18. alea
edukiak
edukiak
Udarregi Ikastola

erreportaje nagusiaerreportaje nagusia

SANTIXABELAK

irudia

Usurbil Gipuzkoan dagoen herri txiki bat da, baina jende askok ez ditu ezagutzen bertan egiten diren gauzak. Guk badakigu zein ospakizun ospatzen diren bertan eta testu honetan kontatuko dizkizuegu Usurbilgo Santixabelei buruzko ezaugarriak, Usurbilgo festa nagusiak baitira, hori dela eta Joxe Torregarai-ri elkarrizketa bat egin diogu jai batzordean ibili zelako eta hainbat gauza kontatu dizkigu.

SANTIXABEL EGUNA, UZTAILAK 2
Usurbilgo Santixabelak nahiz eta oso ondo ez jakin noiz ospatzen hasi ziren, esan dezakegu 1689 urte aldera sortu zirela, edo behintzat urte horretakoa da Udaletxean lortu dugun Santixabelen inguruko dokumenturik zaharrena.
Horretarako Usurbilgo gizon bati elkarrizketa bat egin diogu, Joxe Torregarai-ri.:

JOXE TORREGARAI-ri GALDEKETA:

Ihintza:-Zein urtetan jaio zinen eta zein urtetakoak dira gogoan dituzun lehenengo Santixabelak?Inoiz debekatu al ziren Santixabelak Usurbilen?
Joxe Torregarai:-1937ko abuztuaren 17an jaio nintzen. Nik 14 urte nituela gogoratzen ditut nire lehenengo Santixabelak, eta ez dira inoiz debekatu Usurbilen.
I:-Nolakoak ziren zure gazte denborako Santixabelak; nola ematen zitzaien hasiera festei? Zenbat egun irauten zuten? Gauean edo egunez izaten zen festa gehiago?
J:-Lehen txupinazoarekin ematen zitzaien hasiera festei eta horren ondoren buruhandiak ateratzen ziren erraldoiekin batera giroa animatzera. Festek sei egun irauten zuten astelehenean hasi eta ostegun arte, ostiralean jai edukitzen zuten denek eta ondoren, berriz segitzen zuen festak igandera arte. Guretzako egunez festa gehiago zegoen gauez baino.
I:-Nolakoa zen herritarren parte – hartzea festetan?
J:-Gehien bat 50 urte ingurukoak izaten ziren festak antolatzen zituztenak, denek animo askorekin noski eta baziren ere gazteek antolatzen zituztenak, jokoak adibidez.
I:-Izaten al ziren kanpotik ekarritako ikuskizunak? Zein? Herri kirolek protagonismo handia al zuten ikusleen artean?
J:-Ez, ez zuten kanpotik ikuskizunik ekartzen, guztia herritarren artean egiten zen, baita ikuskizunak ere. Bai, esan dezakegu herri kirolek protagonismo pixka bat bazutela, denetik pixka bat antolatzen zuten eta parte hartzen zutenak hogei urtetik beherakoak izaten ziren.
I:-Zein ikuskizun izaten zen zuretzako gustukoena?
J:-Niri gustatzen zitzaizkidan ikuskizunak asko ziren baina gehien bat idi-dema, lokotxak eta irinaren jokoa, zaku lasterketa, eta “kukaña” ziren, agian, zuek ez duzue jakingo zer den “kukaña” ezta?Ba “kukañan” jolasteko, egur luze bat behar zen, azpian hondarra jarri behar zitzaiona, punta batean dirua dago eta egurra xaboiez igurtzita dago horrela jendeak irrist egin dezan
I:-Nola lortzen zen festak ospatzeko dirua; udalak emanda, herritarren borondatez?.
J:-Udalari eskatzen genion, baina beti diru gutxi ematen zigutenez, batzuetan tabernei eskatu behar izaten genien.
I:-Zein izaten zen festetako jantzi egokiena edo erabiliena?
J:-Festetako jantzi tipikoena,“Mil rayas” galtzak, gerriko bat eta alkandora cuello gabekoa zen.
I:-Betidanik izan al dira “oilasko -biltzaileak” Usurbilen?Zein helbururekin doaz baserritik baserrira?Zer egiten zen baserritarrek emandako jakiekin ( oilaskoak, untxia ...)?
J:-Bai, ni jaio naizenetik behintzat, beti ezagutu izan ditut oilasko-biltzaileak, bai nire aitak eta nire aitonak ezagutu izan dituzte. Oilasko biltzaileen helburu nagusia baserritarrei poza ematea zen, eta derrigorrez etxeko andrearekin dantza egin behar genuen. Oilasko biltzaileetan herriko jendeak zuen lotsa gutxien, herrian denak ezagutzen baitzituzten, eta baserriko jendeak lotsa gehien, ez zutelako beste pertsonekin erlazionatzeko ohiturarik . Herrian, berriz, emakumeak menbriloa sagarrarekin eta tortillak prestatzen egoten ziren, ondoren herriko jendeari, zein oilasko biltzaileei banatzen zitzaien. Gero gauean oilasko biltzaileak alkatearekin elkartzen ginen, lortutako oilaskoak jateko.
I:-Elizaren presentzia (apaizak, praileak, mojak ...) izaten al zen festetan?
J:-Ez, elizak ez zuen parte hartzen, ez apaizek, praileek, mojak ...
I:-Kontatuko al zeniguke festetan bizi izandako pasarte xelebreren bat?
J:-Nik hamabi urte nituenean gertatu zen. Kale erdian mahai bat zegoen karameluz betea, eta bi baserritar karamelu horiek hartu nahi zituzten. Orduan karamelu horiek hartzeko mahai azpian sartu zen baserritar bat, eta altxatzen hasi zen, horrela mahaia irauli eta besteak karameluak har zitzan.

