18. alea
edukiak
edukiak
Udarregi Ikastola

irteerakIrteerak

IRTEERA DBH3koek Eureka Zientzia museora

irudia

Martxoaren 1ean Eureka Zientzia museora joan ginen. Museora iritsi ginenean, hamaiketakoa egin genuen. 10:00etan museora sartu ginen, erakustaldi gidatua genuelako, bi gelak banatuta. Gure gidak, hainbat gela desberdin erakutsi zizkigun, eta gela bakoitzeko bitxikeriak azaldu. 11:30etan beste gida batekin bi gelak batera elektrizitateari buruzko hainbat gauza ikusi genituen. Gelakide batzuk parte hartu zuten bertako tramankuluetan, adibidez bola bat ukituz ile guztiak altxatzen ziren... 12:00ak aldera bukatu genuen bisitaldia, eta 13:00tak arte libre utzi ziguten museoan zehar nahi genuena ikusi eta jolasteko. 13:00ean kanpora atera ginen eta bazkaltzeko eta jolasteko denbora izan genuen, 13:45 aldera autobusa hartu eta ikastolara etorri ginen. 14:30ak arte itxaron genuen, izan ere arratsaldean klaseak izan genituen.


argazkiak ikusi

Argazki bilduma