18. alea
edukiak
edukiak
Udarregi Ikastola

erreportaje nagusiaerreportaje nagusia

'ONDO MOLDATZEN NINTZELA IKUSI NUEN...'

irudia

1984ko uztailak 27 an jaio zinela, pilotari atzelaria zarela. Arruti izenez ezaguna zarela, Asperekin 332 partidu jokatu dituzula eta horietatik 175 irabazi. Profesionaletara pasa aurretik, 2005ean irabazi zenituen txapelketak: GRAVN sub 22koa, Mungiako txapelketa, Añorgako txapelketa, Usurbilgo txapelketa, eta azkenik, banakako Amezketako txapelketa.
Orain galderekin hasiko gara:

Kaixo Asier:

Ihintza: Zenbat urterekin hasi zinen pilotan jokatzen?
Asier. “Gutxi gorabehera 7 urterekin. Ordu arte judoan aritu nintzen 6 urte arte, eta gero pilotan
hasi nintzen.”

Ihintza: Nondik datorkizu pilota zaletasuna?
Asier: “Ba...inondik. Gurasoak ez ziren pilotan ibiltzen, baino lagunak ikusita, probatu egin
nuen, eta ondo moldatzen nintzela ikusi nuen.”

I: Zein da zure ustez jokalaririk osoena gaur egungo pilotarien artean?
A: “Ba... igual, momentu honetan, 2 ikusten ditut, Aimar Olaizola eta Irujo. Nahiz eta batzuetan
Irujok burua galdu. Aimar, igual konpletoagoa da.”

I: Nola sentitu zinen duela ia 6 urte Asperekin lehenengoz debutatu zenuenean?
A: “Pixkat sorpresa izan zen, afizionatutan ondo nenbilen, ez neukan inolako aurrekontraturik.
Bat batean, debutatzeko aukera eman zidaten, eta sorpresa handia hartu nuen.”

I: Ondorioztatu dugu zure urterik onena, 2005 izan dela. Profesionaltasunerako bidean
lagundu al zizun?
A: “Bai noski, afizionatu mailan txapelketa asko irabazteak profesionaletara salto emateko
aukera ematen du.”

I: Zein izan da zuk irabazitako txapelketarik gustukoena?
A: “Igual Amezketako buruz buruko txapelketa eta gero GRAVN sub 22ko txapelketa, oso
inportantea baita Euskal Herri mailan, eta hori irabaztea ba... oso ona da.”

I: Martin Alustizak profesionalen munduan sartzen lagundu al zizun?
A: “Ba ez dakit, ez dut uste, gainera Martin Alustizak lehenik Asegarcen ibiltzen zen eta ni
Aspen hasi ondoren etorri zen bera, baina igual entxuferen bat izango zen baina ez dut
uste.”

I: Zer moduz moldatzen zara zure Aspeko kideekin?
A: Oso ondo kideen artean harreman ona dago eta bueno... oso ondo eramaten gara
denok elkarrekin.”

I: Non entrenatzen duzu? Zenbat debora?
A: “Astean bitan. Tolosako gimnasiora joaten nahiz fisikoki entrenatzera, eta astean behin edo bitan Eibarrera frontoian ibiltzera.”

I: Jakin dugu baita ere gazteagoa zinenean txikiei pilotan jokatzen erakusten zeniela. Gustoko al zenuen lan hori?
A: “Bueno, bai, beti zuk dakizuna txikiei erakustea beti da gustukoa, baina, nik erakusten nienei momentu honetan gutxik segitzen dutela usten dut, eta hori ez da seinale ona. (barrez)”

I: Zenbat urterekin pentsatzen duzu pilotatik erretiratzea?
A: “Hori beraiek esango didate, nik ahal dudan denbora gehiena jarraitu nahi dut, baina oraingo egoera ikusita beraiek esan arte. Oraingoz urte eta erdi gehiagorako kontratua daukat eta ez dakit hori bukatzean zer gertatuko den.”

I: Pilotaz gain zein kirol duzu gustuko?
A: “ Futbola. Gaztetan bietan ibiltzen nintzen, futbolean eta pilotan, eta pilotan onagoa nintzenez pilotan jarraitu nuen, baina futbola telebistan ikustea ere asko gustatzen zait.”

I: Ondo irabazten al duzue pilotariek?
A: “Ni nagoen mailan beste edozein enpresa batean lan egiten duenak bezain beste irabazten da, baina lehenengo mailan daudenak asko irabazten dute.


Azalera itzuli