18. alea
edukiak
edukiak
Udarregi Ikastola

albisteakerreportaje nagusia

USURBILGO BANKETXE BATEAN LAPURRETA

irudia

2012ko otsailaren 3an, Usurbilen, atrako bat egon zen Zubiaurrenea kaleko Caja Rural De Navarra banketxean. Atrakatzaileak, 42 urte dituela esaten dute eta lehenago Usurbilen bizi izandakoa da.

Lapurreta, goizeko 10:00etan hasi zen, atrakatzailea, aurpegia tapatuta eta pistola batekin sartu zenean. Segituan, bankuko langilea eta bezero bat komunean sartu ziren, baina bera sartu bezain laster, alarmak jo zuen, ertzaintzari abisatuz. Atrakatzailea barruan egon zen bitartean, diru billete batzuk erre zituen, ertzaintza buruarekin hitz egiten zuen bitartean. Atrakatzailea ateratzen ez zenez, bere lehengo bikoteari deitu zioten ea lapurreta bertan behera uzteko konbentzitzen zuen.. Ordu eta erdi geroago lortu zuten atrakatzailea bankutik ateratzea eta ertzainek atxiloturik eraman zuten. Bertako langilea anbulantzian eraman zuten, antsietate atake batek emanda.


Azalera itzuli