14. alea
edukiak
edukiak
Udarregi Ikastola

irteerakIrteerak

BIRZIKLATZEN IKASTEN

irudia

2011ko otsailaren 3an, DBH 3ko ikasleak, Urnietako San Marko Mankomunitateko ontzi-arinen plantara joan ginen bisitan. Goizeko 9:00tan autobusa hartu genuen eta 9:30ak aldera iritsi ginen. Han begirale bat etorri zitzaigun eta esan zigun barruan ezin zela jan kaltegarria zelako, horrez gain, usain txarra zegoen. Begiraleak arauak esan eta azalpenak eman ondoren, gela batera igo ginen eta han azaldu   zigun nola sailkatu behar zen zaborra, joko baten bidez. Jokoa bukatu ondoren bideo bat jarri zigun, birziklatze prozesua esplikatzen zuena. Beste bitxikeria batzuen artean esan zigun 40 ur botila txikiekin, forru polar bat egiten zela eta           ikurrak esan nahi du, material hori birziklatu daitekeela. Azkenik, pasillora atera eta leihoetatik egiten duten prozesua ikusi genuen.

11:00ak aldera autobusa hartu eta Usurbilera etorri ginen.


argazkiak ikusi

Argazki bilduma