17. alea
edukiak
edukiak
Udarregi Ikastola

erreportaje nagusiaerreportaje nagusia

ADI, PREST, EKIN!

irudia

Behobia- Donostia 20 km-ko lasterketa herrikoia da. Behobian (Irun) hasi eta Donostiako Boulevardean bukatzen da. Aurtengo edizioan, hau da 47. edizioan, 23.000 korrikalarik hartu dute parte, eta bertan denetarik ikusteko aukera izan dugu.
Hala ere, Behobia-Donostiaren historia hiru garaitan banatzen da. Lehenengo garaiak 7 edizio izan zituen, 1919. urtetik, 1926.urtera. Bigarrena berriz 1936. urtean hasi zen, baina Gerra Zibilaren ondorioz 1941. urtera arte eten bat egon zen. Hirugarren edizioak 1963an hasi eta orain arte iraun du.

LEHEN GARAIA
1919ko Martxoaren 30ean ospatu zen lehen Behobia- Donostia lasterketa eta Juan Mugerza korrikalari elgoibartar ospetsuak irabazi zuen, 1h 17m 50s denbora eginez.
Lehen edizio honen arrakastaren ondoren lasterketaren beste zazpi edizio jokatu ziren jarraian.
Bigarren edizioan, 1920ko lasterketan Errealak utzitako Atotxako futbol zelaian bukatu zen. Henri Dalière frantsesak irabazi zuen.
Hirugarren urtean ere helmuga Atotxan egon zen. Eta Dalière frantsesak irabazi zuen berriz ere.
Laugarren Behobia-Donostia eguraldi zoragarriarekin ospatu zen eta honela Raffles izeneko korrikalari frantses batek irabazi zuen.
Bosgarren edizioan, 1923an, Serafín Uleciak irabazi zuen. Edizio honetan mugaz bestaldeko sei lasterkarik parte hartu zuten, hiru Biarritz Olimpique elkartekoak eta beste hiru Aviron Bayonnais-ekoak.
1924 irteera lekua aldatzen da 20 kilometroak Gran Kursaal kasinoaren parean bete daitezen. Juan Manuel Azpiroz, Añorga K.E.ko Aiarrak irabazten du erraztasunez.
1925eko Irungo-Atsegiña elkarteak, bere egoitzatik pasatzen zen lehenari saria -eskumuturreko erlojua- ematen zion. Hurrengo urtean Federazioak ibilbidean zehar saria bereziak eskaintzea debekatu zuen.
Lasterketaren lehen garai honetako azkena 1926ko martxoaren 28an ospatu zen. Zortzigarren edizioa zen, eta antolatzaileek, kanpoko korrikalariak ekarri zituzten, haien artean Maratoiko figura handia Dionisio Carreras, 1924ko Parisko Joko Olimpikoetan bederatzigarren izan zena. Helmuga berriz ere Atotxan izan zen.
Garaipen harekin modu bikainean bukatzen da Behobiaren lehen garaia.

BIGARREN GARAIA
1936ko martxoaren 29an Behobia-Donostia berpiztu egiten da beste modalitate batean: lau korrikalarik osatutako taldeetan, bakoitzak bost kilometro egin behar dituelarik. Errelebokako lehen edizio hau Zarautzeko "Euzko-Gaztedi" taldeak irabazi zuen, eta ordubete 7 minutu eta 29 segundotan denbora egin zuten.
Zoritxarreko gerrate zibilak (1936-1939) lasterketaren jarraipena moztu zuen 1941eko apirilak 13 arte. Urte hartan Errealaren taldeak irabazi zuen, 1h 09m28s denbora eginez.
Hurrengo urtean ere Errealak irabazten du apirilaren 5ean, 1h 10m 07s denborarekin.
1949 arte ez zen ospatu hamabigarren edizioa, errelebokako hirugarrena zena. Frantziatik datoz zenbait talde eta Club Athletique Municipal de Bordeaux taldeak irabazten du errekor berria ezarriz, 1h 05m 32s.
Etenaldi berri bat ematen da 1951eko maiatzaren 13 arte, Association Sportive Montferrandaise taldeak irabazten du, 1h 5m 19s denborarekin, Burdeoseko C.A.M. taldea eta Erreala atzetik dituelarik.
1963 urterarte, Donostiako harresien botatzearen 150. urteurrenean, ez da Behobia-Donostia ospatzen. Lasterketa hartan C.A. Jaizkibel talde militarrak garaipen handia lortu eta errekorra ezarri zuen: 1h 01m 26s

