16. alea
edukiak
edukiak
Udarregi Ikastola

erreportaje nagusiaerreportaje nagusia

Manu Urbieta jokalari euskalduna talentu askokoa

irudia

“Ez dakit hau nork idatzi duen baina ipuin kontalari ona dela esango nuke”

Manu Urbieta Illarramendi, 1963an jaio zen Zarautzen. Errealean ohorezko mailan ibilitako jokalaria, gaur egun Usurbil F.T. Ko entrenatzailea da Usurbilen. Psikomotrista ere bada, eta Zarautzen bizi da bere bi semeekin.


Ihintza: Zein klubetan hasi zinen futbolean? Zenbat urterekin hasi zinen?
Manu: “Hasi berez, Zarauztarra izanik, hondartzan hasten gara ikastolarekin, eta Zarautzeko klubean 15 urterekin hasi nintzen.”

I: Zein tenporadatan jolastu duzu Errealarekin?
M: “Errealarekin, 1982-an debutatu nuen eta gero, 1987. urtean igo nintzen lehenengo ekipora. Sansen 6 urte eta lehenengo taldean 2. Guztira 8 urtez egon nintzen errealean jokalari gisa.”

I: Zein entrenatzailek eman zizun lehenengo mailan jokatzeko aukera?
M: “Ormaetxeak eman zidan lehenengo mailan jokatzeko aukera.”

I: Zer sentsazio ematen du lehenengo mailan jolasteak?
M: “Bueno, urduritasuna baina gero ohitu egiten zara, dena bezala. Jende askoren aurrean jolasteak: gurasoak, lagunak... Denak zure peskizan daude, eta urduritu egiten zara, baina bueno hasierako sentsazioa da.”

I: Sartu al duzu golik lehenengo mailan? Nola izan zen gehien gustatu zitzaizuna?
M: “Bueno, nik golak gutxi sartzen nituen. Bi sartu nituen lehenengo mailan, bat buruz eta beste bat penaltiz. Penaltiz Zaragozaren aurka, eta buruz Celtaren aurka Bakeroren zentro baten esker, gehien gustatu zitzaidana, dudarik gabe buruz sartutakoa izan zen.”

I: Izan al duzu Champions-ean jolasteko ohorerik?
M: “Bai, “Copa de Europa” izena zuen garai hartan, baina ez nuen jokatu. Nik “Recopa “ jolastu nuen, “Copa de Europa” irabazten zuenak jolasten zuen txapelketa bat zen.”

I: Zenbat titulu irabazi dituzu Errealarekin?
M: “Errealarekin kopa bat, eta errealak 2 ligak irabazi zituen urtetan, nahiz partidu amistoso baten bat jokatu ez nengoen lehen ekipoan, baizik eta Sansen”

I: Zenbat urterekin utzi zenioen futbolean jolasteari? Zergatik?
M: “Bueno, ba jada adin batera iristen zarenean, lesioak direla medio, belauneko ligamentuak puskatuak izan nituen 30 urterekin, gero errekuperatu ondoren, beste maila batean jolasten hasi nintzen, baina urteak joan ahala 35 urterekin futbola utzi behar izan nuen.”

I: Ba al duzu harremanik zure garaian Errealean jolastu zuen norbaitekin?
M: “Bai, elkarte bat osatzen dugu, “errealeko jokalari ohien elkartea”. Urtero biltzen gara, partidu bat jolasten dugu, eta tartean-tartean afari bat egiten dugu jokalari ohien arteko harremana mantenduz.”

I: Jakinda Usurbil F.T. Taldean entrenatzen duzula, kalitate ona al dago Usurbilgo futbol mailan?
M: “Bueno, klub txikia izanik garrantzitsua aukera ematea da, bai hobekuntza bat nabari dela, instalazio onak ditugu, gogoak eta poliki-poliki aurrera goaz.”

I: Usurbil F.T.-n entrenatzeaz gain beste inon entrenatzaile lanak egin al dituzu?
M: “Entrenatzaile lanetan Zarautzen hasi nintzen, gero Errealak fitxatu ninduen eta ondoren hona etorri naiz, Usurbilera. Errealean laguntzaile bat neukan eta hemen Usurbilen Mattinekin ere oso ondo moldatzen naiz, pena bat da lanagatik utzi behar izan duela eta orain beste laguntzaile batekin nago, honekin ere oso gustura. Normalean laguntzaileekin entrenatzen da ondoen.”

I: Momentu honetan zein ekipo entrenatzen duzu?
M: “Momentu honetan eskola kiroleko taldeak, DBH1-2koak eta 5 eta 6.mailako neska-mutilak.”

I: Zein da zure ustez munduko entrenatzailerik onena?
M: “Ba entrenatzaile bakoitzak bere estiloa du. Guardiola da denbora gutxien titulu
gehien irabazi dituena, baina badaude beste entrenatzaile on asko ere.”

I: Web orri batean hau irakurri dugu: “Jokalari euskalduna talentu askokoa, ezker itxia, eskularrua oinetan. Baloi geldituak ateratzen jokalari bikaina, faltak, kornerrak... Jokalari bezala harribitxi bat.” Emaguzu honi buruz duzun iritzia.
M: “Ez dakit hau nork idatzi duen, baina ipuin kontalari ona dela esango nuke. Nire ustez asko esajeratzen du.”

I: Futbolaz gain zertan egiten duzu lan?
M: “Psikomotrizitatea ikasten bukatu dut aurten eta Orio eta Aiako ikastolan nago psikomotrista bezala, hemen eskola kirolean lanean eta aparte tailertxo bat dut lagun batekin, eta bertan eskulanak eta artelanak egiten ditugu.”

I: Zein da zure hobbya?
M: Marrazkigintza eta egurrarekin lan egitea da nire hobbya.

I: Entzun dugu zure aita musikaria dela, zein da zure ustez Imanol Urbietaren kanturik politena? Zergatik?
M: Ba kanta asko egin ditu, bizi guztia kantak egiten pasa du, orduan dezente kanta dira ezagunak: Land roberra, Behin betiko, Kalera-kalera...orduan bat aukeratzea normalean bakoitzaren gustuen araberakoa da.

 


Azalera itzuli