19. alea
edukiak
edukiak
Udarregi Ikastola

erreportaje nagusiaerreportaje nagusia

NAHI DUGUNA NAHI DUGUN BEZALA ETA NAHI DUGUNAREKIN

irudia

Marasma saretzen ekimenaren bitartez lehen aldiz galdeketa bat egin zitzaion euskal gazteriari zazpi herrialdeetan. Honela, lehen aldiz gazteek hartu zuten hitza. Usurbilen 16-25 urte bitarteko 100 gazteri egin zitzaien galdeketa eta talde bat elkartu zen herriko gazteriak ikusten zituen arazoei aurre egiteko. Iraultza Txikien Asanblada YA! (ITAYA). Gaur egun, ITAYA Gazte Asanbladak sei lan-ildo lantzen ditu: LZP (Lurralde Zatikako Plana), etxebizitza, euskara eta aisia, parekidetasuna, EHko egoera eta komunikazioa. Gazteriaren gehiengoak ilusioz ikusten du etorkizuna eta sortzen ari diren mugimendu berrien aurrean mobilizazioan, antolakuntzan eta gure eskubideen alde lan egin behar dugula uste dute. Egoera iraultzeko aukera gure esku dagoela diote, nahi duguna nahi dugun bezala eta nahi dugunarekin egin dezakegula da beraien leloa.Marasma saretzen ekimenaren bitartez lehen aldiz galdeketa bat egin zitzaion euskal gazteriari zazpi herrialdeetan. Honela, lehen aldiz gazteek hartu zuten hitza. Usurbilen 16-25 urte bitarteko 100 gazteri egin zitzaien galdeketa eta talde bat elkartu zen herriko gazteriak ikusten zituen arazoei aurre egiteko. Iraultza Txikien Asanblada YA! (ITAYA). Gaur egun, ITAYA Gazte Asanbladak sei lan-ildo lantzen ditu: LZP (Lurralde Zatikako Plana), etxebizitza, euskara eta aisia, parekidetasuna, EHko egoera eta komunikazioa. Gazteriaren gehiengoak ilusioz ikusten du etorkizuna eta sortzen ari diren mugimendu berrien aurrean mobilizazioan, antolakuntzan eta gure eskubideen alde lan egin behar dugula uste dute. Egoera iraultzeko aukera gure esku dagoela diote, nahi duguna nahi dugun bezala eta nahi dugunarekin egin dezakegula da beraien leloa.

 

Ihintza: Zuen helburua gazteria pasibotasunetik atera, berriz kaleak hartu, gazteria aktibatu eta gazteria elkartzea izan zen eta orain, zer esango zenuketeke, helburu horiek bete al dituzue? Ba al duzue beste helbururik etorkizunari begira?

Itaya: Ño… galdera potoloarekin hasi dugu elkarrizketa! Gure helburuetako batzuk dira goian aipatutakoak eta zaila da erantzun zehatz bat ematea. Orain urtebete sortutako talde bat izanik, lortu dugu gazte talde majo bat elkartu eta herrian oihartzun pixka bat egitea. Ekitaldi ugari antolatu ditugu eta jende dezentek hartu du parte hauetan. Helburuak ez dira data zehatz baterako betetzekoak, baizik eta epe luzerako. Horregatik, etorkizunari begira bide beretik jarraitu nahi dugu, herria mugitu eta ahalik eta jende gehiena elkartzen.

Ihintza: Zenbat kide zarete Itayan? Neska eta mutilen kopuruan alderik ba al dago?

Itaya: Ba 30 bat lagun izango gara. Bilerak egiteko nahiko komeri izaten dugu, eta zaila da denok libre izatea. Hala ere, talde polita osatzen dugu eta neska-mutilen kopurua nahiko parekoa dela esango nuke.

Ihi: Noiz eta non elkartzen zarete?


Ita: Bi bilera mota daude: Lan talde bakoitzak egiten duena azaltzeko (astean behin edo) eta denak elkartzen garena. Hau normalki bi astetik behin izaten da, nahiz eta maiztasun hori gehitu egiten den antolatutako zerbait prestatu behar denean.

