16. alea
edukiak
edukiak
Udarregi Ikastola

erreportaje nagusiaerreportaje nagusia

Bi kalimotxo eta lejia bat!

irudia

Udarregi ikastolako, DBH3. eta DBH4. mailako ikasleei inkesta bat pasatzen aritu gara.
Inkesta hau, gure ikastolan DBHko maila hauetan dagoen alkohol kontsumoaren berri izateko pasatu dugu, 68 ikaslek erantzun dute. Horien artean, %49 mutilak dira eta %51 neskak.

Inkestaren emaitzak honako hauek izan dira:

Mutilen artean, %88ak alkohola probatu du inoiz. Nesken artean berriz, %83ak probatu du.
Ikasle gehienek, hamairu edo hamalau urterekin probatu dute alkohola. Adin hauetan alkohola probatzeak ez gaitu asko harritu, izan ere nerabezaroan daude eta nerabezaroan gauza berriak probatzeko gogoa edukitzen da normalean.

Bestalde, alkohola probatu duten mutilen %41ak “litroak egin” ditu inoiz, eta %59ak ez ditu inoiz egin. Nesken artean berriz, %72ak “litroak egin” ditu inoiz, eta %28ak ez ditu inoiz egin, nahiz eta alkohola inoiz probatu izan.

Datu honek erabat harritu gaitu, izan ere, aldea oso nabarmena da Udarregiko DBH3. eta DBH4. mailako neska eta mutilen “litroak egiteko” duten ohitura kontuan izanda. Hau gertatzearen arrazoietako bat, adin hauetan neskak mutil zaharragoekin ibiltzen hasten direla izan daiteke. Izan ere, mutilak zaharragoak direnez “litroak egiteko” ohitura gehiago dute, eta neskak beraiekin “litroak egitea” errazagoa dutela pentsatzen dugu. Horregatik iruditzen zaigu datu hau horren desorekatua edo nabarmena dela.
Neskek “litroak egiteko” beste arrazoietako bat, adin hauetan, zenbait gauzetan behintzat, neskak mutilak baino ausartagoak direla izan daiteke. Esate baterako,”litroak egiten” eta beraz, hau izan daiteke beste arrazoietako bat.

Ikasle gehienek, herriko festetan bakarrik edan ohi dute, baina, badira ospakizunetan ere edaten dutenak, baita asteburu oro edaten dutenak ere. Herriko festetan bakarrik edan ohi dutenen datuak ez gaitu harritu, baina asteburu oro edaten dutenek atentzioa deitzen digu, izan ere adin hauetan asteburu oro edatea gehiegi iruditzen zaigu.

“Litroak egiten” dituzten ia guztiek, alkohola gustatzen zaielako edaten dute, baina badira batzuk lagunek edaten dutelako edaten dutenak ere. Alkohola gustatzen zaienek “litroak egitea” normala iruditzen zaigu. Bestalde, lagunek edaten dutelako edatea ez zaigu oso ondo iruditzen bakoitzak berak nahi duena egin beharko lukelako besteei begiratu gabe.

Bada jendea osasunagatik arduratzen dena, beraz alkohola ez dute edaten. Badira beste batzuk, gustatzen ez zaienez edaten ez dutenak. Datu honek ez gaitu batere harritu, izan ere gure adinean osasunataz arduratzea normala iruditzen zaigu.

Beste askok, gurasoek debekatzen dietelako, ez dute alkoholik edaten. Guraso gehienen debekatzearen arrazoia osasuna dela esan dezakegu. Datu honek ere ez gaitu harritu, gurasoak osasunataz arduratzea normala iruditzen baizaigu eta gehiago adin hauetan.

Hau dena esanda, ondoriozta dezakegu, udarregiko DBH3. eta DBH4.mailako ikasleen artean alkohola kontsumitzea nahiko gauza ohikoa dela. Izan ere, ikasle askok probatu du alkohola eta batzuk “litroak egiteko” ohitura dute herriko festetan gehienbat.
Bestalde, badira batzuk edaten ez dutenak eta osasunataz arduratzen direnak.


Gure ustez, Udarregiko DBH 3. eta DBH 4. mailako ikasleek alkohola kontsumitzeko ohitura handiegia dute. Gainera “litroak egitea” ohikotzat hartzen dute ikasle askok, neskek gehienbat, guri adin horretan ez zaigu oso normala iruditzen horrenbeste alkohol kontsumitzea.


Azalera itzuli