17. alea
edukiak
edukiak
Udarregi Ikastola

erreportaje nagusiaerreportaje nagusia

IGERILARI TREBEA

irudia

“Euskadiko errekor bat baino gehiago hautsi ditut. ”


SARRERA: 25 urte ditu eta Zarautzen jaioa da, baina Usurbilen bizi izan denez Udarregiko ikasle izan zen. Ingenieritza tekniko elektronikoa ikasteaz bukatzen ari da eta orain igeriketako monitore da Usurbilgo kiroldegian, baina aldi berean Bardulia ekipoan dabil igerian.



IHINTZA: Dakigunez oso ezaguna zara igeriketa munduan, zenbat urterekin hasi zinen igeriketan?

MIKEL PEÑAGARIKANO: Igerian 9 urterekin, konpetizioan 13 urterekin.


IHINTZA: Zergatik hasi zinen igeriketan eta ez beste kirol batean?

MIKEL: Gustatu egiten zitzaidalako eta amak animatu ninduelako.


I: Igeriketaz gain zein kirol duzu gustuko?

M.P: Bizikleta, pilota eta uretako kirolak orokorrean.


I: Astean zenbat egun eta ordu entrenatzen dituzu?

M.P: Astean sei egun eta 15 ordu edo gehiago.


I: Lehenengo txapelketa noiz irabazi zenuen?

M.P: 13 urterekin Gipuzkoako txapeldun 50 librean kadete mailan.


I: Zein txapelketak motibatu zaitu gehien?

M.P: Lehenengo Espainiako txapelketak, 16 urterekin Mallorkan.


I: Zenbat txapelketa irabazi dituzu denera?

M.P: Asko, 50 inguru Gipuzkoa eta Euskadi mailan denak.


I: Zein estilotan irabazi zenuen lehen txapelketa?
M.P: Librean.


I: Zer estilo da gehien gustatzen zaizuna?

M.P: Krol, tximeletan eta bizkar. Bular ez.


I: Euskadiko errekorra batitu al zenuen azkenean?

M.P: Bai, Euskadiko errekor bat baino gehiago hautsi ditut. Lehenengoa, 2007n, 100 tximeletan.


I: Zenbat denboragatik batitu zenuen eta zein estilotan izan zen?

M.P: 0,2 segundugatik, tximeleta estiloan.


I: Espainiako txapelketan zenbatgarren gelditu zinen?

M.P: Posturik onena 6.garren 2 aldiz 100 librean eta 100 tximeletan.


I: Zer nolako etorkizuna ikusten diozu euskal igeriketari?

M.P: Krisiak eragin asko izan du eta lehen diru laguntza gutxi bazegoen ba orain oraindik gutxiago. Gaztetan jende asko animatzen da igeriketan jarduten, baina 15-16 urterekin askok utzi egiten dute arrazoi askorengatik.


I: Zure ustez Olinpiadetara joango al zara?

M.P: Inoiz ez da jakiten, baino ez, Londresera ez.


I: Nola sentituko zinateke Espainiako selekzioarekin olinpiadetara joango bazina?

M.P: Oraindik urruti dut aukera hori, ezin dudala imajinatu, baina gustura joango nintzateke.


I: Olinpiadetara joango bazina eta dominarik lortuko ez bazenu parte hartzearekin nahikoa litzateke?

M.P: Noski baietz.


Mikelek esperantza handirik agertzen ez duen harren, Ihintza aldizkaria egiten dugunok Londresen ikusi nahi genuke aurtengo Olinpiadetan dominaren bat lepotik zintzilik duelarik.


Azalera itzuli