14. alea
edukiak
edukiak
Udarregi Ikastola

erreportaje nagusiaerreportaje nagusia

IKASTETXEKO HAINBAT IKASLEK AITORTU DU IKASKIDEA IRAINDU IZANA

irudia

Bullinary buruz gure ikastetxean ateratako datuak hauek dira: 
Eskola jazarpena edo bullying-a ikasle batek bere eskolan beste ikasle talde baten eskutik jasaten duen eraso-egoera jarraitua da. Erasoak jasaten dituenak gutxiespenak, irainak, txantxak, kolpeak eta bestelako eraso fisiko eta psikologikoak pairatzen ditu eskola jazarpenean, erasotzaileen botereari edo indarrari aurre egin ezinik eta azkenik erasoa jasotzen duena mendekotasun-egoera batera eramanez. Eskola jazarpenaren ondorioak larriak dira biktimentzat: stressa, estuasuna, beldurra eta depresioa ere jasaten dituzte eta kasu batzuetan biktimak beren buruaz beste egitera ere heldu izan dira.

Bullying-a gaur egun asko jasaten den gertaera bat da, batez ere 12-16 urte bitarteko ikasleen artean, hau da, DBH-n. Gertakari hau familia giroan, lantokian eta parketan gertatzen diren gatazkak dira, baina gehien bat eskolan izaten dira. Gatazka hauen ezaugarria da ia beti maiztasun jakin batekin gertatzen diren eraso fisiko zein psikologikoak direla. Bullying kasuan gehienbat biktima bakarra dago talde handi batez inguratuta. Biktima babesik gabe dago, boterea bere aurka erabiliz erasotzaile batek edo erasotzaile-talde batek tratu txarrak ematen dizkiona. Tratu txarrak beti taldean gertatu ohi dira.

Adibidez Jokinen kasua Hondarribian 2004.urtean. Oso kasu berezia eta gogorra izan zen. Biktimari ez zioten nahikoa lagundu, erasotzaileak (ikasle batzuk) biktimari, isekak, golpeak… jasanarazi zizkioten. Egun jakin bat iritsi zen arte, ezin zuen gehiago jasan eta amildegi batetik behera bota zuen bere burua, bere bizitzarekin akabatuz.

Eskola jazarpena betidanik gertatu bada ere, Dan Olweus norvegiar irakaslea hasi zen arazoa aztertzen 1970eko hamarkadan, eta geroztik kezka berezia sortu da hezitzaileen artean eta baita gizartean ere.

EAE-an ISEI-k 2005.urtean egindako ikerketako zenbait datu emango dizkizuegu ondoren. Ikerketa honetan 88 eskoletako 3000 ikaslek hartu zuten parte. 12 urteko ikasle guztien %6,2ak eskola jazarpena jasan dute azken urtean Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako ikastetxetan. LH-n biktimen indize orokorra %5,8-koa da, eta DBH-n %3,7-koa.

LH-n bullying-a gehienbat jolastokian izaten da (%42). Ikasle hauen beldurra dela eta, eskolara ez dute etorri nahi izaten; beldurrez sartzen dira gelara, kalera ateratzeko beldurra dute… Eskolara joateko beldurra %31ak, %3ak sarritan eta %1ek ia egunero. Arazo hauei aurre egiteko konponbide batzuk bilatu ditu Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak. Hainbat ekimen jarri ditu martxan, eskoletan segurtasuna indartu eskola- jazarpenari (bullying-ari) aurre egiteko. Beste bide bat arazoari aurre egiteko jazarpena jasaten ari denak honen berri emateko obligazioa duela da, eskolan edo etxean.


Orain Udarregi Ikastolako DBH osoan inkesta batzuk pasa ditugu eta bullying-ari buruzko datu hauek atera ditugu:
Neska eta mutil guztiek dakite zer den bullying-a; ikasle talde batengatik eraso-egoera jarraitua jasatea esan nahi du.
Udarregiko mutilen %77 bullying egoeraren bat ezagutzen du. Eta gainontzekoak ez du bullyng egoerarik ezagutzen, %77 horietatik %39ak kasu bat ezagutzen du, %19ak bi kasu ezagutzen ditu, %8ak hiru kasu eta %22ak lau kasu baino gehiago ezagutzen ditu.
Mutilek bullyng kasu baten aurrean edukiko luketen jarreraren datuak hauexek izan dira:
%25ak etxean aipatuko luke, %62ak lagunei aipatuko lieke, %24ak irakaslearekin hitz egingo luke eta %15ak beraientzat gordeko lukete (kontuan hartu ikasle batzuek erantzun posible bat baino gehiago eman dutela).
Mutilen artean bullying kasuetan %12a biktimak izan dira, % 19,5 erasotzaileak izan dira eta %65,5 ikusleak.
Udarregiko nesken %57,5ak bullying egoeraren bat ezagutzen du. Eta %42,5ak ez du bulllying egoerarik ezagutzen.
Nesken artean %20ak kasu bat ezagutzen du, %13,5ak bi kasu ezagutzen ditu, %8,5ak hiru kasu ezagutzen ditu eta amaitzeko %15ak lau baino gehiago ezagutzen ditu.
Neskek bullying kasu baten aurrean edukiko luketen jarreraren datuak hauexek izan dira:
%39ak etxean aipatzen dute %59ak lagunei esaten die, %33ak irakasleari kontatzen die, eta %6ak beraientzat gordetzen dute.
Neskak bullying kasuetan, %10 biktimak izan dira, %8,5 erasotzaileak izan dira, eta amaitzeko %64,5 ikusleak izan dira.


Gure ikastolako DBH-ko ikasleen artean ateratako datuen arabera, ikusleak direnen portzentaia oso altua dela deritzogu eta kontutan izanik ikusleak erasotzaileak adinako ardura duela arazo hau konpontzeko irtenbideren bat bilatu beharko genuke.


Azalera itzuli