16. alea
edukiak
edukiak
Udarregi Ikastola

erreportaje nagusiaerreportaje nagusia

KORRI BADATOZELA!!!!

irudia


Guk, Usurbilgo udaltzainengana jo dugu eta beraiekin hitz egin dugu honen inguruan.
2010. urtean, udaltzainek gaztekin egindako esku hartzeak gutxi izan ziren. Gehienbat festetan eta jai egunetan egin zituzten gaiztakeriak gazteek, batez ere alkohola tartean dagoenean. Normalean gazte hauek 18 urtetik berakoak izaten dira.
Gaiztakeria gehienak mutilenak izaten dira baina neskak ere izaten dira tartean, esaterako 2005. urtean EAEn gazte atxilotuen arteko emakumeen kopurua %8,7koa da.
Delituen kopuru handiena taldean egiten da, hau da, koadrilan, nahiz eta beti egoten den “kabezilla” modukoren bat.
Usurbilen, gazteek egin izan duten deliturik larriena, kanposantuko hilobiak eta gurutzeak puskatzea izan da, baina maizago gertatzen dira honelakoak: kontainerrei sua eman, estintoreak lapurtu eta hustu, kristalak hautsi...
Udaltzainek esan digutenez, gazteren bat “harrapatzen” dutenean hauek ez dira harrotzen eta udaltzainek esandako guztia egiten dute.
Udaltzainek arreta deitu ondoren, adin txikikoek izan ditzaketen ondorioak eragindako kalteak ordaintzea eta gurasoei egindakoaren berri ematea dira, baina 18 urtetik gorakoen kasuan aldiz epailearengana joan beharko dute eta honek aplikatutako zigorra bete beharko dute.
Udaltzainak berez, ez daude behartuta adin txikikoen gurasoei deitzera baina Usurbilgo udaltzainek behintzat horretarako ohitura dute. Normalean gurasoen erreakzioa ona izaten da, umearekin hitz egiten dute eta neurriak hartzen dituzte baina kasu batzuetan gurasoak, umeak babesten saiatzen dira; “baina inoiz ez du ezer txarrik egiten”, “ez da posible,oso zintzoa da eta” eta horrelakoak erabiliz. Delitua oso larria bada adin txikikoek gazte zentro batzuetara joan behar izaten dute.
Azken urteotan Usurbilgo gazteen delitu kopuruak ez du ez gora ez behera egin, kopurua nahiko berdintsu mantentzen da herriko udaltzainen esanetan behintzat. Hala ere Usurbildik kanpora, gora egin dute gazteek egindako ekintza deliktiboek.
Arartekoak dioenez adin txikikoek egindako ekintza deliktibo gehienak ondasun materialen aurkakoak izaten dira eta pertsonen aurkako delitu larriak oso gutxi izaten dira, sarritan adin txikikoek egiten dituzten pertsonen aurkako delituak, adin txikikoen aurka izaten dira.
Ikerketa batzuen arabera emaitza kontraesankorrak ekartzen dituzte lege-hausle berberak egindako delituen kopuruari dagokionean. Batzuek diote badela gune gogor bat, adin txikiko gutxik osatzen dutena, eta, horiexek direla egintza deliktibo askoren eta askoren arduradunak. Beste batzuek diote, ordea,lege-hausle gazteen artean, asko direla delituen mundura sartu eta atera ibiltzen direnak. Horixe dela gehien gertatzen dena.Ikusten da jokabide deliktiboen pilaketa askoz ere ugariagoa dela 15 urtetik gorakoen artean.
1996. urtean 15 eta 19 urte arteko gazteen atxiloketak ez ziren oso ugariak izan, 902 hain zuzen ere, baina 2008an askoz ugariagoak ziren atxiloketak, 1158 zehatz meatz. Esan dezakegu atxiloketak dezente igo direla 1996-tik 2008-ra, 256 atxiloketen aldea baitago.

1996.urtean 15 eta 19 urte bitarteko 834 atxiloketa izan ziren gizonezko gazteen artean, eta emakumeen artean 68 gazte bakarrik izan ziren atxilotuak. Esan dezakegu gizon eta emakumeen arteko diferentzia handia dela, zeren eta bien artean 766-ko diferentzia dago, hau da, gizonezkoak delinkuentzia maila handiagoa dutela esan dezakegu. 2008-ko datuei begiratuz ikusi dezakegu mutil gazte atxilotuak 1050 izan zirela eta neska gazte atxilotuak berriz 108.Ondoriozta dezakegunez, orain arte beti mutil gazteek burutu izan dituzte ekintza deliktibo gehienak. Eta gainera, 1996 tik 2008 ra genero bakoitzeko atxiloketen arteko aldea igo egin da. Hala ere, atera dezakegun ondoriorik argiena aurrez aipatutakoa da, gazte atxiloketen kopurua igo egin dela Euskal Autonomia Erkidegoan. Zehazki Eitb -k erakutsitako datu batzuek diote Euskal Herriko gazte delinkuentzia %19 igo dela azken urte hauetan 2008 arte, baina 2009-tik aurrera, azken hamarkadan lehen aldiz gazte atxiloketen kopurua jaitsi egin da.



