17. alea
edukiak
edukiak
Udarregi Ikastola

erreportaje nagusiaerreportaje nagusia

MARTXOAN OVIEDORA, ESPAINIAKO TXAPELKETAN PARTE HARTZERA

irudia

Itoitz Rodriguez Errondosoro Oreretan jaio zen 1997 ko ekainaren 17an, nahiz eta Pasaian bizi izan zen, orain Usurbilen bizi da eta 14 urte ditu. Udarregi ikastolan egiten ditu ikasketak eta ia egunero Lasartera joaten da atletismoa entrenatzera.

IKZ:Zerk erakarri zintuen atletismo mundura?
     IR:Korrika egitea gustatzen zitzaidan eta aukera ona izan zitekeela iruditu zitzaidan.

IKZ:Korrika hasi zinenean zein izan zen eduki zenuen lehen inpresioa?
     IR:Gustatu zitzaidan, baina hasieran kostatu egin zitzaidan pixka bat.

IKZ:Gogorra egin al zitzaizun hasieran?
     IR:Hasieran ez, baina aurrerantzean zailagoa egin zait konpetizioak garrantzi handiagoa dutelako.

IKZ:Hasiera batean zer zenuen gustukoago futbola ala atletismoa?
     IR:Hasieran futbola, baino geroago atletismoa.

IKZ:Aurreko urte arte bi kiroletan aritu zinen, aurten zergatik utzi duzu futbola?
     IR:Bi arrazoirengatik. Bat atletismoan entrenatzeko denbora gehiago behar dudalako eta bigarrena ikasteko ere denbora behar dudalako.

IKZ:Zein da zure “idoloa” atletismoan?
     IR:Ez dut “idolo” berezirik.
.
IKZ:Zein probatan hartzen duzu parte? Zein da zure espezialitatea?
     IR:Proba askotan hartzen dut parte, baina batez ere krossetan,1000m-tan eta 600m-tan.600m-ko lasterketa da nere espezialitatea.

IKZ:Zer moduz joan zitzaizun iazko Euskadiko Txapelketan?
     IR:Oso ondo, infantil mailan lehenengo gelditu nintzen 1.000 m-tan eta kadete mailan bigarren 600m-tan.

IKZ:Zenbat domina irabazi zenituen aurreko denboraldian?
     IR:9 domina irabazi nituen aurreko urtean.

IKZ:Espainiako Txapelketarako behar den denbora minimoa egiteko gai izango zarela uste al duzu?
     IR:Bai, dagoeneko egin dut eta klasifikatuta nago. Martxoan Oviedora joan behar
dut Espainiako Txapelketan parte hartzeko.

IKZ:Atletismoak ba al du eraginik ikasketetan?
     IR:Ez, ikasteko denbora gutxiago izaten dut, baina, hala ere, nota onak ateratzen jarraitzen dut.

IKZ:Zein da zure pistarik gogokoena? Eta oroitzapen onenak ekartzen dizkizunak?
     IR:Anoetako mini estadioa da nire pistarik gogokoena. Mendizorrotzako pistak ekartzen
dizkit oroitzapen onenak.

IKZ:Beti lortu izan al dituzu hain emaitza onak?
     IR:Ez, orain lehen baino emaitza hobeak lortzen ditut.

IKZ.Zein aukera ikusten diozu zure buruari etorkizunari begira?
     IR:Atletismoan jarraitzea eta emaitza onak ateratzen jarraitzea.


Azalera itzuli