16. alea
edukiak
edukiak
Udarregi Ikastola

erreportaje nagusiaerreportaje nagusia

Asperraldien sendagaia

irudia

GAZTELEKUA; ASPERRALDIEN SENDAGAIA.


Aspertuta al zaude arratsaldetan ezer egin gabe egoteaz? Ez al dakizu zer egin astelehen, ostegun eta larunbat arratsaldetan?
Ba... ondo pasa nahi baduzu ekintza desberdinak eginez, etor zaitez Usurbilgo Gaztelekura!
Hasteko, esan dezakegu Gazteleku hau San Inazio kalean dagoela, Benta tabernaren atzekaldean. Bertan, mahaiak, jokoak (ping-ponga, banboleo, kartak..), telebista, DVD-a, musika entzuteko aukera, lasai egoteko sofak eta pufak daude.
Bertara, DBH1- etik Batxilergoko lehenengo kurtsora arte dabiltzan ikasleak etorri daitezke eta adin bakoitzak bere ordutegia du. Hau da Gazteleku osoko ordutegia:

Astelehena:
16:30-19:30 bitartean dago irekita
16:30-18:00 DBH3 eta DBH4.
18:00-19:30 DBH1-2-3-4.

Osteguna:
16:30-19:30 bitartean dago irekita.
16:30-18:00 DBH2
18:00-19:30 DBH1-2-3-4.
Larunbata:
16:00-19:00 bitartean dago irekita.
16:00-17:30 DBH1.
17:30-19:00 DBH1-2-3-4.

Batxilerrean dagoen ikaslerik etortzen ez denez, ez dute ordutegirik. Baina etortzen badira, astelehenetan DBH3 eta 4- koekin batera egongo dira.
Lehen aipatu ditugun jokoez gain ordenagailu eramangarri bat dago eta honek ere bere ordutegia du:
-Astelehenetan eta ostegunetan 18:00- etatik aurrera eta larunbatetan 17:30- etatik aurrera. Ordenagailuan ibiltzeko txanda hartu behar da, txanda bakoitza hamar minutukoa izaten delarik.
Horrez gain, esan genezake ekintzak ez direla Gazteleku barruan bakarrik egiten. Irteerak egiten baitira:
Txuri Urdinera
Paint Ball egitera
Donostiara piraguan ibiltzera
Beste Gaztelekukoekin irteera, Gipuzkoa ezagutzen: Zumaira joan ginen eta altxorraren bila jolasa eginez Zumaian zehar ibili ginen herria ezagutzen; Usurbilera ere etorri ziren, hemen taldeka jarri eta pista batzuen bidez pintza batzuk aurkitu genituen, horrela Usurbilgo tokietara joan ginen kanpokoek Usurbil herria ezagutzeko aukera izan zutelarik.
Gainera lasai egon zaitezkete, Gaztelekura joaten denari ez zaio dirurik kobratzen. Udaletxeak ordaintzen ditu bertan dauden materialak eta mantenua. Begiraleak Ostargi Gizarte Elkartea izeneko enpresak kontratatzen ditu.
Baina aipatu behar dugu, arau batzuk ere badaudela:
Begiraleak ez daudenean ezin da egon Gaztelekuan.
Beraien bulegoan ezin da sartu.
Ondoko umeen ludotekan ezin da sartu.
Zerbait puskatzen baduzu, konpondu edo beste berri bat erosi beharko duzu.
Bakoitzak jaten duena, zakarrontzira bota (plastikoak, latak...)
Beraz, hau guztia ikusita esan genezake, aukera aparta dela Gaztelekura etortzea, hemendik urte batzuetara jada ezingo duzulako etorri. Gainera, lagun guztiekin etorri zaitezke eta nahi duzuna egin. Kanpoko jendea ere ezagutzen da, beraz, oso ondo dago lagun berriak egiteko. Laburbilduz, lehen esan bezala, aspertuta baldin bazaude, ez ahaztu Gaztelekua asperraldien sendagaia dela!!!!


 


Azalera itzuli