14. alea
edukiak
edukiak
Udarregi Ikastola

erreportaje nagusiaerreportaje nagusia

ESKALADA: MENDIAK IGOTZEKO BESTE ERA BAT DA”

irudia


Ihintza: Noiz hasi zinen eskaladan? Zergatik?

Iker: “16 urterekin hasi nintzen eskaladan, mendia asko gustatzen zitzaidalako eta toki berriak ezagutzea gustatzen zaidalako. Gainera eskala mendiak igotzeko beste era bat da.”

Ihintza: Zein leku bitxitan izan zara eskalatzen?

Iker: “Munduan toki askotan ibili naiz eskalatzen, orain dela bi urte Hego-Amerikako haran batean bi lagun egon ginen”

Ih: Eskaladan ari zinen bitartean, noizbait arrisku egoeran egon al zara? Zer pasa zitzaizun arriskuan egoteko?

Ik: “Eskalatzen ari nintzela pare bat susto hartu nituen. Lehenego, sokarekin maniobra gaizki egin eta 5metrotatik erori nintzen belardira. Bestea, Leizaranen tontorrera iritsi nintzenean beste bide batetik jaitsi nahi nuen eta bide hori goroldioz beteta zegoen eta oso aldapatsua zen. Orduan irristatu eta ez erortzeko azkazalekin arrokak heltzen saiatu nintzen baina azkazalak puskatu nituen, eta azkenean fisura batean sartuta gelditu nintzen.”

Ih: Noiz joaten zara eskalatzera, denborarik izaten al duzu?

Ik: “Eskalatzera, eguraldi ona dagoenean eta denbora librea dudanean joaten naiz.”

Ih: Ametsik ba al duzu eskalada munduan? Eta bestelakorik?

Ik: “Ez, ez dut ametsik, nik nahi dudana toki berriak ezagutzea da.”

Ih: Eskalada lehiaketetan parte hartzen al duzu? Edo dibertsioagatik egiten duzu?

Ik: “Dibertsioagatik egiten dut. Eskalada ez dut lehiaketatzat hartzen, alpinismoa burutu ahal izateko, jakin behar duzun gauza bat da.”

Ih: Txikitatik izan nahi al zenuen irakaslea?

Ik: “Zer ikasi nahi nuen ziur neukan, baina irakaslea izatea aurrerago pentsatu nuen, unibertsitatean.”



Ih: Zer formazio ikasi duzu?

Ik: “Unibertsitatean lehenengo zikloa biologia egin nuen, eta gero biokimika egin nuen, 5 urtez aritu nintzen ikasten.”

Ih: Udarregiko ikasleekin eta irakasleekin harreman ona al duzu?

Ik: “Bai, denekin ondo eramaten naiz, ez daukat arazorik. Bestela ez nintzen hemen egongo.”

Ih: Ikasle ona izan al zinen? Alperra o langilea?

Ik: “Ikasle ona eta langilea nintzen. Asko ikasten nuen eta nota onak ateratzen nituen.”

Ih: Noizbait damutu al zara irakasle izateaz?

Ik: “Ez, inoiz ez naiz damutu irakasle izateaz.”

Hau izan da Ikerri egindako elkarrizketa. Hirugarren hiruhilabetean ez da gurekin izango eta eskertuko genioke bisitan etortzea. Eta eskalada munduan dituzun asmoak betetzea espero dugu.


Azalera itzuli