Irteerak
DBH 3: MURILLO DE GÁLLEGORA IRTEERA
Apirilak 13an DBH 3ko ikasle eta irakasleak autobusez abiatu ginen Murillo de Gàllego aldera, 3 orduko bidaia egin genuen. Loarre gaztelua ikusi genuen, gida batekin. Gaztelua oso polita eta interesgarria iruditu zitzaigun eta gidak azalpen motzak ematen zituen, gu ez aspertzeko. Gero, inguruan zegoen taberna bateko mahaietan bazkaldu genuen. Ondoren, aterpera abiatu ginen. Iritsi ginean motxilak utzi eta hidrospeed egitera joan ginen. Hidrospeed motzegia izan zen. Aterpera joan eta afaldu egin genuen, janaria ez zegoen ona. Gauean, batzuk futboleko partidua ikustera joan ginen eta beste batzuk dantza egin genuen. Nahiko kondizio txarretan zegoen aterpetxea, ohatzea puskatu egin zen eseri orduko…Hurrengo egunean, paintball egitera joan ginen eta oso ondo pasa genuen. Azkenik, aterpera bueltatu, beraiek jarritako bokadiloak eta maletak hartu eta tabernara joan ginen. Ia inork ez zuen bokadiloa jan izoztua baitzegoen eta udarea ustela. Autobusa hartu eta Usurbil aldera abiatu ginen.







