17. alea
edukiak
edukiak
Udarregi Ikastola

erreportaje nagusiaerreportaje nagusia

Ibili, erori eta altxatzearen oinarrizko legea...

irudia

Orain euskal herriko euskal rock musika talde ospetsuenetako bati buruz hitz egingo dizuegu, Berri Txarrak hain zuzen ere. Aurtengoan beste disko bat kaleratu dute, Haria izenarekin, eta hori buruz ere hitz egingo dizuegu, arrakasta handia izan baitu.

1994an Lekunberrin, Nafarroan sortu zen talde hau. Talde honek 7disko eta dokumental bat kaleratu ditu oraingoz. Hasieran lau taldekide ziren, Gorka Urbizu, Aitor Goikoetxea, Mikel Lopez “Rubio” eta Aitor Oreja. Hauek lau diska atera zituzten: Berri Txarrak (1997), Ikasten (1999), Eskuak-Ukabillak (2001) eta Libre (2003).

2003-an, azken diska atera ondoren Aitor Orejak taldea utzi zuen. Taldeak hirukoa izatea erabaki zuen, eta 2005-ean Jaio.Musika.Hil diska kaleratu zuten (AEB). Diska honekin hiru urtetan berrehun emanalditik gora eskeini zituzten, Japonia, Taiwan, Nikaragua, Mexiko, AEB... eta Europan barrena hainbat tour etorriko ziren, horietako bat Rise Against taldea gonbidatuta.

Bira erraldoi horretan bizitakoak gordetzeaz batera Berri Txarrakek hirurogeita hamar minutuko dokumentala kaleratu zuen, Zertarako amestu hain zuzen ere. Rockumental hau GOR-ek kalratu zuen 2007. urtean. Dokumental hau zine jaialdietan hautatua izan zen, adibidez Gasteizko zinemastean, eta baita Portobelloko film festibalean.

2009ko Apirilean Chicagora joan zen musika talde hau Steve Albini soinu ingeniariarekin bateratuta, seigarren diskoa grabatzeko asmoz, Payola izenekoa.

2011. urtean, Gider Izagirre bateria-jotzaile kide berri zutela, hirukoak zazpigarren estudio lana grabatu zuen, Ross Robinson ekoizle handiarekin. Berri Txarrak Los Angelesen izan zen berrogeita hamar egunetan Rossen Veniceko estudioan HARIA grabatzeko asmoz. Disko hau 2011 ko azaroan kaleratu zen Bartzelonako Kaiowas disketxearen eskutik.

Haria Berri txarrak-en diskorik pasionalena dela esan genezake ziurrenik, kanta bilduma biribila du, Gorkaren pop melodiek talka egiten duten azpitik daukaten itsaso uher instrumental bortitzenarekin. Disko honetako FAQ kantuan, Matt Sharpek ahotsak sartu zituen (weezer ohia eta The rentals).

Hariako kanta sorta hauxe da:
1-Sugea Suge 2-Albo- kalteak 3-Haria 4-Guda 5-Lepokoak 6-Iraila 7-Harra 8-Makuluak 9-FAQ 10-Non Bestela 11-Soilik Agur 12-Lehortzen.

Denetarik dagoela esan genezake, baina gure ustez eta jende askoren ustez, Berriren berezko estiloa definitzen duena Faq bera da.

Haria, aurten kaleratu duten diskoak arrakasta handia izan duela ikusi dugu, beraien webgunean dioenez, Bilbon berrikusita zeukaten kontzertuko sarrera guztiak agortu egin dira. Durangoko azokan ere diskak arrakasta handia izan zuela ikusi zen, den denak saldu baitziren. Baina beste diska guztiak ere bai.



Azalera itzuli