18. alea
edukiak
edukiak
Udarregi Ikastola

erreportaje nagusiaerreportaje nagusia

XARMA HANDIKO KOSTALDEAK

irudia

Hondartza nudistak 1950. urtetik aurrera izan dira ezagunak. Hasiera Frantziako atlantikoan eta mediterraneoan izan zuten eta handik mundura zabaldu dira azken urte hauetan zeren ia herrialde guztietan daude gaur egun naturismoan oinarritutako hondartzak. Hondartza nudistak baztertuak egoten dira hiriko soinu eta kutsadurarengandik.

Europan nudismo gutxien egiten den lekuetako bat da Euskal Herria. 3.000 bat euskal herritarrek du hondartzan biluzteko ohitura, baina gehienek kanpoan egitea nahiago dute, udako oporraldietan. Euskal Herrian, ordea, badira tradizio handiko hondartza nudistak. Hondartza bat nudista izan edo ez, sarri, ohiturak agintzen du soilik. Berez, legeak edozein espazio publikotan biluzik egoteko eskubidea aitortzen baitigu guztioi.

Hala eta guztiz ere, badira zenbait hondartza nudista Euskal Herrian, denera 17 daude, honako hauek dira:

Gipuzkoakoak:

Aitzuri (Deba)
Algorri (Zumaia)
Alkolea hondartza (Mutriku)
Burumendiko hondartza (Mutriku)
Mendata(Hondartza) (Deba)
Sakoneta (Deba)
Santa Klara uhartea (Donosti)
Saturraran (Mutriku)
Zarauzko hondartza (Zarautz)
Zazpi Hondartzak (Mutriku )
Zurriola (Donostia)

Bizkaiakoak:
Azkorri (Getxo)
Barinatxe (Sopela eta Getxo artean)
Lapatza hondartzak (Elantxobe eta Ea-ren artean)
Meñakoz (Sopela)
Muriola (Barrika)
Ogella (Lekeitio)

Iparraldekoak:

Ondarraitz (Hendaia,Baiona)
Pavillon Royal Bidarte (Biarritz,Lapurdi)

Euskal Herrian, hondartzetan ez ezik, barnealdean ere badira nudismoa egiteko zenbait leku. Hainbat tokitan har daiteke eguzkia larrugorritan, honako hauek dira adibide batzuk:

1- Getxo: Arrigunaga.
2- Sopela: Barrika.
3- Ibarrangelu: Anzorak.
4- Ea: Natxitua.
5- Lekeitio: Hendai.
6- Donostia: Monpas eta Murgita eta Tximistarri kaleetan.
7- Hondarribia: Jaizkibelgo kaleetan.
8- Hendaia: Bizkiak eta Loia.
9- Bidarte: Erretegi kalea.
10- Miarritz: Ehun eskailerak.
11- Angelu: bertako hiruzpalau kaletan.
12- Nafarroa: Aioz eta Esa.
13-Araba: Ulibarri-Ganboa urtegietan.

Bestalde, nudistek diotenez, erankundeen axolagabekeriengatik, hondartza nudista gehientsuenek ez dituzte oinarrizko zerbitzuak. Nudismoa legezkoa den arren, erakundeek ezikusiarena egiten dute, bazterreko tokietan utzita. Nudismoa egiten duten pertsonek jende gehiago animatzea nahi dute, baina hala ere, gazte gutxi ausartzen dira arropa guztia kendu eta larrugorritan eguzkia hartzera. Horren arrazoi nagusia lotsa eta konplexuak dira, eta hortan , estereotipoek zuzeneko eragina dute.

Hala eta guztiz ere, azken urteotan ugarituz doaz hondartza nudistak eta adituek diotenez, egoera orain dela belaunaldi bat baino askoz itxaropentsuagoa da. Ideia horiek aurrera eraman ahal izateko Euskal Naturista Elkartea (ENE) sortu dute zenbait nudisten artean. Elkarte horren helburua, nudismoa sustatzea, nudistenganako errespetua bultzatzea eta legezkoa dela jendeari azaltzean oinarritzen da. Laburbilduz, Euskal Naturista Elkarteak duen helburu nagusia, nudisten eskubideak bultzatzea da.

