16. alea
edukiak
edukiak
Udarregi Ikastola

erreportaje nagusiaerreportaje nagusia

LEHORREKO SURF-a USURBILEN

irudia

LEHORREKO SURF-a USURBILEN

Badira urte batzuk, sinesten ez baduzu ere, Usurbilen lehorreko surf-a praktikatzen dela. Ez duzula sinesten? Duela mende erdia sortutako kirol honek baditu jarraitzaile batzuk gure herrian, eta berez, Kalifornian sortutakoa da.

Skateboard-a 60. hamarkada erdialdean sortu zen Kalifornian, Surflariek eguraldia zela eta arazoak izaten zituzten beraien kirola egiteko. Orduan, ideia bat eduki zuten; uretarako erabiltzen zutena baino taula txikiago batzuei gurpilak jartzea. Surflariek garraio bide bezala hasi zuten erabiltzen eta pixkanaka kirol hau zabaltzen joan zen gazteen artean. 1965. urtean Skate-Dater pelikularen estreinaldiarekin kirol hau zabaltzen joan zen Estatu Batuetan zehar. 1970. urtean mundu osoan ezaguna zen surfetik sortutako kirol hau eta 1977. urtean lehen txapelketa antolatu zen Long Beach-en, Kalifornian. Urte batzuk igaro ondoren beherakada bat izan zuen, baina berehala berpiztu zen inoiz baino indar gehiago hartuz.

Skate-an ibiltzen diren gazteek, beste gauza batzuen artean, janzkera estilo berezia dute. Horien artean ezagunena, galtza zabalak, kamiseta handiak, txapela eta skateko zapatilak dira. Arropa mota hori Flow, Skate shop eta La Plaza-n erosi daiteke, Donostian ezagunenak aipatu ditugun hiru denda horiek dira. Denda horietan arropaz gain Skate-ko materiala eta tresnak ere saltzen dituzte: tablak, gurpilak, Skate-a muntatzeko tresnak...


Kirol honetan ere lehiaketak antolatzen dira, baina Euskal Herrian ez asko. Dendek eta Skate-ko markek antolatzen dituzte publizitatea egiteko. Skate parkeetan edo kalean egiten dira eta normalean denetariko ikusle mota agertu daiteke bertara. Epaileak egoten dira eta parte hartzen dutenen estiloa eta trukuen zailtasuna baloratzen dute. Irabazten duenari sari batzuk ematen zaizkie; arropa, tablak...

Truku ezagunenak hauek dira: Flip, pop shovit, ollie, 360 flip, hell flip, hard flip, bs bigespin, ... jarraian hauetako batzuk azalduko ditugu.

-Ollie: Skatearen atzeko aldearekin lurra jo eta aurreko hanka aurrera bultzatzean skatean altxatzeari deitzen zaio ollie-a, hau da, skatearekin batera salto egitea.


-Flip: Olliaren antzekoa da, baina zailtasun handiagoa du, skatearekin batera salto egin eta saltoarekin batera aurreko hanka erabiliz, hau da, aurreko hankarekin skatea arraspatuz, skateari buelta emateari deritzo Flip trukoa.

Beste kirol guztietan bezala surfetik sortutako kirol honek ere baditu kirolari ospetsu batzuk eta horietako batzuk hauek dira:

-Anthony Frank Hawk: Tony Hawk izenez ezagutzen da, 2004.urtetik 10 txapelketa irabazi ditu eta 900 graduko txiribuelta egitea lortu zuen lehen skaterra izan zen, horrez gain truku ugari asmatu ditu; Maddona, Benihana, Stalefish...

-Mike Mo Capaldi: Amerikan bizi den skater gazte bat da, Game of s.k.a.t.e (Battle at the berrics) irabazi zuen, transworld aldizkarian eta Fully eta Flared filmean atera da, eta horrela ospetsu bihurtzen joan da, oso ospetsu bilakatu arte.


-Eric Koston: Eric Koston txikitatik hasi zen skatean ibiltzen. 1991.urtean profesional bihurtu zen. 1993.urtean Girl skate taldean sartu zen. Gaur egun marka hau oso ospetsua da. Pixkanaka oso ospetsu bihurtzen joan zen eta gaur egun (The berrics-en) jabea da Steve Berrarekin batera.

-Ryan Allen Sheckler :"Shecky" eta "Sheck" bezala ere ezagutzen den skater ospetsua da. Kalifornian jaio zen 1989.urtean eta 1995.urtean txapelketa bat irabazi ondoren hasi zen ospetsu izaten. Gaur egun “Life of Ryan” izeneko programa batean ikus dezakegu.


Kirol hau praktikatzen duten emakumeak ere badaude, baina hasieran gizonentzako kirol bat bezala ezagutu zen. Nahiz eta emakumeek ere praktikatzen duten kirol hau ez dira asko, gizon gehiago ibiltzen dira skatean. Esate baterako, ez daude emakume skater ezagun asko, aldiz gizon ezagun asko daude.

USURBILGO SKATE PARK-A

Usurbilen ere badira skate-an ibiltzen diren gazte batzuk. Artzabal auzoan eta etxe azpitan ibiltzen ziren eta inguruko etxetan bizitzen zirenak kexatu egiten ziren, soinu asko ateratzen zutelako eta bertako lurra puskatzen zutelako. Orduan, udaltzainei deitu zieten eta bertatik joan behar izan zuten. Arazo asko eduki zituzten udaltzainekin eta bizilagunekin. Arazoari irtenbide bat emateko Usurbilen skate park bat egitea erabaki zuten udaletxean. Skate park-a material txarrez eginda dago, gure ustez, presa handiarekin egin zutelako, hau da, skate-an ibiltzen garen gazteez “libratzeko”, horregatik, erraz puskatzen da.

Skate park-a berritzea gustatuko litzaiguke eta bertan skateko plataforma gehiago jartzea, gutxi baitaude. Skate park-a oso txikia eta sinplea da, ez da jende asko etortzen bertan ibiltzera; ez baitzaie gustatzen. Gure ustez, skate park-ean argiak ipini beharko lituzkete, horrela gauean ere skatean ibiliko ginateke Usurbilgo gazteak. Skate park-a skatelarientzat eginda dago, horregatik, bizikletak, monopatinak,... debekatu beharko lituzkete, ez baitago horretarako egina eta molestatu egiten dute.
Skate park nagusienak, handienak eta konplexuenak karranpa, espaloi eta errail askorekin eginak daudenak dira, adibidez Donostiako skate park-a. Donostiako skate park-en txapelketa ugari egiten dira, ordea, Usurbilgo skate park-a txikia eta sinplea denez ez dute txapelketarik egiten, ez baitator inor. Horregatik, Usurbilgo skate park-a hobetzea nahi dugu.


Azalera itzuli