18. alea
edukiak
edukiak
Udarregi Ikastola

erreportaje nagusiaerreportaje nagusia

GURE HERRIKO TABERNA MAITEA

irudia

1990.urtean sortu zen Aitzaga elkartea, eta lau urte geroago ireki zuten egoitza. Ezker abertzaleak sortu zuen. Horretarako hainbat herritarrek diru-laguntza bat eman zuten, gutxi gora behera 600€ ingurukoa. Gero dena bueltatuko zietela esan zieten. Elkarteak pribatua izan behar zuenez, Usurbilgo Jesus Mari Errekondo, Koldo Lizaso eta Arantxa Manterolaren izenean jarri zuten. Lokalak hiru gune ditu: bilera lekua, taberna eta elkartea.

Nahiz eta Guardia Zibilak grabaziorik eta argazkirik ez izan, 2006ko Urtarrilaren 19an Batasunako hainbat kide Aitzagara sartzen ikusi zituztela baieztatzen dute, hala nola, Arnaldo Otegi, Permach, Pernando Barrena, Rufino Etxebarria, Asier Imaz, Asier Arraiz, Juan Jose Petrikorena, Mikel Echaburu eta Imanol Iparraguirre. Hori dela eta, bilera bat egin zutela ondorioztatu zuten, eta bileraren edukiaren berririk ez zutela onartu arren, bilera ilegaltzat jo zuten. Honen ondorioz, lehen aipatutako hiru herritarrek, Fernando Grande Marlaskaren aurrean deklaratu behar izan zuten. “Talde armatuari” laguntza ematea leporatu zieten nahiz eta gero beraien aurkako neurririk ez zuen hartu epaileak. Bai ordea elkartearen aurkakoa, bi urtez ixteko agindua emanez.

2006 ko otsailak 11n, arratsaldeko 19:30ak inguruan, Guardia Zibilen lau patrol eta Ertzaintzaren sei furgoneta etorri ziren Usurbilera. Guardia Zibilak itxi zuen elkartea eta handik 50 metro ingurura Ertzaintzak Guardia Zibilen babesle lana egin zuen. Guardia Zibilak armekin eta zakurren babesarekin zeuden. Herritar asko inguratu ziren bertara eta beste batzuk taberna barruan zeuden. Oso azkar pasa zen dena, eta barrukoek dena zegoen bezala utzi behar izan zuten.

Hasiera batean, epaileak elkartea 2 urtetarako ixtea agindu bazuen ere, 6 urte luzez egon da itxita. 2 urte horiek igaro ondoren, herritarrek ez irekitzearen arrazoiak eskatu zituzten. Epaileak aldiz, eman zuen erantzun bakarra itxita zegoenez itxita jarraituko zuela izan zen.
Hala ere, herritarrek ez zuten etsi eta lanean jarraitu zuten hainbat ekitaldi antolatuz, manifestazioak barne.

Urte hauetan zehar, Jesus Mari Errekondo, Koldo Lizaso eta Arantxa Manterolarekin batera Aitzagaren sorkuntzan inplikatuta egon ziren beste hainbat herritarrek, Marlaskaren aurrean deklaratzeko, Madrilera bidaia asko egin behar izan zituzten.


2012ko Otsailaren 1ean, kotxe bat ibili zen Usurbildik barrena, herritarrei berri pozgarria komunikatzeko asmoz. Hurrengo egunean, arratsaldeko 19:30ak aldera berriz ireki zuten Aitzaga. Irekiera bertsoz eta trikitixaz animatuta egon zen. Atea giltzarrapoz itxia zegoen, eta Jesus Mari Errekondok eduki zuen hau irekitzeko ohorea. Ondoren, gerturatu zirenek barrura sartu eta orain dela 6 urte utzitako ia egoera berdinean aurkitu zuten taberna, gauzak zikinagoak egonik.

Orain, elkartea irekita dago, baina tabernak itxita jarraitzen du, berritze lanak egiten ari baitira.

Espero dugu hemendik urte batzuetara bere betiko martxa hartzea gure herriko taberna maiteak.


Azalera itzuli