19. alea
edukiak
edukiak
Udarregi Ikastola

erreportaje nagusiaerreportaje nagusia

EL CONQUISTADOR DEL FIN DEL MUNDO

irudia


Euskal Telebistan ere reality show-ak ikus ditzakegu, baina beste telebista kateekin ezberdintasun nabarmenak daude. Telecincon, momentu hauetan “Gran Hermano” aurkitu dezakegu. Bertan, ez dute ezer egiten; Madrilen kokatzen den etxe handi baten barruan 20 pertsona egoten dira eta astero proba sinple batzuk egiten dituzte, superbizipena landu gabe.
Hemen, berriz, “El conquistador del fin del mundo” oso famatua egin da azken urte hauetan. Patagonia aldera joaten dira 16 parte hartzaile inguru. Gutxi gora behera hilabete igarotzen dute bertan, nahiz eta emisioak 4 hilabetez irauten duen. Oso proba gogorrak egiten dituzte, batez ere esfortzu fisikoa eskatzen dutenak. Ez dute ia ezer jatekorik, eta higiene falta izugarria izaten dute. Hasiera batean, partehartzaile guztiak elkarrekin egoten dira. Baina gero, 2 edo 3 talde egiten dituzte, edizioaren arabera. Azkenik bateratzea etortzen da.

Aurtengoa 8. edizioa da, eta orain arteko guztiak Julian Iantzik aurkeztu ditu. Edizioz edizio esplikatzen joango gara bertako bizipenak, edizio bakoitzeko garaileak...

1go EDIZIOA

2005eko urtarrilaren 3an hasi zen, eta 2005eko apirilaren 11an bukatu zen. Bertan euskaldun eta Argentinan bizi baina euskaldun jatorria zuen orok har zezakeen parte. 17 partehartzaile zeuden, baina bat, beste guztiak baino beranduago sartu zen lehiaketara. Bi talde osatu zituzten: “Pumas” eta “Cóndores”. 18.000€ ren irabazlea Eneko Van Horenbenke getxotarra izan zen.

2.EDIZIOA

2006ko urtarrilaren 9an hasi eta 2006ko apirilaren 18an bukatu zen. 2.edizio honetan euskaldunek bakarrik hartu zuten parte. 1go edizioan ez bezala, talde bakoitzak kapitain bat izan zuen: Jose Luis Korta Elizondo eta Julen Medina Ayerbe. Oraingoan Raúl Arribas Cavia izan zen irabazlea.

3.EDIZIOA

2007ko urtarrilaren 8an hasi eta 2007ko apirilaren 23an amaitu zen. Urte honetan, kapitainak Juanito Oiarzabal eta Mikel Goñi izan ziren. Baina azken honek pulmonia arazoengatik lehiaketa utzi behar izan zuen. Mikelen ordez, Jose Luis Korta sartu zen. Orain arte ez bezala, emakume batek irabazi zuen, Lourdes Zuriarrain.

4.EDIZIOA

2008ko urtarrilaren 7an hasi eta 2008ko apirilaren 21ean eman zitzaion bukaera. 40 egun iraun zuen programak errealitatean. Kapitainak Juanito Oiarzabal, Marta Lópezen laguntzarekin; eta Virginia Berasategi, Joni Remigioren laguntzarekin izan ziren. Irabazlea Gorka Toraño izan zen.

5.EDIZIOA

2009ko . Bi talde osatu ziren, baina oraingoan talde bakoitzak bi kapitain izan zituen, Juanito eta Korta alde batetik eta Eneritz Iturriaga eta Yahara Agirre beste aldetik. Irabazlea Gotzon Mantuliz izan zen, audientziaren %85eko botoekin. Programako marka guztiak hautsi zituen 5 dueluetara joanez.

6.EDIZIOA

2010eko urtarrilaren 10ean eman zitzaion hasiera eta 2010eko maiatzaren 23an amaitu zen. Beste edizioak baino luzeagoa izan zen, izan ere 21 partehartzaile izan zituen. Hasieran Manu Maritxalar boxeolari ohiarekin egon ziren. 6.kapituluan, bi taldetan banatu ziren, bat Juanito Oiarzabalen gidaritzapean eta bestea Jose Luis Kortarenean. Egoitz Rios izan zen irabazlea, eta bere bikia, Ekaitz Rios txapeldunorde geratu zen.

7.EDIZIOA

2011eko urtarrilaren 9an hasi zen eta 2011eko maiatzaren 29an. 24 partehartzaile egon ziren, eta horiek, hasieratik 3 taldeetan banatuta egon ziren: “Guanacos, Cóndores eta Pumas”. Kapitainak Juanito Oiarzabal, Jose Luis Korta eta Irati Anda Villanueva izan ziren. Taldeak mistoak izan ordez, talde batean 8 gizon, bestean 8 emakume eta bestean 8 atzerritar jarri zituzten.

8.EDIZIOA

Hasiera 2012ko urtarrilaren 8an eman zitzaion, eta 2012ko maiatzaren 27an bukatu zen. Azken edizio honetan ere 24 pertsonek hartu dute parte. Lehenengo lau kapituluetan denak batera egon ziren kanpamentuan. 5.etik aurrera 3 taldeetan banatu ziren, kapitain gisa Mikel Goñi, Juan Mari Lujambio eta Jose Luis Korta zituztelarik. Inoiz baino edizio gogorragoa izan da, izan ere lehiaketaren lehen atalean ez zien arroparik eman eta beraiek Patagoniara eramandako arroparekin moldatu behar izan zuten. David Seco izan da azken edizio honen irabazlea, bigarren postuan Lobo gelditu zen eta hiru eta laugarren postuetan Yeray eta Ibon.



Gure ustez, “El conquistador del fin del mundo” programa ez da ezmorala, superbizipena lantzen baitute. Aldiz, “Gran Hermano, Mujeres y Hombres y Viceversa” eta antzekoak ez zaizkigu egokiak iruditzen. Hauetan eztabaidak egoten dira, batak besteari iseka egiten diote, janaria lapurtzen dute... Hala ere, “El Conquistador” en antzeko egoerak bizitzen dira, batez ere frogak bukatzean, goseak eragina baitu. Aurkezleak ere badu zerikusia, izan ere, denei zirikatzen ibiltzen da; morboa sorrarazi nahi baitu.
“Gran Hermano” eta antzekoetan, kamarak eguneko ordu guztietan beraien inguruan egoten dira, ezin dute ezer egin intimitatean. Aldiz, “Conquistador” aire libreko programa denez, kamarak ez dira eguneko 24 orduetan bertan egoten. Gure ustez, momentu oro grabatzeak eragina du pertsona baten izateko eran. Hau da, pertsona bat ez da berdina izango etxean dagoenean edo baldintza gogor batzuen menpean.
Nahiz eta jende askoren gustukoak ez izan eta oso kritikatuak diren, askok ikusten ditugulako jarraitzen dute emititzen, eta dute duten arrakasta.


Azalera itzuli