2003tik urtero uztaileko lehen larunbatean zientoka lagun agertu ohi da Sopelako hondartzara ideia horiek aldarrikatu eta goiz pasa polit bat egitera. Inguru hauetan ezagutzen den ekimen nudista jendetsu eta entzunena bilakatu da honezkero. Lasterketa horrek bost kilometro izan ohi ditu baina maila desberdinetan banatzen da: gizonezkoena, emakumezkoena, 40 urtetik gorako beteranoena, elkarteko gizon nahiz emakumezkoena eta azkenik 14 urtetik beherakoena, infantilena, azken hauek distantzia erdia egiten dute.1999. urtean 49 korrikalarik besterik ez zuten parte hartu, baina 2004. urtean 130 korrikalari inguruk hartu zuten parte, biluzik, jakina.

Munduko 10 hondartza nudista ezagunenak honako hauek dira:
1.- Montalivet hondartza. Frantzian aurkitzen da, lehenengo sortutako hondartza nudista da eta inguruan hotel, kanpin eta denda asko ditu. Ez omen du aurkaririk munduan.
2.-Ocho Rios hondartza. Jamaikan aurkitzen da, bikoteentzako egokia da, hondartza pribatua baita eta isla txiki batean kokatuta dago.
3.-Wreck hondartza. Kanadan aurkitzen da, unibertsitatearen ondoan dagoenez, gazteei asko gustatzen zaie bertara joatea eta hiru kilometroko hondartza da.
4.-Samurai hondartza. Australian aurkitzen da, kilometro erdiko hondartza da, bertan joko olinpiko nudistak praktikatzen dira.
5.-Hedonism II hondartza. Hau ere Jamaikan aurki dezakegu, 11,2 kilometro inguru ditu eta bikoteentzako aproposa da.
6.-Praia do Phino hondartza. Brasilen aurkitzen da. 1987.urtean sortu zen, Brasileko lehen hondartza nudista da. Bisitatzeko garairik hoberena azaroatik martxoa bitartera da.
7.-Red hondartza. Grezian aurkitzen da, 1968. urtean ezaguna egin zen hippi asko gerturatzen zirelako bertara.
8.-Haulover hondartza. Floridan aurkitzen da. Estatu Batuetako hondartza nudista ofizial bakarrenetakoa da.
9.-Red, White and Blue hondartza. Californian aurkitzen da, orain dela 30 urte sortu zen.
10.-Little hondartza. Hawaiien aurkitzen da. Isolatutako hondartza bat da eta arrokez eta oihanez inguratuta dago.

Ondoren, iritzi desberdinak ikusteko 15 urteko bi ikasleri eta bi irakasleri hondartza nudisten inguruan galdera batzuk egin dizkiegu, hauek dira erantzunak.
-Bi ikasleak inoiz ez dira hondartza nudista batean izan. Aldiz, irakasleetako bat Zarautzeko eta Menorkako hondartza nudistan izan da.
-Bi ikasleei ez litzaieke gustatuko hondartza nudistara joatea, ez liratekeela eroso sentituko diote, baina hondartza nudistara inoiz joan ez den irakasleak dio ohituragatik ez dela joaten hondartza nudistetara eta ez zaiola axola hondartza nudista batera joatea.
-Bi ikasleei ez litzaieke gustatuko hondartza guztiak nudistak izatea baina irakasleen ustetan zona gehiagok egon beharko lukete, denek askatasunez gozatu ahal izateko.
-Bi ikasleak eta irakasleetako bat erosoago sentituko litzateke nudista ez den hondartza batean, aldiz beste irakaslea bi hondartzetan sentituko zen eroso.
-Bai bi ikasleek eta bai bi irakasleek ez lituzkete hondartza nudistak debekatuko, beraien ustetan nahi duenak eskubidea du hondartza nudistetan biluzik ibiltzeko.


Bukatzeko, ondorio gisa esan dezakegu, kontua ez dela jantzita edo biluzik ibiltzea, baizik eta bakoitzak pentsatzen duenagatik ez diskriminatzea. Beraz, ez ditugu desberdin tratatu behar biluzik doazenak eta biluzik ez doazenak, zeren denak pertsonak gara eta ez gara desberdinak izango soinean daramagunagatik.


Azalera itzuli