19. alea
edukiak
edukiak
Udarregi Ikastola

erreportaje nagusiaerreportaje nagusia

" Nahiago dut gure diska etxe guztietara iristea dirua lortu baino "

irudia

Asier Gozategiri egingo diogu gaurkoan elkarrizketa Gozategi taldeko trikitilari eta kantariari. Gozategi taldea aukeratu dugu, Euskal Herriko erromeriako talde ospetsua delako. Asier Gozategi 40 urteko mutila da, Ainhoa Gozategi, bere arrebarekin, Gozategi taldean jotzen zuena, baina orain Ainhoa ez dago taldean, hiru haurren ama zelako eta taldearentzat denborarik gabe geratzen zelako; gainera, kirol munduan (Orioko arraun taldean) sartuta dago.

Ihintza:-Zenbat urterekin hasi zinen trikitixa jotzen? Eta zure taldean?

Asier:-Trikitixa zortzi-bederatzi urte bete baino lehenago hasi nintzen jotzen eta taldean 20. urte urrena izango da.

I:-Badakigu aurten izango dela zuen 20.urte urrena eta oraingoz 6 diska atera dituzuela eta zazpigarrenaren bila zoaztela, 6 diska horietatik zein izan da arrakasta gehien izan duen diskoa? Eta gehien gusatatu zaizuena?

A:-Arrakasta gehien eman diguna eta gehien gustatu zaiguna 2. diskoa izan da, muxutxuen abestiak. Lehenengoak ere arrakasta handia izan zuen, baina, nire ustez 2. diskoak arrakasta gehiago eduki zuen.

I:-Jakin dugu azken diskoko produkzio lanetan musika munduan pertsona garrantzitsu eta ospetsu batekin ari zaretela lanean, nor da?

A:-Mikel Irazoki da, Bera Bidasoakoa, orain grabaketa lanetan gurekin dabilena. Bizkar Hezurra taldean eta Euskal Herriko zenbait taldetan ibili izan da eta orain Miguel Bose-ren produktore musikala da, zuzeneko produktorea.

I:-Zergaitik sortu zen taldea?

A:-Ainhoa eta ni hainbat erromerietan ibiltzen ginen trikitixa eta panderoarekin eta Arbizun, Nafarroan ematen nituen klaseak, eta bertan ezagutu nuen Iñigo, bajua eta gitarra jotzen duena. Eta hirurak hasi ginen herri txiki eta auzoetan erromeria jotzen, eta horrela erabat talde bihurtu arte.

I:-Nortzuk zarete taldean eta bakoitzak zein instrumentu jotzen duzue?

A:-Nik trikitixa jo eta ahotsa jartzen dut, Iñigo Goikoetxeak bajua eta ahotsa, Imanol Goikoetxeak gitarra eta ahotsa,( biak anaiak dira), David Gorospe zarauztarrak bateria. Horietaz aparte, aurtengo disko berria egiteko Joseba Aparizio eta Iñigo Perona tronpetariak sartu ditugu taldean.

I:-Zergaitik jarri diozue Gozategi izena taldeari?

A:-Hasieran trikitixa munduan ibiltzen ginen eta Gozategi anai-arrebak bezala ezagutzen gintuzten. Horregatik jarri genion ondoren Gozategi izena. Nahiz eta Gozategi taldea izan orain, oraindik ere ikusten ditugu Gozategi anai-arreben kartelak.

I:-Zenbat disko atera dituzue?

A:-Sei disko atera ditugu: lehenengoa 1995.ean, bigarrena 1996.ean, hirugarrena 1998.ean, laugarrena 2000. urtean, bostgarrena 2006.ean eta azkenengoa 2010.ean. Horretaz aparte, aurten zazpigarren diskoa aterako dugu, urrian.

I:-Non ensaiatzen duzue?

A:-Azken urte hauetan Zarautzen ari gara David bateria jolearen lokalean.

I:-Noiz eta non izan zen zuen lehen kontzertua Gozategi taldearekin? Zer sentitu zenuten?

A:-Lehenengo kontzertua Orion izan zen, oker ez banago, 1993an. Sentitu genuena kristona izan zen ordurarte hirukote bezala ibiltzen ginen eta gero ekipo guztiarekin batera. Eta talde bezala zerbait handia sentitu genuen.

  I:-Urte honetan diskorik ateratzeko  asmorik bai? Zein da ateratako azken diskoa?

  A:-Ateratako azken diskoa, seigarrena “bizi-bizirik” izan da. Eta urte honetan aterako da, urrian zazpigarren diskoa.  Disko hau, azken sei diskoren kanta ezagunen eta arrakastatsuen bilduma bat izango da. Eta disko hau Elkar-disko etxean grabatuta dago.

I:-Zein da musikari mailan ilusio handien egin dizun gertaera?

A:-Gauza asko daude, norbaitek esandakoa edo jendeak egindako harrerak, baina musikaren gauza hoberenetako bat tokiak eta jende berria ezagutzea da. Ospea eta dirua ... gauza horiek baino gehiago balio dute.

I:-Txapelketa batean parte hartu al duzue? Zenbatetan? Zer moduzko emaitza?

A:-Talde bezala ez dugu parte hartu, trikitixa txapelketetan berriz, arreba eta biok ibiltzen ginen taldea sortu aurretik urte pila batean eta emaitzak, batzuk onak besteak txarrak, denetik egon ziren.

I:-Zein duzu momentu honetan musika talderik gustukoena?

A:-Denetik gustatzen zait eta denetik entzuten dut baina momentu honetan entzuten ari naizena Benito Lertxundi da, izugarri musiko handia da niretzat.

I:-Gozategi taldearekin lan egiteaz gain beste lanik egiten al duzu?

A:-Bai, Orio Taberna pentsioan egiten dut lan, arreba eta biok ireki genuen. Lehen trikitixen klaseak ematen nituen baina orain ez ditut ematen.


I:-Musikaz aparte zein beste afizio dituzu?

A:-Kirola egitea eta ikustea gustatzen zait, baina futbola eta arrauna gustatzen zaizkit asko.

I:-2007 ko elkarrizketa batean irakurri dugu honako esaldi hau: “Nahiago dut ehun mila disko pirata saldu, bost mila original baino.” Zer esan nahi duzu esaldi horrekin?

A:-Nahiago dut gure diska etxe guztietara iristea horretarako ekonomikoki aberastu behar ez baldin bada ere.

Espero dugu Gozategi taldeari buruz irakurtzen pasa duzuen denbora gustatu izana eta Gozategi taldekoek zazpigarren diskoa ateratzean etxe guztietan entzutea.


Azalera itzuli