15. alea
edukiak
edukiak
Udarregi Ikastola

erreportaje nagusiaerreportaje nagusia

NON PASAKO DUZU UDA?

irudia

Udalekua haur eta gaztetxoen talde baten aisia, kirol eta heziketa-jarduerak garatzen dituen ekimen antolatu bat da. Udalekuak udako oporretan zehar eta haurrak bizi diren herri edo eskualdetik kanpo egiten dira, udalekuan bertan lo eginez gehienetan. Haur-taldeak begiraleen gidaritzapean egoten dira. Mota anitzeko udalekuak daude: aisialdi-taldeek auzo bateko haurrak elkartuz egiten diren udalekuak, natura-toki batean egun batzuk elkarbizitzan igarotzeko; kirol jakin batean ikasi eta trebatzeko antolatzen diren egonaldiak edo atzerrian hizkuntzak ikasteko egiten direnak. Antzeko ekimenak dira auzolandegiak, non gazteek lan-proiektu batean hartzen duten parte, beste herrietako gazteekin esperientziak partekatuz.

Euskal Herrian, besteak beste, udalekuak Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako Foru Aldundien artean antolatzen dira udalekuak; hiru lurraldeetako 7 eta 13 urte bitarteko umeei zuzenduta daude eta jarduera hezigarrietan parte hartu ahal izango dute.

Bertan parte hartzen duten umeei jolaserako, dibertsiorako eta bizikidetasunerako leku bat eskaini nahi zaie, beren gozamenerako eta autonomia pertsonala finkatzeko.
Bi hizkuntza-ereduen artean aukeratu daiteke:
• Euskara: parte hartzaileek beren taldekide zein begiraleekin euskaraz jarduteko gai izan behar dute. Guraso edo tutoreek erabakita euskara izango da parte hartzaileek nahitaez erabili beharko duten hizkuntza.
• Elebiduna: umeek euskara nahiz gaztelania erabili ahal izango dute.
UDALEKUETAKO HELBURUAK HAUEK DIRA:
Ongi pasatzea eta bizikidetza lantzea
• Gazteen arteko harremana alaia eta konfiantza izatea
• Gazteen sormena, interesa eta parte-hartzea bultzatzea
• Gazteen beharrak kontuan hartuko dituzten jarduerak eskaintzea
• Eztabaidan eta elkarrizketan oinarritutako erabakiak hartzea
• Jarduera guztien talde-giroa lantzea
• Gazteek beren nortasuna eta autonomia garatzeko aukera izatea
• Bakoitzak bere iritziak defendatu eta lantzea, eta besteenak errespetatzea
• Elkarbizitzarako arauak onartzea
• Berdintasuna eta hezkidetza lantzea

Zientziakoetan berriz:

Zientziaz gozatzea
• Zientziaren mundua gure mundu hau dela ohartaraztea (“denok gara zientzialari”)
• Zientziara jakin-minez hurbiltzea bitxikerietatik abiatuta
• Zientziaren hiztegia sendotzea.
• Naturara hurbiltzea eta ingurumeneko jarrera egokia lantzea kokagunea eskaintzen dituen baliabideak aprobetxatuz.
Euskaraz bizitzea
• Eguneroko eginbehar arruntetan (Oherakoan, jaikitzean, garbiketan, gosaritan, bazkaritan, afaritan…) euskaraz jarduteko aukera izatea
• Eguneroko ekintzetan (jolasak, irteerak, tailerrak…) euskaraz aritzea
• Euskara aisialdiko komunikazio-tresna gisa eta bizitzako jarrera gisa hartzea
• Gazteen ahozkotasuna indartzea
• Beren inguru hurbilean euskararekin harreman zuzenik ez duten gazteei euskaraz bizitzeko aukera ematea
• Euskararekiko jarrera positiboa sustatzea.

UDALEKUETAK ARAU BATZUK EGOTEN DIRA:

1. Udalekuak elkarrekin bizitzeko eta baloreak ikasteko tokiak dira, beraz arau batzuk dituzte. Partaide batek arauak beteko ez balitu etxera bidali ahal izango litzateke. Etxera bueltatzeko gurasoek hartu beharko lukete kargu.
2. Izena ematean osatzen dituzten taldeak errespetatzen saiatuko dira. Baina 12 eta 13 urteko partaideekin sexu bereizketa bat egingo da.
3. Udalekuan ez da bisitarik onartuko. Gutun edo telefonoz komunikatzeko aukera izango lukete.
4. Antolatzaileek, telefono mugikorra, PSP, Nintendo… ez eramatea, hobesten dute, eragozpenak saihesteko.
5. Partaideek beraien arropa beraien izenarekin eraman behar dute arropa ez nahasteko.
6. Beharrezkoak ez diren gauzak edo baliozko gauzak ez eramatea gomendatzen da antolatzaileak ez direlako kargu egingo.
7. Gazteria zerbitzuak programan aldaketak egin ditzake.

