19. alea
edukiak
edukiak
Udarregi Ikastola

erreportaje nagusiaerreportaje nagusia

JOKOA HASI DA?

irudia

Gur egun hainbat bideojoko daude merkatuan:
Arcade: Erritmo bizia izaten dute eta denbora gutxian erreakzionatu behar da.
Ekintzetakoak: Borrokak eta lehietan oinarritutako jokoak dira.
Kiroletakoak: Trebetasuna, azkartasuna eta doitasuna ezinbestekok dira ongi jolasteko.
Estrategietakoak: Aurkaria gainditzeko estrategia eskatzen duten jokoak dira.
Simulaziokoak: joko horietan makinak, fenomenoak eta egoera ezberdinak simulatzen
dira.
Mahai jolasak: trebetasunezko jokoak dira eta askotan, galdera-erantzunetan oinarrituta daude.

Bideojokoetan gehien aritzen direnak gizonezkoak dira. Beraiek akziozko eta kirolezko jokoak atsegin dituzte. Emakumezkoek, berriz, nahiago dituzte mahi jolasak hala nola logikazkoak, kartak edota puzleak. Merkatuan dauden bideojoko askok estereotipo sexualak dituzte. Horren adibide garbi batzuk hauek dira: umeak zaintzeko jolasetan beti emakumezkoak agertzen dira, gerra edo futboleko jokoetan ordea gizonezkoak agertzen dira.

Bideojokoek hainbat abantaila eta desabantailak dituzte:
Desabantailak:
-Urduritasuna, antsietatea eta estresa eragin dezakete.
-Bakartasuna eragin dezakete.
-Menpekotasuna eragin dezakete.

Abantailak:
-Begi eta eskuen arteko koordinazioan laguntzen dute.
-Erreflexuan eta adimenaren garapenean laguntzen dute.
-Estrategiak aurrera eramaten laguntzen dute.
-Kontzentrazioa hobetzen dute.
-Galtzen ere ikasten laguntzen dute eta enpeinua jartzen ere bai.

Bideojokoetan ibiltzea ez da txarra tamainan edo neurrian ibiltzen bazara. Txarra izan daiteke jaiki eta segituan jolasten hastea eta ordu asko pasatzea. Jende askok bideojokoetan ibiltzeko denbora gehiago edukitzeko kirola, irakurketa, ikasketak... baztertzen dituzte.

Merkatariek esaten dutenez gehien saldutako jokoak Mario Bros, Pokemon eta Los Sims dira. Baina ezin digute datu zehatzik eman zeren gaur egun joko pirateatu asko daude. Guk badakigu merkatariei ez zaiela ondo irudituko, zeren beraien lana bideojokoetako jokoak saltzea da. Baina guk nahiago ditugu joko pirateatuak bi arrazoirengatik. Haurrenekoa , pirateatuak dohainik dira, beste joko normalak ordea oso garestiak dira. Bigarrena, joko pirateatuak dohainik direnez, nahi dituzun joko guztiak eduki ditzakezu eta aspertzen zarenean joko hori borratu eta beste bat eduki. Bestalde, askoz ere erosoagoak dira joko pirateatuak zeren tamainaz eta formaz joko arrunt baten antzekoak dira baina ezberdintasuna da joko originaletan joko bakarra egoten dela eta pirateatutan joko asko, memorien arabera.
Orain lege berri bat atera dute eta internetetik jokoak jaisten harrapatzen bazaituzte isuna duzu. Baina oraindik jende askok jaisten ditu jokoak, musika... gure inguruan oraindik ez dugu entzun jokoak jaisteagatik isuna jarri diotenik baina gure ustez laster entzungo dugu.

Gure ikastolako maila bakoitzeko neska bati eta mutil bati inkesta txiki bat egin diegu. Galdeketa honen arabera honako erantzunak jaso ditugu: nesken artean nahiago da ordenagailuan ibiltzea, neska gehienak tuentin ibiltzeko erabiltzen dutelako. Aldiz mutilen artean, ordenagailuaz aparte Play Station-a ere asko erabiltzen dute. Beraien kasuan kiroleko jokuetan asko ibiltzen dira, adibidez Pro edo Moto Cross. Gutxi gora behera DBH-ko neska mutil gehienak bi edo hiru ordu ibiltzen dira egunean gailu teknologikoekin.

Gainera, gure ustez tresna elektroniko osoena ordenagailua da. Beste bideojokoetan
jolastu bakarrik egin daiteke ordenagailuan ordea jolastu, informazioa bilatu, musika entzun, lagunekin “hitz egin” ... Ordenagailu batekin asko aurrezten duzu, adibidez:
lagunei deitzeko ez duzu telefonoa beharrik tuenti, messenger, facebook... en bidez bidali ditzakezu mezuak edo lagunekin hitz egin. Zure familiakoren bat atzerrian bizi bada asko kostatzen da deitzea, baina ordenagailuen bidez dohain hitz egin dezakezu eta gainera web kamararen bidez aurpegiak ere ikus daitezke. Helduentzat ere egokia da, denok dakigun bezala helduek arazoak edukitzen dituzte ibiltzeko... ordenagailutik egin ditzakete erosketak, arropa erosi...

Umeei galdetuko bagenio ze oparitu dioten erregeek, olentzerok, jaunartzean... gehienak bideojokoak eta teknologia berriak esango lukete. Horren adibide batzuk jaunartzekoak dira, guk ezagutzen ditugun ume batzuei honelako bideojoko eta teknologi berriak oparitu dizkiete: ordenagailua, argazki kamera, Wii, Nintendoa, MP4, Ipod... Lehen ordea jaunartzeetan ez ziren horrelako gauzak oparitzen lehen dirua edo etxean beharrezkoak ziren gauzak izaten ziren opari.

Bideojoko eta teknologia berrien gauzarik txarrena da ordu asko beraiekin pasatzea. Gaur egun geroz eta ume gizenagoak ikusten dira. Horren bi arrazoi dira elikadura desegokia eta kirola ez egitea, badaude bideojoko batzuk mugimenduzkoak direnak baina ez gehienak. Lehen gure gurasoen garaian etxean ez zeukaten gauza askorik jolasteko eta kalera ateratzen ziren baloia, pilota... rekin jolastera. Baina gaur egun umeak etxean ez dira aspertzen. Aspertzen direnean bideojoko bat hartu eta orduak pasatzen dituzte sofan eserita, geldirik, ezer egin gabe. Jan eta sofan esertzearen ondorioa da gizentasuna.

Hau dena ikusi ondoren gure ustez, gurasoek beraien seme-alabei neurri zorrotzagoak jarri beharko lizkieke, esanez teknologia berrietan gehiegi ibiltzeak ondorio latzak ekar ditzakela, beraien osasunerako.


Azalera itzuli