14. alea
edukiak
edukiak
Udarregi Ikastola

erreportaje nagusiaerreportaje nagusia

BAINA AITOR, NOREKIN ZOAZ ASTEBURUAN?

irudia


BAINA AITOR NOREKIN ZOAZ ASTEBURUAN?


Gurasoen eta nerabeen arteko liskarrak sarritan izaten dira. Gurasoek ez dakite nola erantzun seme-alaben erreakzioei, eta nerabeek ez dutela beraiekin ezer jakin nahi pentsatzen dute. Oso gogorra egiten zaie gurasoei beraien seme-alabak nola aldatzen diren ikustea, dena kontatzetik ezer ez esatera pasatzen dira nerabeak.
Gurasoek ez dakite nola aurre egin gatazka hauei, beraz, irtenbide bat bilatu behar dute. Eta gazteek aldiz, ezin ditugu gurasoen galderak eta liskarrak jasan. Beti badute zerbait gure kontra egiteko, ez gaituzte bakean uzten, beti beraiek dutela arrazoia pentsatzen dute eta ez digute autonomoak izaten uzten.
Guk beraiengan konfiantza dugunez gero, beraiek gugan konfiantza edukitzea soilik eskatzen dugu.

Gurasoek, garai horretan, pazientzia izan beharko dute, epe oso labur batean haien seme-alabek aldaketa asko jasoko dituzte:
Pubertaroan, 10-12 urte inguruan, aldaketa fisiko eta tenperamentalak jasaten dituzte. 12-14 urte inguruan, nerabezaro ertainean, isolamendua eta taldearen garrantzia handia izaten da nerabeentzat (koadrila). Nerabezaro berantiarra, 14-18 urte inguruan heldutasunerantz doaz eta nerabezaro geroa, 18-22 urte, helduak dira.
Pubertaroan, gazteak suminkor agertzen dira, etxeko arauak eta ereduekiko kritikak egiten hasten dira, hau da, aldaketa fisikoa baino psikologikoak dira.
Nerabezaro ertainean, introspekzio garaian murgiltzen dira, hau da, ez dute ia ezer kontatzen, itxi egiten dira. Beren buruei akatsak alde guztietatik ikusten dizkiete (konplexuak, lotsak…). Dena melodramatikoki hartzen dute.
Nerabezaro berantiarra, nortasun bakar eta pribatu batekin definitzen dute beraien burua. Bikote harreman ikasketak hasten dira.
Nerabezaro geroan, prestakuntza profesionala heldu gisa burutzear daudenez, mendetasun ekonomikoa izaten jarraitzen du, baina aipatu beharra dago nerabezaroak ez duela muga finkorik adin aldetik.
Ez da egia nerabe guztiak drogazaleak, biolentoak edo bandaloak direnik, eta ia denek hori pentsatzen dute, gazteak garelako. Nerabeak bere lagunak berari buruz pentsatzen dutenaz bakarrik arduratzen dira, gehiengoaren portaera ereduaz gidatzen dira, jokaera eta modaren jarraitzaile sutsuak dira.
Gurasoek badakite nerabeek arauak eta mugak behar dituztela, nahiz eta gazteek nerabezaroan, bere independentzia bilatu eta inoren aginduak jasateak gatazka egoera bultzatzen duen. Helduek, gomendioak, aholkuak, debekuak…ematen dituzte eta sarri entzuteko pazientziarik ere ez dute izaten. Gazteek bere iritzia kontuan hartzea eskatzen dute.

Gazteak nerabezaroan identitate krisia jasaten dute, horrek bi arlotan eragiten du:
• Berarekiko: bere burua aurkitu behar du, independentzia, gaitasun potentzialak, autonomia…
• Inguruarekiko:

1. Bere lagunentzat eredua izatea atsegin dute.
2. Estrabagantziak atsegin dituzte: orrazkera, janzkera…
3. Lehenengo espresio kulturalak bilatuko dituzte, identifikazio gisa: musika, zinema…
4. Sexualitatearenganako jakin- min izugarriak agertzen dira.

Hau dena ikusi eta gero, esan dezakegu nerabeekin harremanak edukitzea ez dela oso samurra, azken finean, esan beharra dago bizitzako aro gorabeheratsuena dela eta pazientzia handiz hartu behar gaituztela nerabeok.
Gure iritziz, gurasoek beraien seme-alabekin ahalik eta konfiantza gehien eduki behar dute, horrela, nerabeekin ez dituzte arazo asko edukiko.


Azalera itzuli