esaten duenez 2012ko abenduaren 21 ean bukatuko zen mundua, marra zuzen hori egun horretan bukatzen delako.

-Merlin: Europako orakuluetako garrantzitsuenetako bat izan zen Erdi Aroan, terroristen erasoa, beroketa globala eta katastrofe asko iragarri zuen . Merlinek iragarri zuen lehen Amerika kolonia, Britaniarren garaipena Napoleonen kontra... Lehenengoz desastre natural bat iragarri zuen Bretañan “descontrol” nuklear batengatik.

Munduaren amaiera 2012 an izango dela esaten duten iragartzeile batzuk aztertu ondoren, gure ustetan munduaren heriotza urrutiago dagoela pentsatzen dugu. Lasai beraz, bukatzear dagoena kurtsoa da eta gozatzeko uda dator.


Azalera itzuli