18. alea
edukiak
edukiak
Udarregi Ikastola

erreportaje nagusiaerreportaje nagusia

GALTZA HAUEK GIZENA EGITEN AL NAUTE?

irudia

Anorexia duten pertsonek uko egiten diote beraien gorputza pisu egoki batean mantentzeari. Beldurra diote gehiegi jan, pisua irabazi eta gizentzeari, eta beraien itxurarekiko kezka
gehiegizkoa diote.

Oso argalak egon arren, oso gizen ikusten dira. Pisua ez hartzearren jatorduak murrizten dituzte eta horren ondorioz gaixotu egiten dira.
Gaixotasun hau batez ere 11-25 urte bitarteko pertsonek izaten dute, bere itxura fisikoagatik gehiegi kezkatzen direlako. Gehienetan emakumeak dira kaltetuenak, %10 bakarrik baita gizonen kopurua. Normalean oso onak izaten dira ikasketetan, baina autoestima txikia duten pertsonak izaten dira. Beren gosea modu obsesiboan kontrolatzen hasten dira eta ez dute beren bizitzaren kontrola edukitzen.

Gaixotasun hau duten pertsonek, gehienetan, hasieran karbohidratoak dituzten janariak baztertzen hasten dira, izan ere, karbohidratoak dituzten elikagaiek gizendu egiten dute. Ondoren grasak, proteinak eta likidoak uzten hasten dira, deshidrataziora iristen diren arte. Neurri honetara iristen badira litekeena da gonbitoak probokatzen hastea, kirol gehiegi egitea... Anorexia duten pertsonek %15-etik %50-ra galdu dezakete pisua. Gaixotasun honek arazo ugari ekarri ohi ditu batez ere psikologikoak, adibidez izaera aldatuz. Une horietan oso argala egon arren, beraien gorputza lodi ikusten dute.


SINTOMAK:

Elikadura gutxiago jaten hasten dira, grasa eta kaloriak dituzten janariak utziz.

Argal egonda ere, gizenak ikusten dira.

Ia egunero pisatu egiten dira.

Gezurra esaten diete bere ingurukoei esanez iada jan dutela.

Janaria ezkutatzen hasten dira.

Ariketa fisiko asko egiten hasten dira.

Kezkatzen hasten dira bere itxura fisikoarekin.

Ikasketetan arreta handia jartzen dute, baina azkar nekatzen dira.

Nekea, ahultasuna, zorabioak, zurbiltasuna, ilearen erorketa, azkazal urdinak, hotza eta idorreria (libratu ezina).

Nesken kasuan hilerokoaren irregulartasuna.


Beste datu batzuk
Anorexia bizi duten %95a emakume gazteak dira, baina hala ere, azken urte hauetan gizon kopurua ere igo egin da.
Normalean nerabezaroan hasten da, baina batzuetan lehenago.
Anorexia bizi duten pertsona kopurua igo egin da, baina zehazki ezin dugu jakin zenbat pertsonek zeren eta hori ezin da diagnostikatu.
Normalean 12 urterekin hasten dira edo baita ere 14 eta 18 urte bitartean.

Badira tratamendu berezi batzuk gimnasta, dantzari eta modeloentzako, beraiek egunero kirola egiten dutelako.




Informazio hau aztertu ondoren, ondoriozta dezakegu jende asko ez dagoela bere gorputzarekin gustura telebista kateek eta iragarkiek erakusten duten “gorputz perfektua” lortzen saiatzen direlako. Beraz, gure aholkua hau da: dieta orekatua egitea eta azkenik kirola egitea ona izan arren, gehiegi ez egitea.


Azalera itzuli