Horrezgain, festetko egitarauak ere konparatu ditugu, bi urte ezberdinetakoak: 1948 eta 2011

1948ko egitaraua:

Uztailaren 1 (osteguna)
20:00: Salvea San Salvador elizan, Eslava lau doinuetara kantatzen.
Jarraian, kalejira alaiak.

Uztailaren 2 (ostirala) Santixabel eguna
7:00: Esnadei alaiak.
10:00: San Salvadorreko Parrokian Meza Nagusia, D. Ignacio Urquia hizlariarekin eta Pedro Bilbao-ren zuzendaritzapeko eliz koroarekin.
11:15: San Sebastiango Juglare musikalari Bandaren sarrera, Ansorena Maisuak gidatua.
17:00: Pilota partidua:
Herriko afizionatuen arteko esku pilotako Herri Txapelketaren finala; eta jarraian, irabazleei sari banaketa.
Ondoren, 22:00 arte eta 23:00tik 1:00 arte musika udaletxe aurreko plazan, Donostiako Juglare musikalari Bandaren kargu, herriko txistulariak, eta Pepe Andoain soinu-jotzaile paregabea, laguntzaileekin.

Uztailaren 3 (larunbata)
7:00: Esnadei alaiak.
9:00: Oilasko biltzaileen irteera.
11:00: Oilasko biltzaileen etorrera eta sari banaketa.
18:00: Zinten bizikleta froga, herriko emakumeek eginiko zintekin.
19:00: Soka-tira lehiaketa Kalezaharko, Aginako eta Kaxkoko mutil koadrilen artean.
20:00: Toka eta lokotxa lehiaketak eta beste joko ezagun batzuk.
22:00 arte eta 23:00tik 1:00ra, musika udaletxe aurreko plazan herriko soinu-jotzaile eta txistulariekin.

Uztailaren 4 (igandea)
7:00: Esnadei alaiak.
10:00: Meza Nagusia.
12:00: Txirrindulari karrera herriko afizionatuentzat: “Usurbil – Intxaurrieta – Txikierdi – Usurbil – Intxaurrieta – Usurbil” zirkuitua.

Jarraian, irabazleei sari banaketa.
17:00: Pilota partidua:
Inciarte eta Soroa, Iturralde eta Echeverriaren aurka. Ondoren, 1:00 arte, musika udaletxe aurreko plazan, Inda musika taldearen kargu, eta Pepe Andoain soinu-jotzailearekin eta bere laguntzaileekin.

Eta hemen berriz iazko Santixabeletako egitaraua:

SANTIXABELAK 2011


EKAINA 30

Osteguna

UZTAILA 1

Ostirala

UZTAILA 2

SANTINAXABEL EGUNA

Larunbata

UZTAILA 3

Igandea

10:00 Umeen egunaren hasiera, jaietako

kanta eta dantzarekin.

10:00-13:00 Herri kirolak HHkoentzat.

Ginkana LH eta DBHkoentzat.

Puzgarriak.

Jolas parkea: giza futbolina, Txu-txu

trena, zezen mekanikoa, quads,

errokodromoa eta tirolina.

13:00-13:30 Buruhandiak trikitilariekin.

13:30 Bazkaria (norberak berea ekarrita,

edaria eta postrea banatuko da).

15:00-17:00 Tailerrak: makillajea, eba

pinak, malabarak eta pinpilin pauxa.

Puzgarriak.

Jolas parkea: giza futbolina, Txu-txu

trena, zezen mekanikoa, quads,

errokodromoa eta tirolina.

