14. alea
edukiak
edukiak
Udarregi Ikastola

erreportaje nagusiaerreportaje nagusia

“ARI, ARI, ARI …. GUZTIOK EUSKALAKARI ! “

irudia

Euskara al da euskaldun egiten gaituena? Euskaldunak ez gara euskara soilik dakigunok, hizkuntzaren alde egite dugunok baizik. Korrika 17. ediziora iritsi da eta jadanik 34 urte egin ditu ekintza beterano honek, AEK-k antolatzen du bi urtetik behin. Merezi du bertan parte hartzeak.

Ihintza aldizkarian Korrikari buruz hitz egitea erabaki dugu, Euskal Herri mailan oso jarduera garrantzitsua eta interesgarria iruditzen zaigulako.
Hasteko, esan dezakegu Korrika AEK-k, euskararen aldeko erakundeak, ekonomikoki dirua lortzeko sortua izan zela, eta aurten 17.korrika edizioa ospatu dugula.

Korrika 17.ediziora iritsi da, 17 korrikaldietan lelo eta abesti desberdinak asmatu dira. Bi urtetik behin ospatzen da Korrika, eta AEK-k ezinezkoa luke aurrera jarraitzea korrikarik ez balego. Izan ere, ekonomikoki laguntza handia lortzen dute jarduera honekin. 1980ean izan zen lehen korrika, pentsa!!

Korrika, euskararen alde Euskal Herrian zehar lasterka egiten den jarduera da, aldarrikapen modukoa. Jarduera hau ez da inoiz gelditzen, ez gauez eta ezta egoera klimatologiko txarrengatik ere. AEK-k 100 euskaltegi eta gau-eskolatan 600 irakasle baino gehiago ditu herritarrei euskara ikasten laguntzeko. Lehenengo alfabetatze taldeak 1965 inguruan sortu ziren, eta urte horretan antolatu ziren alfabetatzearen aldeko lehenengo taldeak.

AEK helduen euskara irakaskuntzan diharduen erakundea dugu, helduen euskalduntze- alfabetatze alorrean erakunderik hedatuena da. Euskara eta euskal kulturaren alde jardun duena urte guzti hauetan.

Korrikako edizio hau Trebiñun hasi eta Donostian amaitu zen. Aurtengo leloa “ maitatu, ikasi, ari….euskalakari” izan da, hau AEK-k zabaldu nahi duen mezuaren laburpena da: Euskal Herrian bizi dena, Euskal herritarra bada eta euskalduna, euskaraz dakiena, nola deitu behar diogu euskara maitatu, ikasi, eta erabili egiten duenari? Nola euskaraz bizi denari? AEK-k eta Korrikak horiei guztiei izena ipini diete, euskalakaria.

Euskal Herri guztia euskalduntzea da AEKren azken helburua.
1980 an Euskal Herria Oñatitik Bilbora zeharkatu zuen 1.go Korrika antolatu zen. Euskararen alde antolatzen den ekitaldirik garrantzitsuena eta jendetsuena da.

2011ko apirilaren 7an hasita, 11 egunez, eta gelditu gabe, Euskal Herria zeharkatu du 17.Korrikak. Bi mila kilometro baino gehiago euskararen alde, ume, gazte eta helduak. Korrika hasi eta amaitu arte, lekuko pasatzen da, eskuz esku eta km-z km. Lekuko horren barruan, euskaldun ezagun batek irakurriko duen mezua dago, ordu arte sekretupean gordetzen dena.

AEK-k dioen bezala…”Euskalakariak gara euskaldunok munduan leku bat behar dugula sinesten dugulako, koloreak eta aniztasuna maite ditugulako, Euskal Herri zahar honen iraganari etorkizuna berreskuratu nahi diogulako. Euskalakari gara euskara maitatzen, ikasten eta erabiltzen dugulako. Gu euskalakari, zuek euskalakari, denok euskalakari!”.

Hau guztia ikusita, gure iritziz AEK erakundea lan asko egiten ari da euskara
bultzatzeko eta ospakizun honetan parte hartzeak merezi duela uste dugu, batetik oso hunkigarria delako euskaldun guztiok elkarrekin egotea, eta beste alde batetik, AEK-ri laguntzea.


Azalera itzuli