18. alea
edukiak
edukiak
Udarregi Ikastola

albisteakerreportaje nagusia

UDARREGIKO TXIKIZIOAK

irudia

Aurreko Martxoaren 9an, ostiral gauean, kontzertuen bitartean, gazte batzuek hainbat txikizio egin zituzten Udarregi ikastolan. Ikastolako paretetan hainbat pintada egin zituzten zenbait irakasleei iseka eginez, baina ez hori bakarrik, sarrerako txirrina erre, pertsianak puskatu eta eskailerak txikitu zituzten.
Hurrengo astelehenean, martxoak 12, irakasleak eta ikasleak ikastolara joatean sorpresa desatsegin horrekin aurkitu ginen. Ondoren, ikasle guztiak gelan zeudenean, zuzendaria gelaz-gela pasa zen esanez egileek ondorioak izango zituela eta ea zer iruditzen zitzaigun egindakoa.
Egileak ez du bere burua aurkeztu.


Azalera itzuli