15. alea
edukiak
edukiak
Udarregi Ikastola

erreportaje nagusiaerreportaje nagusia

HARROBI ONA EDUKITZEKO, DENBORA ASKO PASA BEHAR DA FRONTOIAN

irudia


Josu Furundarena Padrones eta Iñigo Ibargoien Azkarate, 15-16 urteko pilotari usurbildarrak dira. DBH 4-ko ikasketak bukatzen ari dira. 1.go partiduan oso erraz irabazi zuten, bai jubenilei eta bai seniorrei mesede galanta eginez, izan ere 22-3 irabazi zieten Alegitik etorritako bi pilotariei.

Ihintza: Txapelketa hau prestatzeko, zenbat denbora entrenatzen duzue astean ?
Josu eta Iñigo: “Nik bi ordu entrenatzen ditut astean, eta Josuk bat.”

Ihintza: Bikote ona egiten duzue, zenbat urte daramatzazue batera?
Josu eta Iñigo: “Bikote bezala bi urte daramatzagu, baina txikitatik ibili gara frontoian.”

I: Zenbat txapelketa egiten dituzue denboraldian zehar?
J eta I: “Usurbilen guztira bi txapelketa egiten ditugu eta beste herrietan 8 baino gehiago, eta “Intetrpueblos-ak” azkenik.”

I: Zein da denboraldiko txapelketarik garrantzitsuena, zergatik?
J eta I: “Interpueblos-ak”da txapelketarik garrantzitsuena, giro ona dagoelako eta herri bakoitzeko pilotari onenak biltzen direlako.”

I: Aginako frontoian entrenatzen duzue, ba al dago arrazoi berezirik kaxkoan ez entrenatzeko?
J eta I: “Kaxkoan umeak entrenatzen dutelako, eta Aginagako frontoia hobea delako.”

I: Kanpotik ikusita aurreko astean jokatutako partidua oso erraz irabazi zenutela zirudien, baina barrutik hain erraza izan al zen?
J eta I: “Beste edozein partidu bezala izan zen, presioak ez zigun eragin gure maila erakusteko orduan.”

I: Alegiren kontrako erronda pasaz gero, asko falta al da txapelketa bukatzeko?
J eta I: “Ez da asko falta txapelketa bukatzeko, Alegiren kontrako erronda pasaz gero, final laurdenetan gaude. Erronda honetan Oiartzunen kontra jolastuko dugu.”

I: “ Interpueblos-ak” irabazteko aukerarik ba al dago?
J eta I: “Bai, badago aukera, baina oso zaila da. Kategori guztietan bikote onak eduki behar baitira.”

I: Usurbilek , pilota mailan harrobi ona al dauka?
J eta I: “Harrobi ona edukitzeko, denbora asko pasa behar da frontoian, eta Usurbilen adin zehatz batetik aurrera jende askok pilota uzten du, eta beraz nahiko harrobi eskasa dugu.”

I: Beste kirolen bat egiten al duzue, zein da zuentzat garrantzitsuena?
J eta I: “Nik futbola egiten dut, eta Josuk eskubaloia. Niretzat biak oso garrantzitsuak dira, baina Josurentzat pilota da garrantzitsuena, izan ere eskubaloiko denboraldia bukatu da.”

I: Zein da zuen “idoloa” pilota munduan?
J eta I: “Niretzat Olaizola II.a eta Idoate dira, Olaizola xomorro handia baita. Eta Iñigorentzat Xala, Gonzalez eta Titin dira.”

I: Hurrengo urtean pilotan segitzeko asmorik ba al duzue?
J eta I:“Interpueblos-etarako” prestatuko gara eta beste txapelketetan ez dugu parte hartuko, futbolean eta eskubaloian soilik ibiliko gara ikasketen ondorioz.”


Azalera itzuli