16. alea
edukiak
edukiak
Udarregi Ikastola

irteerakIrteerak

DBH2: Aralarrera

irudia

Aurreko azaroaren 9an DBH 2ko ikasleek Aralarrera egin zuten irteera. Irteera honen helburua, besteak beste, natura gehiago ezagutu eta ikasleen arteko harremanak sendotzea izan zen. Goizean Lekunberri herria ezagutu zuten. Gero, 10:50ak aldera kobazuloetara joan ziren, kobazuloei buruz zerbait gehiago ikastera. Kobazuloetik atera zirenean bazkaltzera joan ziren. Arratsaldean Aralarrera joan ziren eta gora iristean San Migueleko santuarioa bisitatu zuten.
Kobazuloetako esperientzia nahiko polita izan zen, kobazuloa oso ondo banatuta zegoelako. Baina Aralarreko esperientzia ez zen oso ona izan, alde batetik asko nekatu zirelako eta bestetik ura bukatu zitzaielako, goraino iritsi zirenerako ahoa basamortuan baino lehorragoa zuten.


argazkiak ikusi

Argazki bilduma