Hemen duzue zehazki gazte baten atxiloketaren ondoren aplikatzen zaion legea:

ADINGABEKOEN ERANTZUKIZUN PENALA
Legea ondorengo pertsona hauei aplikatzen zaie:
- 14 eta 18 urte bitarteko adingabekoei, zigor kodean edo lege penal berezietan delitutzat edo faltatzat hartzen den ekintza bat egin dutenean.
- 18 eta 21 urte bitarteko gazteei ekintza berdinengatik, ondorengo baldintzak betetzen badituzte:
• Aurrekari penalak ez izatea
•Ekintza delitu larria ez izatea
•Pertsonak bortxatu edo larderiatu gabe, eta biktimen bizitza edo gorputz osotasunarentzat arrisku larririk gabe gertatu izana.

PROZEDURA HONETAN ESKU HARTZEN DUTEN PERTSONAK
1.-Adingabekoek egindako arau-hausteengatik epaitzeko eta epaiak betetzeko eskumena adingabekoen epaitegiarena da.
2.-Adingabekoen Fiskala prozeduraren izapidegintza osoaz arduratzen da Epaiketa egin arte, eta horri entzunaldia deritzo.
3.-Abokatuak adingabekoa defendatuz esku hartzen du, atxilotzen duten unetik aurrera.
Abokatua izan daiteke: partikularki izendatutakoa eta hau ez dagonean, Ofizio txandako abokatua izendatuko da.
4.-Gainera, Justizia Jauregi bakoitzean Talde Tekniko bat dago, adingabekoetan espezialistak diren psikologo, hezitzaile eta gizarte-langileez osatua. Hauen zeregin nagusia, adingabekoa aztertu eta ondoren txostenak egitea da, epaileak adingabekoari neurririk egokienak ezartzeko.

APLIKA DAITEZKEEN NEURRIAK
Arau-hausteren bat egin duten adingabeko edo gazteei aplikatzekoak zaizkien neurrien helburua ez da zigorra soilik, izan ere, helburu nagusia hori heztea da.
Aplika daitezkeen neurriak oraingo hauek dira:
-Zentro batean sartzea, zentro itxia ,erdi irekia edo irekia izan daiteke.
-Eguneko zentrora joatea, prestakuntza–jarduerak egiteko.
-Zainpeko askatasuna, beste neurri batzuekin batera ezar daitekeena adibidez: ikastetxe batera joatea, prestakuntza jarduerak egitea....
-Neurririk larriena, zentro itxi batean zortzi urtez sartzea da.
ADINGABEKOEN ATXILOKETA
Atxiloketa egiten duten pertsonen betebeharrak eta zereginak:
1.-Atxilotuari berehala, argi eta garbi eta modu ulergarrian gertakarien, arrazoien eta eskubideen berri ematea (bereziki prozedura kriminaletan).
2.-Atxilotuaren deklarazioa:
- Abokatu eta Legezko Ordezkariaren aurrean. Horiek ezean, Fiskaltzaren aurrean
(Fiskal instruktorea ez dena)
- Lekua: Egoitza egokietan.
- Iraupena: gertakariak argitzeko behar den epea soilik. Gehienezko epea 24 ordukoa da, banda armatuekin edo pertsona terrorista edo asaldariekin erlazionatuta edo bertan sartuta dauden pertsonak salbu.
3.-Fiskal Instruktoreak, atxiloketa gertatu eta 48 orduko epearen barruan, ondokoa erabakiko du:
- Atxilotua aske uztea.
- Espedientea hastea edo artxibatzea.
- Epaileari kautelazko neurriak har ditzan eskatzea.
KAUTELAZKO NEURRIAK
Neurri hauen helburua, prozeduran eta epaia eman aurretik adingabekoa zaintzea eta defendatzea da.
Kautelazko neurri- motak :
- Zentro batean sartzea, dagokion erregimenean.
-Zainpeko askatasuna.
- Beste pertsona, familia edo hezkuntza –talde batekin bizitzea.

ADINGABEKOAK PROZEDURAN DITUEN ESKUBIDEAK
-Dagozkion eskubideen berri izatea.
-Abokatua izendatzea: partikularra edo ofiziozkoa.
-Eginbideak eta probak egitea, proposatu eta eskatzea.
-Epaileak entzutea, hari buruzko edozein ebazpen eman aurretik.
-Asistentzia psikologikoa eta afektiboa.
-Talde teknikoaren zerbitzuen laguntza, pertsona batzuk ere izan daitezke:gurasoak,zaintzaileak...
Hau da gazte delinkuentziari buruz konta dezakegun guztia. Espero dugu gustatu izana eta kontuz ibili egiten dituzuen barrabaskeriekin!!!


Azalera itzuli