GARAI MODERNOA
LASTERKETA HERRIKOIA
1919ko martxoaren 30ean, Juan Mugerzak Behobia-Donostian garaipena lortu zuen, denborarekin proba hau Fortunak antolatutakoen artean garrantzitsuena izango zen eta distantzia honetako Europako garrantzitsuenetako.
Baina bada urte bat Fortuna K.E.-ren historia hurbila eta lasterketarena markatu duena, 1979. urtea izan zen. Urte hartan, Pancho Gomez, atleta beteranoa, bazkidea eta Fortunako zuzendaritzako kide ohiak, Remigio Telleriak gertutik lagunduta, memorian ia galdutako lasterketa bat berreskuratzea proposatzen dio Elkarteko Zuzendaritza berriari.
1979ko lasterketak mila parte-hartzaile eskas izan zituen, baina momentu horretan arrakasta handi bezain ezustekoa izan zen. Lasterketak helmuga Igentea kalearen ondoan izan zuen, Boulevard-aren bukaeran Udaletxe atzean. Bertan ezarri zen oholtza xume bat sariak banatzeko. Epaileek lanak izan zituzten eskuz korrikalarien denbora guztiak hartu ahal izateko.
Urte gutxi batzuk beranduago, parte-hartzearen handitzea zela eta helmuga Boulevardera mugitu zen eta denbora guztiak eskuz hartu ahal izateko sistema berri bat asmatu behar izan zen. Hesien bitartez kale sistema bat ezarriz, kale hauen alde batean denborak hartzen ziren eta bukaeran dortsal zenbakiak. Dena, baita sailkapena ere, eskuz egiten zen, laurogeiko hamarkadaren erdialdera informatikaren garaiak iritsi arte. Urte hauetan, Alfonso Alvarez Valera madrildarra izan zen nagusi, bost garaipen lortuz 1981 eta 1987 artean.
Urte gutxi beranduago iritsi ziren denon oroitzapenean dagoen Diego García azkoitiarra, 1992 eta 1994an garaile, eta bere lagun Alberto Juzgado madrildarraren garaia, azken hau Behobiako bost garaipen lortu zituelarik 1995 eta 2004 artean. Berea da gainera probaren errekorra: 59m eta 19s, 1996an lortua. Urte hartan ere lortu zuen Rocio Riosek nesken denborarik onena: 1h 8m eta 54s.
1995an Maria Luisa Irizar, lasterkari andoaindarraren parte-hartzea bikaina bukatu zen, zazpi garaipen baititu bere baitan 1980tik hasia.
Ezin ditugu ahaztu lasterketako beste izen handi batzuk, Peio Garin eta batez ere bere anaia Juan Mari, 1980, 1988 eta 1990an garaile. Eta baita ere Jose Miguel Irazu, garai modernoko Behobiako lehen irabazlea 1979an.
1997 eta 1998 urteetan Boulevard-a berreraikitze lanengatik itxita zegoen eta Behobiaren helmuga Argentinar Errepublikako Pasealekuan kokatua egon zen, Urumea ibaiaren ondoan, leku arazoekin parte-hartzea gero eta handiagoa zelako. 2000. urtean Boulevard-era bueltatu zen helmuga azkenik.
2002an denborak neurtzeko sistema ziur bat izatea lortu zen txipen bidezko Championchip denbora neurketa sistemari esker. Ordutik hona lasterketaren irteera asko hobetu zen irteera leku on bat lortzeko tentsio eta bultzakadak bukatu zirelarik.
Azken urteetako etengabeko partaide hazkuntzarekin eta hobekuntzekin, Behobia-Donostia atletismo herrikoiaren erreferente bat bilakatu da, bere inguruan beste lasterketak sortu direlarik eta korrika egiteko zaletasunaren pizgarri izan delarik.
2002an hamaika mila parte-hartzaile heldu ziren mugara, lehengo aldiz izen-emateak guztiz bete zirelarik eta ehunka korrikalari parte hartu gabe geratu zirelarik. Ibilbidea, giro ona, ikuslego jakitunaren berotasuna eta antolakuntza ona dira, zalantzarik gabe, urtero lasterketa honen arrakastaren zergatiak.
Aurtengo Behobiak-Donostiak 23.000 korrikalariren parte-hartzearekin, historiako edizio onena eta jendetsuena izan da.
Hauek dira aurtengo Behobia- Donostiaren ezaugarriak:

Data
2011ko azaroak 23
Luzera

20 Km

Parte hartzea
23.000 parte hartzaile
Irteera ordua
11,00 h. oinezko lasterkariak, 10,15 h. gurpildun aulkietan.
Irteera lekua
Behobia (Irun), nazioarteko zubiaren ondoan
Helmuga kokapena
Donostia, Boulevardko zumardia (Hiri erdia)
Izen ematea
33,00 €
Gehienezko denbora

2h 40min


Bestalde, esan genezake 55 usurbildarrek hartu dutela parte, eta denborarik hoberenak hauek izan dira:

-Koldo Manterola Aizpurua 01:13:55

-Igor Maiz Pagola 01:16:13

-Iñaki Gerica Juan 01:16:37

Neskak ere animatu ziren eta lehenengo neska usurbildarra Idoia Ezeiza Iruretagoiena izan zen 01:24:08-ko denborarekin.

Bukatzeko esan nahi dugu, Behobia-Donostian oso giro ona egoten denez korrikalari profesional asko etortzen direla, korri egiteaz gain ondo pasatzera. Jende gehienak lehenengo aldiz parte hartu ondoen errepikatu egiten du, horregatik geroz eta jende gehiagok parte hartzen du urtero.


Azalera itzuli