16. alea
edukiak
edukiak
Udarregi Ikastola

erreportaje nagusiaerreportaje nagusia

BIKAINA, SEKULAKOA, HARRIGARRIA.

irudia

22 urteko bi gazte Usurbildar dira Aitor Pagola eta Ekhi Arrieta. Biek Desegin musika taldean jotzen dute. Horrez gain, uda honetan begirale gisa ibili dira Ziortza taldean. Guk beraiekin momentu ikusgarriez gozatzeko aukera izan dugu eta bi izar hauei elkarrizketa egitea bururatu zaigu.


Ihintza: Noiz eta nola sortu zenuten Desegin taldea?

Desegin: “Duela lau urte sortu zen taldea, baina aurreko urtean hasi ginen jotzen.”

I : Zein motatako musika jotzen duzue?

D: “Estilo finkorik ez daukagu, gehienbat punk estilora hurbiltzen gara.”

I: Zenbat taldekide zarete, zeintzuk eta nork zer jotzen du?

D: “Bost taldekide gara, Iñaki Irazustak bateria jotzen du, bere anaia Beñatek abestu, Joxemari Zubimendik baxua eta gu biok kitarra.

I: Dagoeneko zenbat kontzertu eta zein herri edo auzotan jo duzue?

D: “Usurbilen ia auzo guztietan jo dugu, Santuenen eta Zubietan izan ezik, nahiz eta Azaroak 19-an Santuenen jotzeko aukera izango dugun. Lasarte, Hernani, Iruña, Orio eta Donostian ere jo dugu.”

I: CD-ren bat atera al duzue, eta asmorik?

D: (barreak) “Ez dugu cd-rik atera oraindik baina asmoa bai, diru pixka bat izatean. Gainera astean behin bakarrik entsaiatzen dugu eta aurreko urtean, ikasketak zirela eta, ezin izan genuen geratu, Aitorrek Iruñan eta nik Gasteizen ikasten baikenuen.”

I: Ikusi ahal izan genuenez Atxegaldeko jaietan janzkera bereziekin atera zineten eszenatokira. Zer dela eta?

D: “Pelikula bat ikusi genuen “Te doy mis ojos”, berdintasunaren inguruan doan pelikula. Zati batean ezkontzaren ondoren kontzertua jo beharra zuten eta eskoziarrak zirenak eskoziarrez jantzita atera ziren. Ideia ikaragarri gustatu zitzaigun eta hau dela eta bururatu zitzaigun.”

I: Aitor, zuk gitarra ederki jotzeaz gain, beste instrumenturen bat jotzen al duzu?

D: “Bai, nola ez, txistua, hau da nire benetako instrumentua, gehienbat ikasi dudana, hamalau urte daramatzat ikasten”. (Ekhik barrez). “Arpa ere jotzen du eeeh, eta nik adarra(jajaja).”

I: Zein da zuen musikari izarra edo zuen talde eredua?

D: Ekhi: “nire txikitako talde gogokoena Sutagar izan da, baina geroago musika talde ezberdinak entzuten hastean ez duzu erreferentziarik, nire ustez.”
Aitor: “nik ere ez dut talde erreferentziarik, baina gehienbat “La polla”, “Eskorbuto”...”

I: Musikaz gain, zein ikasketa burutzen ari zarete?

D: Ekhi: “nik heziketa fisikoa ikasten bukatu dut, eta ea lanean hasten naizen Udarregin.”
Aitor: “ni langabezian nago, baina kursiloak egiten ari naiz arratsaldetan.”

I: Uda honetan begirale gisa ere ibili zarete Ziortza taldean, zer moduzkoa izan da esperientzia?

D: “Bikaina, sekulakoa, harrigarria...”

I: Kanpamentuko gaztetxoak zer moduzkoak ziren?

D: “Bihurriak, arpa jotzaile bikainak, baina pertsona oso onak.”

I: Ekhi, entzun dugunez Liverpool-eko jarraitzaile sutsua zara, eta Aitor, zu, Errealekoa ezta?

D: Ekhi: “ni oso sutsua, zuen gelako Eneko bezala ezta?”
Aitor: “ni Errealekoa dezente, zortzi urte daramatzat bazkide izaten, erreala bigarren geratu zenetik, hain zuzen ere.”

I: Ekhi zer nolakoa da Aitor esparru pertsonalean?

D: Ekhi: “hau grabagailua itzaltzen baduzue...(jajaja), ez, ez, oso pertsona maitakorra da.”

I: Aitor eta Ekhi zer moduzko laguna da?

D: Aitor: “oso pertsona jatorra da, lagun oso ona.”
(mua.mua...)

Arrakastaren bidean pausoak emanez zoaztelakoan gaude, pertsona bikainak baitzarete, eta Usurbilgo jaietan zuen showa ikusteko aukera izango dugula espero dugu. Beste bat arte!!!!!!

 

 

 


Azalera itzuli