Adibidez, Elhuyar Fundazioak urte asko darama gazteen artean zientzia era atseginean zabaltzen, eta 2011ko udan Zientzia Udalekuak jarri ditu martxan bigarren urtez, Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailaren laguntzarekin.
Udalekuaren ardatza da aisialdia eta zientzia-ekintzak eta –tailerrak uztatzea. Uztailean antolatuko dira, astebeteko hiru txandatan. Txanda bakoitzean, 50 gaztek parte hartuko dute, hau da, ekimenak guztira 150 parte-hartzaile izango ditu. Lehen bi asteak 12-14 urte bitartekoentzat izango dira, eta hirugarren astea 14-16 urtekoentzat.

Txandak gutxi gora-behera honela izaten dira:

1.txanda: Uztailaren 4tik 10 era (1998-1999 urte-bitartekoentzat)
2.txanda: Uztailaren 11tik 17ra (1998-1999 urte-bitartekoentzat)
3.txanda: Uztailaren 18tik 24era (1997-1996 urte-bitartekoentzat)

Proiektuaren helburu zuzenak honako hauek dira:

- 12-16 urte-bitarteko gazteei aisialdiko udalekuen eskaintza egitea.
- Gazteei zientzia modu erakargarri eta ulergarrian gerturatzea.
- Gazteei zientziarekiko jakin-mina eta irudimena piztea eta sustatzea.
- Aisialdia eta zientzia uztartzea.
Ikastolaren Elkarteak ere, ikasle euskaldunek jasotzen duten hezkuntza hobetu nahian eta hainbat baloretan oinarritutako hezkuntzaz baliatuz, Euskal Herriko ume eta gaztetxoei uda garaian hizkuntzak lantzeko eta ikasleentzako lagungarriak diren egitasmoak eskaintzen ditu.
Udaleku mota desberdinak daude:
- -18 urte bitartekoetzat:
- +18 urtetik gorakoentzat
Hala eta guztiz ere, badira udaleku batzuk futbol taldeek antolatzen dituztenak horien artean Real Sociedad-ek antolatzen duena da.
Realak bere kirol udalekuak antolatzen ditu, 7 eta 12 urte bitarteko haurrentzat.

Udaleku horietan, hainbat helburu eta balio landuko dituzte: laguntasuna, hobetzeko grina eta ongi pasatzea. Futbola garrantzizkoa da, baina hori baino garrantzizkoagoak dira heziketa, bizikidetza, norberaren haztea eta taldea aberastea; Realaren ustez, funtsezkoa da bizikidetza aurrera egiteko beharrezko formazioa eskuratzea. Eta hain zuzen ere, hori guztia sustatu nahi dute udalekuen ekimenaren bidez.

Udako 3 astetan egiten dira (uztailan), Menesianosen ikastetxearen instalazio bikainetan (Errioxan). Udalekuetan, belar naturaleko zelaietan entrenamenduak egiteko aukera dago, igerilekuaz gozatzen dute; txangoak eta jolas ugari egiten dituzte, begirale adituekin.

Anoetako estadio bisitak ere egiten dira, beren izarrak lanean aritzen diren tokia bertatik bertara ezagutuko dute udalekuetako partaideek.
Eguneroko egitaraua honakoa izaten da:

8:00 esnatu.
9:00 gosaldu.
9:45 Entrenamendua.
12:00 Aterpera itzuli.
12:30 Denbora librea.
13:30 Bazkaria.
14:30etatik 16:30etara Hainbat jarduera, aterpean.
16:30 Entrenamendua.
19:00 Aterpera itzuli.
19:30 Areto Futbol txapelketa.
19:30 Igerilekua.
21:00 Afaria.
21:00etatik 22:00etara denbora libreko jarduerak.
22:15 Oheratu.
Aipatu behar dugu, badirela udaleku batzuk gaixoentzako, adibide bezala, Bizkaian udaleku batzuk antolatu dituzte diabetikoentzat. Udaleku hauek, Bizkaiko diabetiko elkarteak antolatutakoak dira, hau da, monitoreak, udalekura joaten direnak… denak diabetikoak dira. Udalekuak adin guztietarako dira; bai hemezortzi urte baino gutxiago dituztenentzat ere, bai hemezortzi urte baino gehiago dituztenentzat. Udaleku hau batez ere berrogeita hamabost urte baino gehiago dituztenentzako dago antolatuta. Hauen helburua, behar dituzten botikak nola erabili erakustea da, batez ere gaztetxoei, eta denen artean ondo pasatzea.
Hemen dauzkazue udalekuen informazioa.Ikusi dugu udaleku mota asko daudela; errealak antolatutakoak, diputazioak antolatutakoak, kutxak antolatutakoak… Gu ahalik eta informazio gehien lortzen saiatu gara. Espero dugu gustatu izana eta joateko asmorik baldin baduzue, ondo pasa!!


Azalera itzuli