17. alea
edukiak
edukiak
Udarregi Ikastola

erreportaje nagusiaerreportaje nagusia

SARE ENDREDATUAK

irudia

Sare sozialetan kontu handiarekin ibili beharra dago, izan ere, ezin dira datu pertsonalak, hainbat argazki,... igo eta kontu handiarekin ibiltzen ez bazara, arazo handietan sar zaitezke. Lehenik sare sozialak zer diren azaltzea erabaki dugu, zuek zer nolako lekuetan sartzen zareten jakiteko eta azkenik gure helburu nagusia, hemen emandako informazioarekin erabilera honetan zuek kontu gehiago izateko.

ZER DIRA SARE SOZIALAK?

Interesak edo zaletasun komunak konpartitzen dituzten komunitate birtualak edo joko antzekoak direla esan genezake. Partaide bakoitzak Webtoki bat eskuratzen du, pertsonalizatzen du eta bertan komunikatzeko tresnak erabiltzen ditu (blogak, eztabaida-foroak, irudiak, bideoak, soinuak igotzeko tokiak...) . Tresnen bitartez bere iritziak, informazioak, artxiboak eta abar adierazi eta elkartrukatu ditzake. Beste partaideekiko elkarreragina "gonbidapenak" eta "lagunak" egiten sortzen da. Era berean zaletasun bereak dituzten taldeak daude.
Sare sozial ezagunenak, hala nola, Tuenti, MySpace edo Facebook, irekiak dira, hots, ez dago isolatzerik beren partaideen artean. Ikas tresna informalak dira , informazioa eta artxiboak askatasun osoz zirkulatzen.
Hezkuntzan erabilgarrienak Sare itxiak dira.
Online gizarte-sareen arriskuak
Identitate ordezkapena
Beste pertsona batek zure lekua hartu dezake, iruzurrak gauzatzeko edo eta psikologikoki mina sorrarazteko. Zure lagunak iraindu eta zure erreputazioa hondatu dezake.
Faltsutze-delituak oharkabe burutu
Pertsona guztiek duten pribatutasunerako, irudirako , ohorerako, eta abarrerako eskubideak urratu ditzakezu nahi gabe, argazkiak edo eta iruzkinak argitaratzerakoan adibidez.


Ziberbullying-a
Sare hauen bidez, adingabekoek beste adingabekoen erasoak jasotzeko arriskuan jartzen dira era ezberdin askotan.


Grooming-a
Sare sozialetan helduek parte hartu dezakete. Sarean adingabe bezala identifikatuak dauden haurrek, helduak eurekin kontaktuan jartzeko eta grooming prozesu bat hasteko (argazkiak lortu, …) arriskuan jartzen dira.


Sexting-a
Sare sozialak argazki erotikoen hedapen gune bezala baliagarri izan daitezke eta honela sexting arriskua bultzatu.
Identitate digitalaren aurkako kalteak
Edozein online sare sozialean, hirukoen eskura guk argitaratzen dugun informazioa (datuak, iruzkinak, argazkiak, bideoak) edo besteek argitaratzen dutena, gure online erreputazioa kaltetu ahal du familia, ikasketa, lana, eta barreko ingurunetan.


Kalte psikologikoak
Ziberbizikidetza arauen hausteak kalteak eragin ahal dizkigu sare sozialetan, bai eta beste erabiltzeei ere. Antsietatea, ezinegona, haserrealdiak, erasoak, … bezala azaleratu daiteke.


Menpekotasuna
Sare sozialak Internetaren gehiegizko erabilpen iturria izan daitezke.
Lapurretak, erasoak, etab. erraztu
Gure egoeraren informazioa argitaratzerakoan (non, nola, noiz, norekin) kaltea modu ezberdin askotan eragin ahal digun edozeini datuak ematen ari gara.


Iragarki delikatuak
Gertakari zehatz batzuk iragartzeak (jaia etxean, adib.) ustekabeko ondorio ezatseginak eragin ditzake.


Birus eta beste malware-a
Sare sozialak gero eta maiztasun handiagoz dira malware ezberdinen erasoen helburua eta hedabidea. Askotan erabiltzen duten taktika sozialak, baliabideetara egokituak, erabiltzailea engainatu eta bere ordenagailuan instalatzeko asmoaz.


Datu bereziak
Zenbait sare sozialek datu bereziak eskatzen dituzte arraza, ideologia, erlijio edo eta sexu-joera datuak adibidez. Beste batzuetan, sare sozial edo komunitate birtual baten partaide izatearekin datu hauek inplizitu dira.


Zure edukiaren jabegoa
Zenbait sare sozialek zure argazki, bideo eta argitaratzen duzun beste edukiaren jabeagoa hartzen dute edo eta hartu ahal dute. Sakonean irakur itzazu erabilera baldintzak.


Eduki kaltegarriak
Zenbait sareetan, bereziki eduki multimedia dutenetan, adingabekoentzat kaltegarriak diren edukiak edo adinduentzat bakarrik diren edukiak egon litezke.
Edukiaren hedapena hutsegite edo eta erasoengatik
Ezagunenak diren sareak cracker eta birusen erasoen helburua dira maiz eta baita hutsegite edo bug-ak izaten dituzte ere. Nahi gabe, erabiltzaileek sareetan gordetzen dituzten datuak eta edukiak azaldatu daitezke internet osoaren eskura.
Pentsatu: Nori ematen ari naiz niri buruzko datuak?
Sare sozialetan erabiltzailearen perfilean sartzen ditugun datuak oso interesgarriak dira marketing enpresa edo eta inteligentzia bulegoentzat. Ongi informatu zaitez nori uzten diozun zure datu guzti horiek jakiten.
Datu pertsonalen gaineko legeen haustea
Herrialde ezberdinetako Gobernuek eta Datuak Babesteko Bulegoek zenbait sare sozial ohartarazi ditu eta kargu hartu diete pribatutasunaren gaineko legeak hausteagatik.

TUENTI
Tuenti, hasiera batean, unibertsitarioek beraien kideekin elkar komunikatzeko (komentarioak trukatzen, argazkiekin, bideoekin …) sortu zen. Hala ere, laster hedatu zen Espainiar gazteriaren artean, unibertsitarioak soilik erabili izatetik, eskoletako gaztetxoen erabilerara pasa arte.

Hemen ditugu Euskal Herriko hainbat gazteri egindako galdera-erantzunak:

1-TUENTI ERABILTZEN AL DUZU?

2-ASTEGUNETAN ZEIN MAIZTASUNAREKIN ERABILTZEN DUZU(ASTELEHENA-OSTIRALA)?

3.-ZERTARAKO ERABILTZEN DUZU?

4.-ZURE DATU PERTSONALAK PUBLIKO EGITEAK ARDURATZEN ZAITU?

5.-TUENTIREN ESKU DAUDEN DATU HORIEK ERABAT BABESTURIK DAUDELA USTE DUZU?

Bukatzeko, ondoriozta genezake, sare sozialak arriskutsuak izan daitezkeela jakinik gazte askok jarraitzen dutela erabilera honi uko egin gabe eta honek arazo ugari sor ditzakeela gazte hauen etorkizunean. Gainera, gazte hauek jasan ditzaketen arazoen aurrean duten arduragabekeria garbia da jaso ditugun datuen arabera. Adi beraz, sareetan endredatu gabe!!


Azalera itzuli