Lekuari dagokionez, udalak herriko elkarteei uzten dizkien Etumetako lokaletan elkartzen gara. Egia esan, nahikoa lan izaten dugu hango gelarik handienean kabitzeko, ohikoa izaten da jendea aulkietan ezin eta, lurrean eserita egotea.

Ihi: Noiz hasi zineten Itayan?

Ita: 2011ko udaberrian Marasmako elkarrizketen ondoren elkartu ginen. Udaran herriko beste gazteengana zabaltzeko ekitaldi batzuk antolatu genituen (pelikulak, hitzaldiak, akanpada…) eta Irailan lan taldeak osatu genituen. Beraz, urtebete eskas.

Ihi: 16-25 urte bitarteko gazteak biltzen zarete. Nola lortu zenuten denak elkartzea?

Ita: Deialdi orokor bat izan zen herrian eta jende ezberdin asko bildu ginen. Ezta lan erraza adin ezberdinekoak elkartzea, eta oraindik ere horrekin borrokan gabiltza. Gazte jendeak oso ondo erantzun zuen, baina zenbat eta zaharrago orduan eta jende gutxiago animatzen da. Ea hori ere pixkanaka aldatzen Marasma saretzen ekimenaren bitartez lehen aldiz galdeketa bat egin zitzaion euskal gazteriari zazpi herrialdeetan. Honela, lehen aldiz gazteek hartu zuten hitza. Usurbilen 16-25 urte bitarteko 100 gazteri egin zitzaien galdeketa eta talde bat elkartu zen herriko gazteriak ikusten zituen arazoei aurre egiteko. Iraultza Txikien Asanblada YA! (ITAYA). Gaur egun, ITAYA Gazte Asanbladak sei lan-ildo lantzen ditu: LZP (Lurralde Zatikako Plana), etxebizitza, euskara eta aisia, parekidetasuna, EHko egoera eta komunikazioa. Gazteriaren gehiengoak ilusioz ikusten du etorkizuna eta sortzen ari diren mugimendu berrien aurrean mobilizazioan, antolakuntzan eta gure eskubideen alde lan egin behar dugula uste dute. Egoera iraultzeko aukera gure esku dagoela diote, nahi duguna nahi dugun bezala eta nahi dugunarekin egin dezakegula da beraien leloa. momentutik “politika” egiten ari gara. Eta Euskal Herrira begira ere lantzen dugu gai hau. Egia da antolatutako ekitaldi batzuetan ezker abertzalearekin bat etorri izan garela. Izan ere, gehienok ezkertiarrak eta abertzaleak garela esango nuke, baina ez gara ezker abertzalekoak eta ez gaude inora lotuta.

Ihi: Usurbilgo jendea bakarrik biltzen al zarete?

Ita: Beno, Usurbil eta Agiñakoak (je, je) . Gehien bat herriko gora beherekin ibiltzen gara eta herriko jendea biltzen gara. Hala ere, badago kontaktua inguruko gazte taldeekin ere.

Ihi: Itayak, Iraultza Txikien Asanblada YA esan nahi du eta Agaya, berriz, landare zein zuhaitzei euskarri modura laguntzen dien makila izaten da. Zer dela eta izen horiek? Marasma saretzen ekimenaren bitartez lehen aldiz galdeketa bat egin zitzaion euskal gazteriari zazpi herrialdeetan. Honela, lehen aldiz gazteek hartu zuten hitza. Usurbilen 16-25 urte bitarteko 100 gazteri egin zitzaien galdeketa eta talde bat elkartu zen herriko gazteriak ikusten zituen arazoei aurre egiteko. Iraultza Txikien Asanblada YA! (ITAYA). Gaur egun, ITAYA Gazte Asanbladak sei lan-ildo lantzen ditu: LZP (Lurralde Zatikako Plana), etxebizitza, euskara eta aisia, parekidetasuna, EHko egoera eta komunikazioa. Gazteriaren gehiengoak ilusioz ikusten du etorkizuna eta sortzen ari diren mugimendu berrien aurrean mobilizazioan, antolakuntzan eta gure eskubideen alde lan egin behar dugula uste dute. Egoera iraultzeko aukera gure esku dagoela diote, nahi duguna nahi dugun bezala eta nahi dugunarekin egin dezakegula da beraien leloa.


Azalera itzuli