15. alea
edukiak
edukiak
Udarregi Ikastola

irteerakIrteerak

DBH 2 BERTIZ-era IRTEERA

irudia

DBH-2ko gazteak Bertitzera joan ziren Maiatzak 26 eta 27 an. Beraiekin ondo pasatzera Jon, Nerea, Garbiñe eta Mertxe irakasleak joan ziren. Ikasleengandik jaso duguna oso positiboa izan da, hau da, ondo pasa zutela, hala ere ez da harritzekoa ez aspertzea zeren egin zituzten jarduerak oso interesgarriak ziren; Rafting-az eta “Aventura Park”-ez gozatu zuten, eta nahikoa ez bazuten ere gauean diskoteka egon zen piska bat dantzatzeko. Beste gauza positiboetako bat futboleko kantxa izan zen. Ikasleek esan dutenez gauzarik onenetakoa izan zen. Beraiengandik jaso dugun gauza negatibo bakarra janaria izan da, txarra omen zegoen, baina hala ere, oso esperientzia polita jaso omen dute.


argazkiak ikusi

Argazki bilduma