16. alea
edukiak
edukiak
Udarregi Ikastola

erreportaje nagusiaerreportaje nagusia

Urez gainezka: Hau da hau hondamendia!

irudia

Azken egun hauetan, hau da , 2011 urteko azaroaren 6ko asteburuan euri asko egin zuela eta, Gipuzkoako hainbat herritan uholdeak jasan ditugu.
Horien artean, kaltetutako bat Usurbil izan da, hau da, gu bizi garen herria. Uholdeak, Usurbilgo hainbat auzoetan jasan dituzte: Santuenen, Txoko-Alden, Zubietan, Aginagan... Horrez gain, Usurbilen argia ere joan zen.
Uholde hauen eragile bakar eta nagusia, ostiral ilunabarrean hasi eta bukatu ez zuen euri zaparrada izan zen.
Hondamendi handiena, Txiki-Erdiko bi baserriek jasan zituzten Babiloni baserriak eta Asteasuain Zaharrak baserriak. Beheko pisua urez bete zitzaien eta lur-sailak guztiz hondatu, metro bateraino igo zen ura. Babiloni Etxeko familiakoei, hau da, Urkiola familiakoei, ez zitzaien egoera hau arraroa egin. 1983an ur gehiago sartu baitzitzaien eta 1992an, oraingoan baino pixka bat gehiago.
Hondamendia izan zuten, baina eskerrak eman behar direla diote, nahiz eta hozkailua, arropa garbigailua, egongelako altzariak... galdu dituzten, hori bakarrik pasa zelako eta etxeko amona garaiz ateratzea lortu zutelako.
Zubietako zubia itxi egin zuten, asko igo baitzen ura, ia zubia bera topatzeraino. Bertan, Barrenetxe baserria eta Errekondo zerrategia kaltetuak izan ziren. Uholdeak, egurtegian lokatz mordoa utzi zuen.
Horrelako zerbait gertatu zen Zubieta eta Santuenea batzen dituen errepidean. Arratsalde hartan, errepide horretan zuhaitzak eta lurra erori ziren bidea moztuz.
Aipatu behar dugu, Aialde-Berri sagardotegiak kalte handiak jasan zituela.



Ikusten dugunez Aialde-Berri sagardotegia urez gainezka geratu zen eta ahal zituzten elektrogailu, eta kotxeak atera zituzten. Horrez gain, Bizkarre baserriko hainbat idi eraman zituen urak, bat Santuenean agertu zen, bestea Zubietan atera behar izan zuten, Aialde-Berrin ere agertu zen eta laugarren bat Txoko-Alde partean atera zen bere kabuz. Gainontzekoak uretan ito eta hilda agertu ziren.
Usurbilez gain, Euskal Herriko herri ezberdinek jasan dituzte uholdeen kalteak. Hain zuzen ere, Artikutzan izan zen euri gehien 354 l m2ko, Azpeitian 352 l m2ko, Elduainen 346 l m2ko, Añarben 306 l m2ko, Lesakan 300 l m2ko, Elgoibar eta Goizuetan 294 l m2ko, Zumarragan 222 l m2ko, Arriaranen 217 l m2ko eta azkenik Derion 210 l m2ko.
AUZOLANA DEIALDIA
Azaroak 14ean, larunbatean hainbat herritar elkartu ziren Zubietan, Atallun, Txoko-Alden, Aginagan eta Santuenen, udalak eginiko deialdiari erantzun ona emanez. Jende asko joan zen, gutxi gora behera, 120 pertsona. Goizeko 8:00etan geratu ziren denak, ordu batzuk egon ziren lanean, lan asko egin zuten. Modu guztietako gauzak hartu zituzten, oso zikin baitzegoen dena. Honelako gauzak aurkitu zituzten: arrain asko hilda, katiuskak, kotxe kapotak, konpresak,... eta gauza gehiago ere bai. Nahiz eta herritarrek lan asko eta asko egin, ez da oraindik lehengora itzuli. Lan asko dago egiteko lehengo modura itzuli nahi bada.

Zorionez, uholdeak bukatu dira eta orain lehen bezala jartzea bakarrik falta da. Esperientzia hau, ez da askorentzat samurra izan eta seguru gaude ez duela inork ahaztuko denbora luzean.
Bide batez, aipatu nahi genuke datorren abenduaren 6 rako berriro auzolan deialdia egin dutela Usurbiltzen eta ITAYA taldeek. Beraz, guztin onurako izango denez, bertan ikusiko dugu elkar.


Azalera itzuli