16:30 XXI. Igel Joko txapelketa

Artzabalen.

17:00 Txokolatada.

17:00 Txosnen irekiera eta gazte

olinpiadak (16 urtez gorakoentzat)

Askatasuna plazan.

17:45-19:00 Ikuskizuna frontoian:

Gramola.

19:00 Buruhandiak txistulariekin.

19:30 Bertso triki poteoa.

20:00 Txupinazoa frontoi inguruan,

Usurbil Zero Zabor taldearen eskutik.

Ondoren, sabel dantza eta saloi dantza

erakustaldia frontoian.

23:00 Kontzertua txosnetan: Itziarren semea, Egurrata Kitto eta Willis Drummond.

05:30 Oilasko biltzaileen gosaria.

09:00 Esnadeia trikitilariekin.

10:30 Haur eta gaztetxoentzako IX. Pintura

Lehiaketa (materiala bertan banatuko da).

11:30 Toka txapelketa Artzabalen.

13:00 Pintura Lehiaketako sari-banaketa.

14:00 Oilasko biltzaileen bazkaria.

Ondoren, oilasko biltzaileen jokoak.

16:00 Ur-bataioa Oiardo Kiroldegian.

18:00 Buruhandiak Zumartxan

txarangarekin.

19:00 Tortilla patata txapelketa txosnetan.

19:00-21:00 Helduen danborrada.

21:00 Herri afaria txosnetan.

23:30 Kontzertua frontoian: Governors, Ze

Esatek! eta Hotzikara.

24:00-01:00 Helduen danborrada.

01:30 DJ Bull txosnetan.

02:00 Platano dantza txosnetan.

09:00 Esnadeia txistulariekin.

09:30 VII. Kayak jaitsiera Alirin (Zubieta).

10:00-11:30 Santixabel Bola Txapelketa irekia.

11:00 Meza Nagusia.

12:00 Umeen danborrada udaletxe aurretik

hasita.

12:00 Kantujira Kuxkuxtu taldearekin.

Jarraian, lore eta salda banaketa dema plazan.

14:30 Kantu-zikiro-jana txosnetan. Ondoren,

kantu emanaldia.

16:30-17:30 Santixabel Bola Txapelketa irekia.

17:00 XXXVIII. Pilota Txapelketako finalak

(gizonezkoak).

18:00 Buruhandiak Zumartxan txarangarekin.

20:00 Euskal presoen eskubideen aldeko

ekitaldia.

22:00 Bertso-saioa frontoian. Bertsolariak: A.

Egaña, S. Lizaso, M. Lujanbio, S. Colina, U.

Iturriaga eta A. Azpiroz. Gai-jartzailea: Imanol

Arabaolaza “Txatxari”.

Jarraian, XXXV. Santixabel Bertsopaper

Lehiaketako sari banakea.

Ondoren, dantzaldia frontoian: Triki ta Ke.

01:00 Karaokea txosnetan.

09:00 Esnadeia dultzaineroekin.

Egun osoan, dultzaineroak.

11:30 Zanpantzarrak.

11:30 Herri kirolak.

3. mailako Euskadiko Aizkolari

Kanporaketa. Bertan, herriko

aizkolariak ere izango dira.

12:00 Meza Nagusia.

12:30 Aoizko erraldoiak eta

Murtxanteko jotariak.

13:00 Herriko dantzarien emanaldia.

14:00 Jubilatuen bazkaria.

15:30 XV. Mus txapelketa txosnetan.

18:00 Buruhandiak eta erraldoiak

dultzaineroekin.

18:30 Herri kirolak. Usurbilgo harria

altxatzeko marka jartzea

(gizonezkoak).

Ondoren, giza proba: Usurbilgo

selekzioa (1.000 kg-ko harria) idiparearen

aurka (1.800 kg-ko harria).

19:00 Skandalue elektrotxaranga.

23:00 Jaien bukaera azken trakarekin.

23:30 Herriko musika taldeen bertsiogaua

txosnetan.


Hau guztia gutxi balitz, Usurbilgo liburutegiko Marian-ek datu bitxi hauek eman dizkigu:

hasiera batean festak Eguberrietan egiten omen ziren, oporretan, baina uholde batzuen ondorioz festak udarara pasa zituzten, uztailera. Eguberrietan ziren festak zortzi-hamar egunez ospatzen ziren eta diru laguntza udaletxeak ematen zion jai batzordeari. Orain lau-sei egunetakoak izaten dira.

Hau guztia esanez, gure iritziz, Santixabelen historia, usurbildarrek ezagutzea oso garrantzitsua da; eta espero dugu aurtengo Santixabelak ere beti bezain ondo igarotzea.



Azalera itzuli